Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia abian

Aurten, 3.000 euro gordineko diru-laguntza bat esleituko da. Diru-laguntza jasotzeko, ezinbestekoa da unibertsitate-ikasketetan tituluduna izatea. Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak deialdi berria egin dute Mintzola egitasmoaren eskutik: bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia. Hain zuzen, bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertuko duten ikerketa lanak sustatzea da Akademiak eta Elkarteak duten xedeetako bat, eta helburu horri […]

Read More… from Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia abian

Argiartean asteburu honetan itzuliko da Donostiara

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. Loiola Erriberako erakustaldi esperimentala gauez izango da ostiraletik igandera, 20:00etatik aurrera. Donostia Kulturaren plataforma bat da Argiartean, argi-artearen esparruko sorkuntzarako eta hainbat diziplinatako artistek lan esperimentalak abian jartzea eta erakustea da bere asmoa. 2019ko Olatu Talkan izan zuen sorrera ekimenak. Light […]

Read More… from Argiartean asteburu honetan itzuliko da Donostiara

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bidez egingo du eta izena emateko epea gaur ireki eta urriaren 20an itxiko da. Egonaldian parte hartuko duten gazteen taldea izena emandako hurrenkera errespetatuz osatuko da. Ahots Baten ekimenak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako saioak dira. Mintzola Fundazioa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak Leioan ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Erakusketak artearen eta espazio arkitektonikoaren arteko bizikidetzatik sortzen diren hausnarketak jaso nahi ditu, eta, horren emaitza gisa, praktika artistiko garaikidetik abiatuta bizitzeari buruzko askotariko iruditeria sortzen da. Bosteko erakusketaren hogeita bosgarren edizioa, Bizi izenekoa, gaur heldu da Kultur Leioara, Izaskun Alonso (Bilbo, 1971), Mikel Garate (Azkoitia, 1969) eta Jorge Rubio (Bilbo, 1972) artisten lanekin. Erakusketa […]

Read More… from Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak Leioan ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Haritz Mujika finalaurrekoetarako sailkatu da

Atzoko saioa irabazita, Donibane Garazin kantatuko du Mujikak urriaren 29an. Gasteizko Europa Jauregian jokatu zen atzo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko saioa 650 lagunen aurrean. Zozketak ebatzitako ordenan sartu ziren sei bertsolariak Maria de Maeztu entzunaretora: Manex Agirre Arriolabengoa, Iban Urdangarin Lardizabal, Miren Artetxe Sarasola, Amaia Iturriotz Etxaniz, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Haritz Mujika Lasa. Gai jartzaile lanetan, berriz, Oier Azkarraga Grajales aritu […]

Read More… from Haritz Mujika finalaurrekoetarako sailkatu da

Nerea Ibarzabal irabazle Gotaine-Irabarneko saioan

Ariketa puntuagarriak osatu ostean, Ibarzabal izan zen larunbatean puntu gehien batu zituen bertsolaria: 738 puntu. Haren atzetik sailkatu ziren Oihana Iguaran (737,5), Ane Labaka (694,5), Julio Soto (691), Eneko Lazkoz (649,5) eta Patxi Iriart (604,5). Gotaine-Irabarneko herriko gela goraino bete zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren saioan: 650 lagun bildu ziren bertan. Aritz Bidegain Airek egin zituen […]

Read More… from Nerea Ibarzabal irabazle Gotaine-Irabarneko saioan

Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

Saiakera honetan bere betiko hainbat gai ageri dira: herria eta hizkuntza (bien galerak sortzen dion mina), idazlearen ofizioa, gizakion arteko harremanak, bere beldurrak eta ametsak, fedea, Jainkoa, eliza baina baita espiritualitatea ere. Heriotzaz ere ari da baina aurreko bi saiakeretan aritu zen moduan, ez gehiago. Ganorexia du izenburu Iñaki Segurolak hil aurretik idatzita utzi zuen […]

Read More… from Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

Mariolein Sabartek irabazi du Etxepareren Itzulpen Saria, ‘Amek ez dute’ nederlanderara itzultzeagatik

Katixa Agirreren eleberriaren nederlanderazko itzulpena izan da aurtengo garailea; Zirimiri Press argitaletxeak plazaratu du lana. Euskal literatura garaikideko ikur bilakatzen ari den Katixa Agirreren Amek ez dute eleberria izendatu du garaile Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren zortzigarren edizioko epaimahaiak. Mariolein Sabarte Belacortuk gaztelaniatik (Las madres no) nederlanderara itzulia, Zirimiri Press argitaletxeak plazaratu du lana. […]

Read More… from Mariolein Sabartek irabazi du Etxepareren Itzulpen Saria, ‘Amek ez dute’ nederlanderara itzultzeagatik

‘Sastraka’ erakusketa Donostian ikusgai

Azaroaren 18ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa eta hiru solasaldi antolatu dira. Ostiralean izan zen lehena Pello Lizarralde, Juan Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo artistekin. Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, […]

Read More… from ‘Sastraka’ erakusketa Donostian ikusgai

Donostiako San Telmo Museoak 120 urte beteko ditu urriaren 5ean

1902ko urriaren 5ean, Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa inauguratu zen Donostian, gaur egun San Telmo Museoa dena. Efemeride hau ospatzeko, urrian zehar luzatuko diren hainbat ekintza antolatu ditu museoak. Urriaren 4an hasiko da San Telmo Museoaren 120. urtemugaren ospakizunekin, bazkideei, patronoei eta gaur museoa osatzen duten pertsonei zuzendutako ekitaldi batekin. 5a, asteazkena, duela 120 urte […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak 120 urte beteko ditu urriaren 5ean