Bertsolariak gidari lanetan arituko dira museo eta aretoetako bisitetan, abenduaren 3an eta 4an. Euskaren Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskararen Etxearen gidaritzapean eta Bizkaiko museo eta aretoen parte-hartzearekin, Gida Bira, gure museoak bertsotan ekimena jarriko du martxan. Iaz Bizkaiko museo eta aretoetan Ondarea berbetan ekimena jarri zen martxan bereziki euskararen sustapenerako ekimen gisa eta […]
Kategoria: Nabarmenduak
[BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak
Pozaren erdia du izenburu lan berriak eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Pandemia garaiko kontua izan zela dio idazleak, “ziurgabetasun garai horretan errimak eta neurri zehatz bat izateak lagunduko zuelakoan edo auskalo zergatik, baina sonetoak idazten hasi nintzen eta zerbait adiktiboa dute. Sonetoek txokora eramaten zaituzte […]
Read More… from [BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak
Miren Agur Meabe idazlea Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango da
Lekeitiarrak Hezurren erretura liburua aurkeztuko du eta hainbat literatura-ekitalditako protagonista izango da, Guadalajara eta Mexiko Hirian, abenduaren 1era arte. Maite Gurrutxaga, Raisa Alava, Elisabeth Perez Fernandez eta Arrate Rodriguez ilustratzaileek ere azokako nazioarteko ilustrazio foroan hartuko dute parte. Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokak (Mexiko), FIL Guadalajara izenez ezaguna, euskal literaturako figura nabarmenetako bat hartuko du aurtengo […]
Read More… from Miren Agur Meabe idazlea Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango da
‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute abenduaren 2rako, Elorrion
Arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela hamasei urte. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren buruan sortu […]
Read More… from ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute abenduaren 2rako, Elorrion
Potx eta Lotx pailazoek hegan egingo dute aurkeztu berri duten abenturan
Abenduaren 26an estreinatuko dute ikuskizun berria Bilboko Campos Eliseos antzokian eta sarrerak salgai daude jada. Gainera, diskorik gabeko diskoa jarriko dute eskuragarri Durangoko azokan liburuxka formatuan. Potx eta Lotx pailazo oñatiarrak Aireportuan izenezko denboraldi berria aurkeztu dute. Izan ere, aireportu batean ikusiko dugu aurten pailazo bikotea eta hainbat abentura biziko dituzte bertan. Hori ez ezik, […]
Read More… from Potx eta Lotx pailazoek hegan egingo dute aurkeztu berri duten abenturan
Euskaltzaindiak ‘Dibiña I’ ikerlana aurkeztu du, Gasteizko toponimiaren VIII. liburukia
Aurrekoetan bezala, Elena Martínez de Madina ikertzaile eta euskaltzain urgazleak atondu du argitalpena. Euskaltzaindiak Gasteizko Toponimia VIII. Dibiña I argitalpena aurkeztu du gaur, Gasteizen bertan. Prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan egin da (Etxezarra eraikina) eta bertan izan dira Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain oso eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria, eta […]
[BIDEOA] Zea Mays taldeak pandemia garaian sortutako ‘Adore, Kemena, Kuraia’ aurkeztu du
Doctor Deseo taldearen Corazón de tango kantaren bertsioa da diskoan entzun daitekeen piezetako bat. Adore Kemena Kuraia disko berri honetan biltzen diren hamar abesti berri hauetarako, Zea Mays taldeak ekoizle adituen laguntza izan du: Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia eta Aritz Aranburu, besteak beste. “Denek esperientzia eta jakintza gehitu diote diskoari […]
Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria
Beasaindarrak Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du. Euskalgintzaren Kontseiluak Idurre Eskisabel Larrañaga idazkari nagusi berria izango dela iragarri du gaur. 12 urteko ibilbidearen ondoren, Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du Kontseiluko ardura nagusienean. Abenduaren 6an Durangon irudikatuko da kargu hartzea, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian. “Ilusio eta erantzukizun handiz” jaso du Eskisabelek Kontseiluko ardura nagusia betetzeko proposamena. “Euskalgintzak […]
Read More… from Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria
Abenduaren 27tik 29ra egingo dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan.
Nafarroako Bertso Eskoletako haur zein gazteek egonaldia egingo dute 2022ko abenduan, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten, Lehen Hezkuntzako ikasleak abenduaren 27tik 28ra elkartuko dira, eta DBHko ikasleak 28tik 29ra. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du. Izen-ematea abenduaren 2ra arte egongo da zabalik. Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako […]
Read More… from Abenduaren 27tik 29ra egingo dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan.
Ricardo Ugarte, Julia Otxoa eta Urko Ugarteren obrak Donostian ikusgai
Erakusketa 2023ko otsailaren 18ra arte izango da ikusgai Okendo Kultur Etxean. Donostiako Okendo Kultur Etxeak artea, adiskidetasuna eta ahaidetasuna uztartzen dituen erakusketa ireki du. Hiru egile bat etorrita Artearen ulerkeran: Ricardo Ugarte (Pasai San Pedro, 1942), Julia Otxoa (Donostia, 1953) eta Urko Ugarte (Oiartzun, 1977). Erakusketan Ricardo Ugarteren eskulturak eta obra grafikoko pintzelkada batzuk daude; Julia Otxoaren […]
Read More… from Ricardo Ugarte, Julia Otxoa eta Urko Ugarteren obrak Donostian ikusgai
