Glad is the Day jaialdiaren 6. edizioa aurkeztu dute

Abuztuaren 28an, hileko azken igandean, Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Bi urtez jarraian bertan behera geratu ondoren, Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu […]

Read More… from Glad is the Day jaialdiaren 6. edizioa aurkeztu dute

Hinrich Sachs izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Iratxe Jaio eta  Klaas van Gorkum bikote artistikoak Hinrich Sachs aukeratu du Museo Bikoitza programan bere ondoren lan egin dezan Donostiako San Telmo Museoak Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua Hinrich Sachs dela eman du ezagutzera. Programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Iratxe Jaio eta […]

Read More… from Hinrich Sachs izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Arkeologia Museoak ‘Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak: lurraldearen zaindariak eta boterearen irudiak’ erakusketa zabalduko du

Erakusketaren helburua Euskal Herriko eta, bereziki, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteluei buruz egindako ikerketa arkeologikoen azken emaitzak erakustea da. Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak: lurraldearen zaindariak eta boterearen irudiak izeneko erakusketan honetan Bilboko Arkeologia Museo, Gordailu (Gipuzkoako Material Arkeologiko eta Paleontologikoen Gordailu Zentroa), Bibat (Arabako Arkeologia Museoa), Arabako Arma Museo, Leongo Museo, Medina de Pomarreko Merindade, […]

Read More… from Arkeologia Museoak ‘Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak: lurraldearen zaindariak eta boterearen irudiak’ erakusketa zabalduko du

Koldo Izagirreren lana eta Antxon Ezeizaren biofilmografia aztergai ‘Zine’ argitalpenean

Euskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua aztertzen du argitalpenaren hirugarren aleak, Izagirreren zinemaren eta garaiko beste literatura ekoizpen batzuen bidez. Desengainuaren kontzeptua behin eta berriz ageri da Estatu espainiako kulturaren testuinguruan. Zinemaren esparruan, ideia hori zentzu existentzial hutsetik edo ikuspegi politikotik garatu da, eta hori da, hain zuzen ere, Trantsizio garaiko Estatuko ekoizpen […]

Read More… from Koldo Izagirreren lana eta Antxon Ezeizaren biofilmografia aztergai ‘Zine’ argitalpenean

Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin

Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere. Hilaren 14tik 17ra bitartean, Ondategi-Gopegi ospakizun artistiko eta parte-hartze eszenikoen eremu bihurtuko da Festikale jaialdiari esker. Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere, “objektu-antzerki, txotxongilo, musika, dantza eta ikusmen-artearen arteko mugak lausotuz”, […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin

Bertsozale Elkartearen arabera, lagunarteko eta plaza libreko saioek gora egin dute

Pandemia garaian ia desagerturik egon diren saio formatuak beren lekua berreskuratzen hasiak direla nabarmendu du Elkarteak, aldi berean, jaialdien kopuruari eutsiz. Bertsozale Elkarteak 2022ko lehen seihilekoan bertso plazak emandako datuak bildu ditu eta aurtengo udaberria bertsolarientzat “loraldi sasoia” izan dela adierazi du. “Lehen seihilekoan izandako bertso saio kopurua 2019kora dezente hurbildu da; are gehiago, martxotik […]

Read More… from Bertsozale Elkartearen arabera, lagunarteko eta plaza libreko saioek gora egin dute

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, abendura bitartean

Ibilki zikloaren barruan, hamabost emanaldi eskainiko dira Baionan, Hendaian, Ziburun, Arrosan, Donibane Garazin, Donibane Zaharren, Hiriburun eta Biriatun. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian egiten den Ibilki antzerki zikloaren bigarren seihilekoa aurkeztu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, abendura bitartean

Getxo Folk Jaialdia irailaren 14tik 18ra izango da

Jaialdiaren 38. edizioan emakumeak izango dira protagonista nagusiak eta kanpoko espazioetara itzuliko da jaialdia. Ane Pikaza ilustratzailea da aurtengo kartelaren egilea. Tanxugueiras, Enredadas (Uxia, Martirio, Carmen Paris eta Ugia Pedreira biltzen dituena) eta Maria Arnal i Marcel Bages izango dira, besteak beste, Getxo Folk jaialdiaren 38. edizioko kartela osatuko duten taldeak, irailaren 14tik 18ra bitartean. Denetara […]

Read More… from Getxo Folk Jaialdia irailaren 14tik 18ra izango da

Euskaltzaindiak 431 forma berri jaso ditu bere hiztegian

Azken eguneraketa honetan gehitu diren sarrera eta azpisarrera batzuk: buruloka, deliberatu, mastektomia, superni, arteria koronario, euskal etxe, kafe huts, plater zapal, plazebo-efektu, zaharren egoitza. Euskaltzaindiak 431 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Euskararen Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean […]

Read More… from Euskaltzaindiak 431 forma berri jaso ditu bere hiztegian

‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa paratu dute Bilboko Erriberako merkatuan

Elena Ciordia artistak Euskal Herriaren historiako emakumeak erretratatu ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika… Artelan horiekin batera beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuk ere daude ikusgai erakusketan. Gasteizko Abastos azokatik pasatu ondoren, 30 emakume ahaztezin erakusketa Bilboko Erriberako merkatuan ikusgai egongo da irailera arte. Erakusketa Emakundek antolatu du, eta hogeita […]

Read More… from ‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa paratu dute Bilboko Erriberako merkatuan