Esti Markezek ‘Hitzekin jolasean’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Aiako abeslariak bakarkako ibilbideari ekin dio eta urrian diskoa kaleratuko du. Markezek musika estilo propio eta oso pertsonalaren aldeko apustua egin nahi izan du proiektu berri honetan. Euskal musikaren panoraman sakon murgildu eta hura aberastuko duen proiektu berriarekin dator, beraz. Hitzekin jolasean du izena Esti Markez abeslariak aurkeztu berri duen kanta berriak. Aiakoak bakarkako ibilbideari […]

Read More… from Esti Markezek ‘Hitzekin jolasean’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Txiki Agirre artistaren ‘Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra’ erakusketa ikusgai Donostian

Bertan artistak azken urteetan egindako pintura eta eskultura lanak biltzen dira. Uztailaren 1etik irailaren 25era bitartean, Txiki Agirre Keixetaren Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra izeneko erakusketa egongo da ikusgai Donostiako Aiete Kultur Etxean. Bertan artistak azken urteetan egindako pintura eta eskultura lanak biltzen dira. Margolan hauek abstrakzioa dute ardatz, formatu ertain eta handiko hogeita bederatzi […]

Read More… from Txiki Agirre artistaren ‘Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra’ erakusketa ikusgai Donostian

Musikaz gozatzeko parada uztailaren 30era arte, Elorrion

Hamalau emanaldiz osatutako programa da, eta, batez ere, Pop, Folk, Jazz, Blues edo Rock estiloetako musika entzuteko aukera egongo da. Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikaire jaialdia antolatzen dutenek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen dituena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak […]

Read More… from Musikaz gozatzeko parada uztailaren 30era arte, Elorrion

‘Lantegietako Emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika’ erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte

Kadagua Arroko Emakume langileen bizipenak ezagutarazteko asmoz sortu dituzte bisita gidatu hauek Enkarterrietako museoan. Uztailaren 9an eta 24 izango dira. Ehun bat argazkik, zuzeneko testigantzak dituzten ikus-entzunezkoek, jolas-irudiek eta askotariko piezek (XX. mende hasierako arotzeriako makineria, fabriketako ekoizpen-elementuak, janzkera, eta abar) osatzen dute Lantegietako Emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika erakusketa, eta hainbat hamarkadatan zehar Kadagua […]

Read More… from ‘Lantegietako Emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika’ erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte

Karmele Mitxelenaren ‘Marrubizko uda’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Orotara dozena bat lan lehiatu dira. Epaimahaiaren arabera, “Marrubizko uda izeneko istorio honek familia baten xelebrekeriak kontatzen dizkigu kanpin batean uda-pasa, umorez eta ironiaz blai”. Karmele Mitxelena Etxebestek idatzitako Marrubizko uda nobelak irabazi du 2022ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Oiartzungo idazleak 3.000 […]

Read More… from Karmele Mitxelenaren ‘Marrubizko uda’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Landarte arte garaikideko programa Nafarroako sei herritan egiten ari dira

Seigarren edizio honetan, Cabredon, Faltzesen, Leatxen, San Martin Unxen, Urrotz Hirian eta Uztarrozen egiten ari dira. Kultura garaikidea eta landatartasuna izenburupean egiten ari dira Landarte programaren seigarren edizioa Nafarroako sei herritan. Hainbat artistak eta sortzailek kultura-prozesuak sortzea da helburua, bertako biztanleen laguntzarekin. Marina Lameiro zinemagilea, esaterako, Uztarrozen lan egiten ari da, Patxi Burillo arkitekto eta […]

Read More… from Landarte arte garaikideko programa Nafarroako sei herritan egiten ari dira

Bilboeszenak ‘Artista egoiliarrak’ programaren XIV. deialdiko proiektu irabazleak aukeratu ditu

Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu dira: La fragilidad de mi pene, Atic Heredia Debaren antzerki fisikoa; eta 365, Denis Martinezen dantza, eta hasierako fasean dauden beste bi: Ultra Violet, Almudena Perezen dantza ikuskizuna, eta Parábola, Dacil Wijkströmena. Bilboeszenak Artista egoiliarrak programaren XIV. deialdiko lau proiektu irabazleak aukeratu ditu. Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu […]

Read More… from Bilboeszenak ‘Artista egoiliarrak’ programaren XIV. deialdiko proiektu irabazleak aukeratu ditu

Sü Azia elkarteak eta Euskaltzaindiak zubererazko argitalpenak euskal gizartearen esku jartzeko hitzarmena izenpetu dute

Allande Socarros euskaltzain urgazle zenduaren omenez, Allande Socarros. Euskal idazlan eta lekukotasunak izenburua duen liburua argitaratuko dute aurten.  Sü Azia elkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute, lehen aldiz. Jean Mixel Bedaxagar Sü Azia elkarteko presidentea eta Jean-Baptiste Coyos Euskaltzaindiaren buruordea eta Ipar Euskal Herriko ordezkaria Maulen elkartu dira bi erakundeen arteko lankidetza-asmoa hezurmamitzeko. Sü Azia elkartea 1979an […]

Read More… from Sü Azia elkarteak eta Euskaltzaindiak zubererazko argitalpenak euskal gizartearen esku jartzeko hitzarmena izenpetu dute

Literaturzale Feministen Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Gasteizen

Bi eguneko jardunaldietan, euskal literaturaren iragana, oraina eta etorkizuneko zalantzak aztertuko dituzte, betiere ikuspegi feminista batetik. Sareinak taldeak, Sorginenearen komisioa den liburutegi feminista Ellen Ganbarak eta Gasteizko Emakumeen Etxeak elkarlanean antolatutako, Literaturzale Feministen Topaketak egingo dituzte, uztailaren 1ean eta 2an, Gasteizko Emakumeen Etxean. Bi eguneko jardunaldietan, euskal literaturaren iragana, oraina eta etorkizuneko zalantzak aztertuko dituzte, […]

Read More… from Literaturzale Feministen Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Gasteizen

Saioa Alkaizaren ‘Saharari ixiltasun konplizerik Gabe’ da bertso-paper lehiaketaren irabazlea

Behin sorta saritua aukeratuta, egitasmoa bertso saio batekin borobilduko da ekainaren 30ean Gasteizen. Margotu den horma-irudiaren inaugurazioa egingo da, sorta saritua entzuteko aukera ere izango da sortzailearen eskutik eta jarraian bapateko bertso saioa ere antolatu dute. Urtearen lehen hilabeteetan eman zioten hasiera askotariko egitasmo honi. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak elkarlanean Saharak […]

Read More… from Saioa Alkaizaren ‘Saharari ixiltasun konplizerik Gabe’ da bertso-paper lehiaketaren irabazlea