Erakusketa irailaren 13tik 2023ko urtarrilera arte egongo da ikusgai. Bideo-instalazioak hizkera juridikoak, koroporazioek eta administrazioak gerundioa denbora-espazio moduan erabiltzeko duten moduaz dihardu: inoiz amaitzen ez den “oraina” luzatzen tematzen den orainaldia. Donostiako Tabakalera zentroak Claudia Pages artista katalanaren Gerundi Circular erakusketa berria zabalduko du. Bideo-instalazio hipnotikoa da honakoa eta munduko itsas ibilbideak, jargoi juridikoa eta egungo kapitalismoaren ezaugarri […]
Kategoria: Nabarmenduak
Mintzalasai euskararen aldeko festibala irailaren 19tik 25era egingo da Miarritze, Angelu eta Baionan
Antolatzaileen arabera, “sorpresa politez beterik itzuliko da Mintzalasai festibala aurten ere, ohiko hitzorduez gain euskaraz harremantzeko uneak eta guneak dinamizatzeko helburuarekin”. Aurten ere, zazpi egunez 53 ekimenez gozatzeko aukera eskainiko du Mintzalasai festibalaren hamaikagarren edizioak. Testuinguru berezi honetan, egitarau berritua eta erakargarria prestatu dutela aurreratu dute, tokiko 45 eragileren laguntzari esker. Aurtengoan “elkartzeko eta euskaraz […]
Sei obra izango dira Nafarroa Shortzinema: film laburren katalogoaren lehen edizioan
Nafarroako film laburren artean, besteak beste, fikzio, dokumental, animazio eta esperimentalak hautatu dituzte, eta sektorearen jaialdietan, azoketan eta merkatuetan aurkeztuko dira. Nafarroa Shortzinema: film laburren katalogoa proiekturako hautatu diren sei film laburrak zeintzuk izango diren jakinarazi du Vianako Printzea Erakundeak. Azaldu duenez, proiektua sektorearen jaialdietan, azoketan eta merkatuetan aurkeztuko da. Gainera, Nafarroako Filmotekan proiektatuko da, […]
Read More… from Sei obra izango dira Nafarroa Shortzinema: film laburren katalogoaren lehen edizioan
Atx Teatroak ‘Balbea’ antzezlana estreinatuko du irailaren 25ean Gasteizen
Antzerki konpainia bizkaitarraren laugarren bakarkako obra da Balbea. Gasteizko Baratza aretoan aurkeztuko du, Zurrunbilo Jaialdiaren baitan. Tomiris, Bihotz Salataria eta Gabriel Gabrielle obren ostean, Balbea bakarkako lana estreinatuko du Atx Teatroak irailaren 25ean, Gasteizeko Baratza aretoan, Zurrunbilo Jaialdiaren baitan. Lantaldearen arabera, “antzezlan berriak heriotzaren inguruan hausnartzen du”. Bakarkako lan honetan Valentina Raposok sortutako txotxongilo desberdinez […]
Read More… from Atx Teatroak ‘Balbea’ antzezlana estreinatuko du irailaren 25ean Gasteizen
Paul Urkijok zuzendutako ‘Irati’ filma azaroaren 18an iritsiko da zinema aretoetara
Zuzendari gasteiztarraren bigarren film luzea da Irati eta Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate izango dira aktore nagusiak. Sitgesko nazioarteko jaialdiaren sail ofizialean parte hartu ondoren helduko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara Paul Urkijo zinemagilearen Irati izeneko film luzea. Lantaldeak kontatu duenez, filma Hego Euskal Herria eta Huescako hainbat lekutan grabatu dute eta […]
Read More… from Paul Urkijok zuzendutako ‘Irati’ filma azaroaren 18an iritsiko da zinema aretoetara
‘Egun bat, hitz bat’ izeneko egutegia argitaratuko du Mintzalasai elkarteak
Euskara eta euskal kultura hobeto ulertzeko egutegia izango da. Abendutik aurrera egongo da salgai 8 euroren truke sarean eta beste hainbat salmenta puntutan. Urte bukaera honetako berritasun batekin dator Mintzalasai elkartea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin: Egun bat, hitz bat izeneko egutegia. “Egunerokotasunean, urteko 365 egunetan euskararekiko eta kulturarekiko lotura bat sortzeko […]
Read More… from ‘Egun bat, hitz bat’ izeneko egutegia argitaratuko du Mintzalasai elkarteak
Izaskun Alonso, Mikel Garate, eta Jorge Rubioren lanak ikusgai Bosteko erakusketa ibiltarian
Habitar/Bizi izeneko erakusketak Basauriko Ariz dorrean eman dio hasiera ibilbideari. Irailaren 29ra arte egongo da bertan. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa aurkeztu dute gaur goizean Habitar/Bizi izenpean. 25. edizio hau ere, aurrekoetan bezala, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, lehen geldiunea Basaurin egingo du gaurtik aurrera eta bertan, Izaskun Alonso Saratxaga (Bilbo, […]
[Bideoa] Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea
Itzalkinak eguzkitan proiektuarekin jaso du Begoñak 25. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Lizar Begoña Madariaga (Sopela, 1996) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]
Read More… from [Bideoa] Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea
Iratxe Jaio + Klaas van Gorkumen ‘Paperezko inperio baten atlasa’ San Telmo Museoan urtebetez
Bikote artistikoak azken urtean zehar egindako lanaren emaitza da instalazioa. Museo Bikoitza programaren barruan, Donostiako San Telmo Museoak Paperezko inperio baten atlasa instalazioa paratu du datorren urteko uztailera arte, museoko elizan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. Donostiako museoan egiten den esku-hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten […]
Urrian helduko zaio berriro Nosferatu ‘Zinemaldia 70’ zikloari Donostian
Hamaika film proiektatuko dira guztira, 1988 eta 2010 urte bitartean Donostiako Zinemaldiaren programaziotik pasatu zirenak, eta erakustaldi honetan uda aurretik proiektatutako 26 filmei gehitzen zaizkienak. Datorren urriaren 5ean abiatuko da beste behin ere Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrenari (1953-2022) eskainitako Nosferatu zikloa Tabakaleran. Antolatzaileek gogoratu dutenez, joan den urtarrilean eman zitzaion hasiera zikloari Une histoire de […]
Read More… from Urrian helduko zaio berriro Nosferatu ‘Zinemaldia 70’ zikloari Donostian
