‘Artean amesgaizto’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketa

Irabazleek marrazteko tablet bat eta Xabiroi komiki aldizkariaren urtebeteko harpidetza jaso dituzte opari gisa. Sari nagusia, hala ere, euren lana Xabiroi aldizkarian argitaratzea izango da. Guztira 83 lan aurkeztu dituzte Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketara. 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua, eta Euskal Herriko Historiaren pasarte bat gaitzat hartuta, hura komikira eraman […]

Read More… from ‘Artean amesgaizto’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketa

Dena prest da Olarizun Araba Euskaraz festarako

Igandean, ekainak 19, Olarizun izango da aurtengo Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzun ikastolarentzat izango da. 41 urte pasa dira lehen Araba Euskaraz Olarizun antolatu zela, eta igandean berriz itzuliko da. “Zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. Zortziak bat egin dugu, Argantzun ikastolaren alde. Trebiñu baitugu zortzigarren kuadrilla, Trebiñu baitugu […]

Read More… from Dena prest da Olarizun Araba Euskaraz festarako

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak ateak itxiko ditu

Ekainaren 30ean itxiko ditu ateak, baina Lazarraga Kultur Elkarteak lanean jarraituko duela iragarri du “Gasteizek merezi duen kulturgune euskaltzalea ahalik eta lasterren izan dezan”. Oihaneder Euskararen Etxea indartsu heldu da bere zortzi urteko jardunaren azken txanpara, eta ekaineko ekitaldi interesgarriekin agur esango dio ibilbide horri: musika-kontzertuak, zinema, ikuskizunak, jardunaldiak, antzerkia, kultur proiektuen aurkezpenak, familia jarduerak… […]

Read More… from Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak ateak itxiko ditu

Uztailaren 8tik 10era egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 14 ikuskizun taularatuko dira. Ezohiko bi edizioren ondoren, bueltan da Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia Lekeitioko kaleetara. 32. edizioa uztailaren 8tik 10era bitartean egingo dela iragarri du antolakuntzak. “Lekeitiok ikuskizun onenez gozatuko du berriro ere Kalekarekin. Kaleko arteak izango dira gure udalerriko udako protagonista nagusiak, bi urteren ondoren eskualdeko […]

Read More… from Uztailaren 8tik 10era egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

‘#Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdiko crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte

Aritz Ibarra, Sandra Salazar eta Aitor Gomez gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuen egileak. Iazko urrian Gasteizko gazteen artean euskarazko kultur sormena sustatzeko Batera deialdia jarri zuten martxan Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak aisialdi programak. Hainbat proiektu proposamen jaso ziren, eta horietako hiru diruz laguntzeko erabakia hartu zuen […]

Read More… from ‘#Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdiko crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte

Donostiako Zinemaldi Alternatiboa hobetzen laguntzeko diru kanpaina abiatu dute

Crowdfunding-aren helburua da Zinemaldi Alternatiboarentzat pantaila profesional bat eta proiektore on bat erostea, eta behar denean herri mugimenduaren esku uztea. Komunitatea plazan batu eta zinemaz gozatu nahi dutela adierazi dute. Hamalaugarren edizioa izango du aurtengoa Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Ohi bezala, irailerako antolatzen ari dira jaialdia, “Zinemaldi ofiziala baino egun bat lehenago hasi eta egun bat […]

Read More… from Donostiako Zinemaldi Alternatiboa hobetzen laguntzeko diru kanpaina abiatu dute

Mikel Laboa eta Artze anaien ‘Ikimilikiliklik’ ikuskizunaren grabazioa kaleratu dute CD bikoitzean

Ikuskizuna 1975. eta 1976. urteen artean grabatu zuten zuzenean. LP bikoitza udazkenean argitaratuko duela iragarri du Elkar argitaletxeak. 1975an Artze anaiek eta Mikel Laboak Ikimilikiliklik izeneko ikuskizuna estreinatu zuten Algortan eta 1978ra arte oholtzaratu zuten. Azken emanaldia Parisen izan zen Amnistiaren aldeko jaialdi batean. Ikuskizuna abangoardista eta berritzailea izan zen, poesia eta musika uztartu zituena, […]

Read More… from Mikel Laboa eta Artze anaien ‘Ikimilikiliklik’ ikuskizunaren grabazioa kaleratu dute CD bikoitzean

Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Manex Agirrerekin iritsi zen buruz burukora Abarrategi eta Serapio Lopezek jantzi zion txapela. 450 lagun elkartu ziren Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Arabako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatu zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Bertan Manex Agirre, Oihane Perea, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Paula Amilburu bertsolariak izan ziren lehian. Arantxa Sobrino aurkezle eta Aintzane […]

Read More… from Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Euskal ikasketen hiru katedra berri jarriko dira abian 2022-2023 ikasturtean

Elbira Zipitria katedrak, Frank Bidart Katedrak eta Alan R. King katedrak ardatz nagusi izango dituzte kultur berrikuntza, sorkuntza proiektuen garapena eta ikerketa soziolinguistikoak, hurrenez hurren. Nazioarteko hiru unibertsitatetan katedra berriak jarriko ditu abian Etxepare Euskal Institutuak datorren ikasturtean. Elbira Zipitria katedra McGill University-n, Quebecen, Alan R. King katedra University of Wales Trinity Saint David-en, Galesen, […]

Read More… from Euskal ikasketen hiru katedra berri jarriko dira abian 2022-2023 ikasturtean

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 13an eta 14an, Donostian eta Hernanin

Txillida Lekun izango da asteleheneko saioa, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Nuria Barriosen hitzaldia eta Luisa Etxenike eta Jon Gerediagaren errezitala izango dira, Jon Makuso arduratuko da musikaz. Astelehenean, ekainak 13, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau Hernaniko Txillida Lekun egingo dute, eta ekainaren 14an, berriz, Victoria […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 13an eta 14an, Donostian eta Hernanin