Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai

Itxaro Borda idazle lapurtarra Xarles Videgainen hutsartea betetzeko hautagaia da, eta Andres Alberdi hizkuntzalari gipuzkoarra Andoni Sagarnaren hutsartea betetzeko aurkeztua izan da. Azaroko Osoko bilkuran jakingo da euskaltzain emerituen lekuak zeintzuk hartuko dituzten. Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran, Itxaro Borda idazlearen eta Andres Alberdi hizkuntzalariaren izenak aurkeztu dira euskaltzain oso izateko hautagai. Akademiak […]

Read More… from Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai

Mikel Alvarezek ‘Euskalia’ kaleratu du, bere lehen nobela

Zientzia-fikziozko lan bat da, nobela beltzaren ukitua ere baduena, umorez gainezka egiten duena eta keinu ugari egiten dituena: politikari, zinemari edota komikiari. Mikel Alvarez Sarriegik irabazi zuen iaz Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 20 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara eta Alvarezek aurkeztutako proiektua saritzea erabaki zuen orduan, […]

Read More… from Mikel Alvarezek ‘Euskalia’ kaleratu du, bere lehen nobela

[BIDEOA] ‘Ipuingarria izango da’ liburuaren festa antolatu dute Iruñean

Azaroaren 3tik 6ra bitartean, lantegiak, ipuin kontaketak, liburuen aurkezpenak, aholkularitza eta sorpresa ugari izango dira hiriko alde zaharrean. Udazkenarekin batera, Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria izango da liburuaren festaren bigarren edizioa antolatu du azaroaren 3tik 6ra bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean. Ipuinak ahoz aho eta belarriz belarri mugitu nahi dituztela adierazi dute antolatzaileek, eta, asmo horrekin, haur […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ipuingarria izango da’ liburuaren festa antolatu dute Iruñean

Enkarni Genua txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzaileak jasoko du Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak orain arte saritu ez duen sormenaren esparrua aitortu nahi izan du, eta Genuaren ekarpena balioan jarri. Enkarni Genua (Donostia, 1942) antzerki-sortzailea, idazlea eta kultura-dibulgatzailea da aurtengo Manuel Lekuona sariaren irabazlea. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen sari hori, 1983an, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu ziren pertsona ospetsuen obra osoa goratzeko. Hala, Eusko Ikaskuntzak orain […]

Read More… from Enkarni Genua txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzaileak jasoko du Manuel Lekuona Saria

[BIDEOA] Iñigo Antsorregik depresioa lehen lerrora ekarri nahi izan du ‘Nire minaren etxean’ saiakerarekin

Egileak broma giroan kontatu nahi izan du bere prozesua, “liburuan ni naiz txantxa eta txisteen biktima nagusia, nire buruari berriro barre egiteko beharretik jaio da liburu hau. Iñigo Antsorregi gidoilariak (Azkoitia. 1994) bigarren liburua kaleratu du Nire minaren etxean (Elkar) izenburupean, aurretik Katu (2019) plazaratu zuen eta tartean depresioak jota ibili da. Orain, lanketa sakona […]

Read More… from [BIDEOA] Iñigo Antsorregik depresioa lehen lerrora ekarri nahi izan du ‘Nire minaren etxean’ saiakerarekin

Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazin

Nafarroa Behereko musikaria jauziak berreskuratzen aitzindarietako bat izan zen eta AIKOren funtsezko erreferentzietako bat da dantzarako musika sortzeko orduan. AIKO dantzako musikari eta maisuen kolektiboak izenburu berri bat gehitu dio bere diskografia zabalari, Beñat Irigoyen Galtxetaburu soinujoleari gorazarre eginez. Ipar Euskal Herriko musikaria erreferente handia da Euskal Herriko dantzazaleentzat, eta AIKOrentzat eredu ere bai, bere […]

Read More… from Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazin

Sorkuntza, transmisioa, amatasuna eta euskara izango ditu ardatz Galdakaoko Sormene plazak

Prestatutako egitaraua “edukietan oinarritutakoa” izan dela nabarmendu dute antolatzaileek, hau da, Sormeneren ildoetara eta helburuetara bideratutako edukiak direla ikusgai egongo direnak.  Sormene Galdakaoko sorkuntzen plazaren edizio berria aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan eta udaberrian ez bezala, udazkeneko edizioa Torrezabal Kultur Etxean izango da azaroaren 10etik 13ra. Sormene “euskal sortzaileentzako plaza da”, Edurne Espilla Euskara zinegotziak nabarmendu […]

Read More… from Sorkuntza, transmisioa, amatasuna eta euskara izango ditu ardatz Galdakaoko Sormene plazak

[BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen liburua kaleratu du Nerea Loiolak

7G Udalekuak Eskapu bilduma berriaren lehendabiziko liburua da. Idazleak urtero ale berri bat argitaratzeko asmoa duela iragarri du. Nerea Loiola idazleak (Deba, 1985) 7G Udalekuak izeneko liburua aurkeztu du Donostian. Eskapu bilduma berriaren lehendabizikoa da honakoa eta ‘aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituela azaldu du. Idazleak urtero liburu berri bar argitaratzeko asmoa duela […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Abenduaren 5ean egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Izena emateko epea irekita dago sortzaile eta profesionalentzat. Artistek azaroaren 10era arte izango dute epea, eta programatzaileen kasuan azaroaren 30era arte luzatuko da. Izen emateak www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko dira. Laugarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du. Aurten egitasmo hau abenduaren 5ean antolatuko da, hau da, Azoka hasi […]

Read More… from Abenduaren 5ean egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

‘Loa eta Laia’ aurkeztu dute, haurrentzako sortutako euskarazko marrazki bizidun digitalen telesaila

Haurrei eta familiei zuzendua, euskaratik eta euskaraz sortutako eta musika ardatz duen proiektua da. Ingurune digitalean bideratzen da eta euskal kultura, ohiturak eta gizarte hobeago baten aldeko balore unibertsalak sustatzea du helburu. Loa eta Laia marrazki bizidun digitalen telesaila aurkeztu dute Bilboko Euskararen Etxean. Bertan azaldu dutenez, “haurrei eta familiei zuzendutako telesaila musikaren inguruan ardazten […]

Read More… from ‘Loa eta Laia’ aurkeztu dute, haurrentzako sortutako euskarazko marrazki bizidun digitalen telesaila