Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu jaialdiak. Antzezlanen artean Formol Laborategiaren Album eta Atx Teatroaren Balbea taularatuko dira. Gasteizko Zurrunbilo Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdia zazpigarren ediziora iritsiko da irailaren 23tik 25era hasierako helburuari eutsita: “Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea”. Horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]
Irailaren 23tik 25era egingo da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen
