Castillo Suarez idazle altsasuarra euskaltzain oso izendatu dute

Suarezek Patxi Zabaletaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko. Suarez kontuan hartuta, 96 lagun dira sorreratik Euskararen Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak. Euskaltzaindiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Zabaleta emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, […]

Read More… from Castillo Suarez idazle altsasuarra euskaltzain oso izendatu dute

Herritarrek Euskaraldiaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabalik dute jada

Herritarren hizkuntza ohituretan eta praktika linguistikoetan euskarak gero eta leku zabalagoa izatea lortu nahi dute oraingoan ere. Bi hilabete baino gutxiago falta dira Euskaraldia abian jartzeko, eta herritarrek ariketan izena emateko aukera zabalik dute jada. Aurten, berriz, aurreko urteetan izena eman zutenek, parte hartzea berretsi baino ez dute egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean sartuta edo posta […]

Read More… from Herritarrek Euskaraldiaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabalik dute jada

UEMAren arabera, ikus-entzunezkoetan, euskara erdaren oso azpitik dago

Telebista, streaming plataformak, sare sozialak, musika eta bideo-jokoetan gazteek zer kontsumitzen duten aztertu da, eta ondorioztatu dutenez, erdarazko kontsumoa nagusitzen da guztietan. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa aurkezteko. Azterlanean, telebista, sare sozialak, streaming plataformak, musika eta bideojokoen kontsumoa aztertu dute, eta euskara erdaren oso azpitik dagoela […]

Read More… from UEMAren arabera, ikus-entzunezkoetan, euskara erdaren oso azpitik dago

‘(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin’ jardunaldiak antolatu dituzte azaroan, Tabakaleran

Eztabaida feministarako gune eroso eta segurua sortzea da helburua, eta etorkizunerako estrategia feministak identifikatzea. Datorren azaroaren 11n eta 12an (Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin Elkarteak, Donostiako Tabakaleran. Azaldu dutenez, “ gure buruari atxiki diogun helburuarekin antolatu ditugu jardunaldiak: Euskal Herria feminista bilakatzea, eta burujabetza prozesuan sakontzea. Horregatik, uste dugu ezinbestean […]

Read More… from ‘(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin’ jardunaldiak antolatu dituzte azaroan, Tabakaleran

Urte amaierarako Durangoko Plateruena ireki nahi duela iragarri du Udalak

Durangoko Azokan, Ahotsenea gunea kokatuko da bertan eta horren ostean irekitzen saiatuko dira. Urtea amaitu baino lehen Plateruena irekitzea nahiko luke Durangoko udalak, halaxe jakinarazi du Anboto aldizkariak. Argitalpenean azaldu dutenez, “2020ko abenduan itxi zenetik prozesu parte hartzaile bi gauzatu dira Plateruenaren etorkizunari buruzko iritziak jasotzeko; udalarena, bata, eta herritar talde batek gauzatutakoa, bestea. Baina […]

Read More… from Urte amaierarako Durangoko Plateruena ireki nahi duela iragarri du Udalak

‘Azkena gure alde’ izeneko bira egingo du Hertzainak taldeak

Oraingoan Luis Javier Saiz Txanpi hasieratik taldearen bateria izan zenak ere parte hartuko du Josu Zabala eta Garirekin batera. Abenduaren 16an izango da aurreneko kontzertua Barakaldoko BECen eta urtarrilaren hasieran bigarrena Gasteizen. Hiru urte pasa dira Josu Zabala eta Iñaki Garitaonaindia Gari Hertzainak taldeko abestiak berriro jotzeko elkartu eta Bilboko Kafe Antzokiko eta Euskalduna Jauregiko […]

Read More… from ‘Azkena gure alde’ izeneko bira egingo du Hertzainak taldeak

Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Azokaren bidez, euskarazko liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da, Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman euskal kultura sustatuz eta indartuz. Hori horrela, azokan euskarazko liburuak soilik egongo dira salgai.  Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko II. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz […]

Read More… from Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian

Kontzertuek, pintxadek, liburu aurkezpenek, erakusketek, dokumentalen proiekzioek edota lantegiek osatuko dute urriaren 1etik 29ra bitarteko egitaraua. Pandemiak eragindako murrizketen amaieraren ondoren, Orbain Kultur Elkarteari gero eta proposamen gehiago iristen zaizkio Punk Rockari eta kultura alternatiboari lotutako kultur ekitaldiak antolatzeko, eta horrek sorkuntza kritikoa ez dela inoiz gelditu eta osasun ona izaten jarraitzen duela pentsaraztera eraman […]

Read More… from Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian

Artedrama eta Axut! antzerki taldeek ‘Hondamendia’ antzezlana estreinatuko dute urriaren 14an, Luhuson

Harkaitz Canok idatzitako obrak Zaldibarko zabortegiaren erorketa du abiapuntu. Taula gainean, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagües eta Jon Ander Urrest aktoreak ikusiko ditugu Ximun Fuchsen zuzendaritzapean. Artedrama eta Axut! antzerki taldeek Hondamendia izeneko antzezlana estreinatuko dute datorren urriaren 14an Luhusoko Harri Xuri aretoan eta bira luzea abiatuko dute […]

Read More… from Artedrama eta Axut! antzerki taldeek ‘Hondamendia’ antzezlana estreinatuko dute urriaren 14an, Luhuson

Unai Iturriagak eta Alex Sanvik “Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi” komiki albuma aurkeztu dute

Haur Besoetakoak Xabiroi aldizkarian aldiro kaleratutako ataletatik bildumara egin du jauzi hirugarrenez. Aurretik Haur Besoetakoa (2014) eta Haur Besoetakoa. Paristik datorren artista (2018) bildumak argitaratu zituzten. “Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi” komiki albuma aurkeztu dute, gaur, Unai Iturriagak eta Alex Sanvik, Donostiako Elkar liburu dendaren Komiki Txokoan. Ikastolen Elkartearen babespean argitaratzen den Xabiroi komiki aldizkariaren […]

Read More… from Unai Iturriagak eta Alex Sanvik “Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi” komiki albuma aurkeztu dute