‘Hazia’ musikala taularatuko dute larunbatean, Bilboko Arriaga antzokian

Ikuskizunak Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren, eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena egiten du. Gontzal Mendibil musikariak bultzatutako Hazia musikala taularatuko dute larunbatean, urriak 1, Bilboko Arriaga antzokian. Ikuskizunak Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren, eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena egiten du. Musika-ikuskizunaren hasieran, hazia ernamuin gisa agertzen da, eta gizonari […]

Read More… from ‘Hazia’ musikala taularatuko dute larunbatean, Bilboko Arriaga antzokian

Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak martxan dira

Proiektuaren xedea da euskarazko haur-literaturan ezinbestekotzat ditugun obrak eskoletara eramatea, hala argitalpen berrienak nola unibertsalak. Ikasleek liburuak esku artean hartu eta irakurri, eta irakurtzean ongi pasatzea da asmoa. Ikasturte berriarekin batera, Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak proiektuak martxan jarri ditu Galtzagorri Elkarteak. Aurten prestatu dituzten liburu-kutxak Gipuzkoako 33 eta Bizkaiko 25 eskola txikietara eramango dituztela adierazi […]

Read More… from Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak martxan dira

Irudika ilustrazioaren jaialdiaren seigarren edizioa abiatuko da ostegunean, Gasteizen

Hainbat proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak eta lantegiak izango dira ostegunetik larunbatera bitartean, Artium museoan. Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren seigarren edizioa irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Gasteizko Artium Museoan. Jarduera ugari izango dira hiru egun horietan zehar: Txekiar Errepublika, Libano eta Estatu Batuetan sortutako zein herrialde horiekin lotutako 38 proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak […]

Read More… from Irudika ilustrazioaren jaialdiaren seigarren edizioa abiatuko da ostegunean, Gasteizen

Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Lanak urriaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Egile berrientzako 2022eko XXXII. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da. Parte hartzeko poesia eta narrazioa modalitateak daude eta egileek lan bana aurkeztu ahal izango dute bakoitzeko. Idazterako orduan, gaia librea izango da eta euskaraz. Gainera, […]

Read More… from Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira

Abenduaren 18an jokatuko da finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guztiak agortu dira. “Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden jada, eta amaitu dira errebotekoak ere. Bete da edukiera, beraz, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko”, adierazi du elkarteak bere webgunearen bidez. Gainerako saioeterako sarrerak, berriz, salgai daude oraindik […]

Read More… from Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira

‘Kontakizun berriak museoetan’ izango dira hizpide Donostiako San Telmo Museoan

Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, eta urriaren 1ean amaituko da Legazpiko Burdinaren Haranera eta Arantzazuko Santutegira bisitekin. Museologiaren III. Topaketak museoen arloko profesionalak bilduko ditu Donostian, erakunde horien kontatzeko modu berriak eztabaidatu eta sakontzeko. Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, […]

Read More… from ‘Kontakizun berriak museoetan’ izango dira hizpide Donostiako San Telmo Museoan

‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean

Parte hartu nahi dutenek urriaren 13ra arte izango dute argazkiak aurkezteko epea zabalik. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak sarituko dira. Iruñea beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz, Udalak Fokatu argazki lehiaketa jarri du martxan. Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak abenduan herritarrei banatuko zaien egutegia osatzeko izango dira. Lehiaketan parte hartu nahi […]

Read More… from ‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean

Booktuberboom Lehiaketaren VI. edizioa abian da

Helburua 14 eta 18 urte bitarteko gazteen irakurzaletasuna hauspotzea da. Aurten ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteen artean liburuen euskal influencer-a topatu nahi dute Galtzagorri Elkarteko kideek. Horrexegatik zabalik dago jada booktubeak bidaltzeko epea. Lehiaketara lanak azaroaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira eta parte hartzeko oinarriak Booktuberboom blogean egongo dira eskuragarri. Aurten, gainera, berrikuntzaz […]

Read More… from Booktuberboom Lehiaketaren VI. edizioa abian da

Joanes Illarregi sailkatu da finalaurrekoetara

Lehen faseko bigarren saioa jokatu zen atzo Arrasateko Amaia antzokian. Ostegunean agortu ziren Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren saiorako sarrerak eta, beraz, bete-beteta egon zen atzo Arrasateko Amaia antzokia. Saioa hasi eta Ander Aranburu gai-jartzailearen atzetik igo ziren bertsolariak oholtzara, zozketak erabakitako ordenan: Miren Amuriza Plaza, Iñaki Apalategi Astigarraga, Xabat Illarregi Martzol, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol […]

Read More… from Joanes Illarregi sailkatu da finalaurrekoetara

Alaia Martin finalaurrekoetarako sailkatu da

Getxon jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioa; bihar izango da hurrengo saioa, Arrasaten. Getxoko Muxikebarri zentroak hartu du gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioa 600 lagunen aurrean. Imanol Artola Arretxe Felix gai-emaileak gidatu du saioa: “Urtebete atzeratuta baina iritsi da Bertsolari Txapelketa Nagusia”, entzun da bozgorailutik. Laster aurkeztu du zozketak erabakitako ordenan gaur kantuan […]

Read More… from Alaia Martin finalaurrekoetarako sailkatu da