Eleberria Irati Goikoetxeak idatzi eta Irrimarrak ilustratuko du, eta Aingeru Mayor sexologo eta Naizen elkarteko kidea arduratuko da epilogoaz. Proiektuaren izenak dioen bezala, eleberri ilustratu honek nortasunaz, identitateaz hitz egingo duela diote sustatzaileek; “sexu-identitateaz eta transexualitateaz, bereziki eta, liburu batek, eta are gutxiago horrelako gai batek, adinik ez badu ere, bigarren hezkuntzako nerabeak izango ditugu […]
Kategoria: Nabarmenduak
Henrike Knörren 67 idazlan hautatu bildu ditu Euskaltzaindiak liburu batean
Idazlan “ez hain ezagunak” jaso dira Henrike Knörr (1948-2008) Idazlan hautatuak. Textos escogidos liburuan. Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain osoak paratu du argitalpena, Garikoitz Knörren laguntzaz. Henrike Knörr euskaltzain gasteiztarra jaio zeneko 75. urteurrenean, Euskaltzaindiak eta Arabako Foru Aldundiak euskaltzain osoari gorazarre egin nahi izan diote Akademiaren Gasteizko ordezkaritzan. Omenaldiak denetarik izan du. Batetik, euskaltzain […]
Read More… from Henrike Knörren 67 idazlan hautatu bildu ditu Euskaltzaindiak liburu batean
Imanol gogoratzeko ekintza programa bat antolatu dute azaroaren 11n eta 12an
Donostiako Imanol Larzabal aretoak dokumental baten aurrestreinaldia eta bere lagunek bultzatutako kontzertu berezi bat hartuko ditu. 2004. urtean, Imanol hil ondoren, abeslariaren oroimena bizirik mantentzea helburu zuen pertsona-talde bat sortu zen Imanolen lagunak izenarekin. 2007an Donostiako Lugaritz Kultur Etxeko antzokiak Imanol Larzabal aretoa izena hartu zuen eta data horretatik 2014ra arte, talde horren eta Donostia […]
Read More… from Imanol gogoratzeko ekintza programa bat antolatu dute azaroaren 11n eta 12an
Literaktum jaialdiak Literatura eta zinema izango du ardatz
Hilaren 14tik 27ra bitartean egingo da jaialdia Donostian. Literaktum letren jaialdiak azaroaren 14tik 27ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da, bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan literaturara hurbiltzea duen nortasun ezaugarriari eutsiz. Badira 70 urte Nazioarteko Zinema Astea sortu zela Donostian, bokazio zinematografiko eta komertzialarekin. Donostiako Zinemaldiaren 70. […]
Read More… from Literaktum jaialdiak Literatura eta zinema izango du ardatz
1.100 pertsona inguru bilduko dira Berbagunearen 9. edizioan asteazkenean, Bilbon
Alondegiak hartuko du Bilbon euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea helburu duen ekimena. Euskara ulertu eta hitz egiteko gai diren guztientzat -euskaldunak zein euskara ikasten ari direnentzat- zabalik dago jardunaldia. 1.100 pertsona inguru izango dira Berbagunearen bederatzigarren edizioan, datorren asteazkenean, azaroak 9, 09:30etik 19:00etara Bilboko Alondegia zentroan. Ekimenak euskararen erabilera Bilbon sustatzea eta normalizatzea du helburu. […]
Read More… from 1.100 pertsona inguru bilduko dira Berbagunearen 9. edizioan asteazkenean, Bilbon
Izaro Andresek Bilboko Zinebi jaialdian aurkeztuko du bere lehen dokumentala zuzendari gisa: ‘Izaro: Limoiari eztia / reivindicar la ternura’
Proiekzioa BBK aretoan izango da azaroaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Bertoko Begiradak sailaren barruan. Bertan, Mallabiako abeslaria bera izango da. Andres filmeko protagonista ere bada. Bilboko Zinebi jaialdiak Izaro Andresek eta Ander Merinok zuzendutako Izaro: Limoiari eztia / Reivindicar la ternura izeneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du. Emanaldia BBK aretoan izango da azaroaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, eta […]
Ibai Iriartek ‘Joakin Lizarragaren Lexikoaren azterketa’ liburua aurkeztu du
Lizarraga euskal letretan ezagutzen den idazlerik oparoenetakoa izan zen, eta liburu hau Nafarroa Garaiko euskara hobeki ezagutzeko aproposa dela dio Euskaltzaindiak. Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiak eta Ibai Iriarte egileak Mendaur bildumako Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa lana aurkeztu dute. Joakin Lizarraga edo Lizarraga Elkanokoa (Elkano, 1748 – Elkano, 1835) apaiz eta euskal idazlea izan zen. Garaiko idazle […]
Read More… from Ibai Iriartek ‘Joakin Lizarragaren Lexikoaren azterketa’ liburua aurkeztu du
‘Batuz Aldatu’ dinamikaren baitan hizkuntza politikaren inguruan adostasun politikoa lortzeko lanean ari den talde eragilea aurkeztu dute
Iaz bi konpromiso hartu zituzten dinamikan parte hartzen duten erakundeek: “batetik, norabidetze horiek oinarri eremuz eremu hizkuntza-politiketako lehentasunak identifikatzea, eta bestetik, adostasun soziala politiko bihurtzeko bideak jorratzen hastea. Batuz Aldatu eremu oso desberdinetan diharduten ehundik gora eragilek hizkuntza-politiketan eragiteko adostutako dokumentua da, 2021eko ekainaren 19an Donostiako Kursaalen aurkeztu zuten. Adostasun sozial horrek hizkuntza-politiketan helburua birdefinitu […]
Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa
2.510 lagun bildu ziren larunbatean Irungo Ficoba erakustaretoan sei bertsolariak kantuan aditzera. Saio puntuagarria osatu ostean, Sustrai Colina izan zen finalaurrekoetako bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu zuen bertsolaria. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Iruneko Ficoba erakustazokan eta 2.510 bertsozaleren aurrean. Zozketak ebatzitako ordenan igo ziren bertsolariak oholtzara, Maialen Belarra Eneterreaga gai-jartzailearen atzetik: […]
Read More… from Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa
Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusi berria
Elordik Asier Amondori hartu dio lekukoa. Asier Amondoren lekukoa jasota, Ane Elordi (Zornotza, 1991) izango da Korrikaren arduradun nagusia oraindik aurrera. Hala erabaki zuen AEK-k azken Batzar Nagusian. Amondok, hala ere, AEKn beste eginkizun batzuetan jarraituko duela iragarri du. Elordiren esanetan, “Korrika kolore, iritzi eta pentsamolde desberdin asko elkartzen dituen Euskal Herriko egitasmo bakarrenetakoa da, […]
Read More… from Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusi berria
