Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak ‘Ostera, bizi bizian’ kontzertua eskainiko dute

Zuzenekoa ekainaren 17an izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan. Sarrerak salgai daude jada. Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Xamanak taldekidearekin batera, Ostera Bizi Bizian kontzertua aurkeztu dute gau, Bilbon. Hala, iazko udazkenean Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak online eskainitako hiru kontzertuak aurrez aurre eta kontzertu bakar batean ikusteko aukera izango dute […]

Read More… from Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak ‘Ostera, bizi bizian’ kontzertua eskainiko dute

Juan Aizpitarte artistaren ‘Mater’ erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelan

Asteartetik larunbatera bisitatu ahal izango da erakusketa, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. Igandeetan goizez egongo da aretoa zabalik. Juan Aizpitarte artistaren Mater izeneko erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelako Labean ekainaren 26ra arte. Aizpitarte diziplina desberdinen inguruan hausnartzen duen egile polifazetikoa da, eskulturaren, instalazioaren, graffitiaren, hiri esku-hartzearen, performance-ekintzen eta edizio-proiektuen aukerak hartzen ditu oinarri gisa. Idazketatik […]

Read More… from Juan Aizpitarte artistaren ‘Mater’ erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelan

Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak ‘Ustekabeko Bira’ eleberria aurkeztu du

Mitxel Murua itzultzaileak euskaratu du Olympia bildumako bosgarren liburua, Alberdania argitaletxearen eskutik. Lanak gimnasta gasteiztarraren historia kontatzen du Olympia pertsonaiaren bidez. Donostiako Udal Liburutegian, bideokonferentzia bidez aurkeztu du Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak Olympia bildumako bosgarren lana, Ustekabeko bira izenburupean. Bertan, Mitxel Murua itzultzailea eta Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak izan dira. Azken hauen arabera, […]

Read More… from Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak ‘Ustekabeko Bira’ eleberria aurkeztu du

‘M ama* eme* ume*’ liburuari buruzko solasaldia antolatu dute Martin Ugalde Kultur Parkean

Mahai ingurua, bihar, ekainak 2, izango da arratsaldeko 19:00etan eta Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez egileek hartuko dute parte. Alaine Agirre idazlea izango da solasaldiaren dinamizatzailea.  Erika Lagomak (Lesaka, 1981) eta Estitxu Fernandezek (Lesaka, 1975) amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte M ama* eme* ume* izeneko liburuan. Egileak eskuz esku aritu dira amatasun disidente eta […]

Read More… from ‘M ama* eme* ume*’ liburuari buruzko solasaldia antolatu dute Martin Ugalde Kultur Parkean

Mikel Urdangarin, Joseba Irazoki, Maite Larburu eta Peru Galbete arituko dira Iruñeko Kantu eta Hitza zikloan

Ekainaren 2tik 23ra bitartean izango da zikloa. Lau zuzenekok, ekainaren 2tik 23ra bitarteko ostegunetan, osatzen dute Kantu eta Hitza zikloaren edizio berria, eta haren barruan formatu txikiko musika emanaldiak egingo dira Erraldoien Txokoan (Descalzos k., 72). Mikel Urdangarin, Joseba Irazoki eta lagunak, Maite Larburu eta Peru Galbete eta Gu izanen dira Iruñeko ekaineko kultur agendan […]

Read More… from Mikel Urdangarin, Joseba Irazoki, Maite Larburu eta Peru Galbete arituko dira Iruñeko Kantu eta Hitza zikloan

Errobi Festibalak ahotsa eta kantua izango ditu ardatz nagusi, uztailean

Aurten ere Itsasun egingo da festibala. Besteak beste, Leila Martial bokalista inprobisatzaileak, A Filetta talde korsikarrak, Rebecca M’Boungou kantari, autore, konpositore eta bideogileak edota Belugueta eta Amaren Alabak talde euskaldunek hartuko dute parte. Uztailaren 21etik 24ra bitartean egingo da Errobi Festibalaren 26. edizioa Itsasun. Aurtengoa baina, berritasun batekin dator, asteburu bat lehenago, uztailaren 15 eta […]

Read More… from Errobi Festibalak ahotsa eta kantua izango ditu ardatz nagusi, uztailean

Atx Teatroak eszenografien aldeko apustua egingo du

Oraingoan, aurrerapauso bat egingo du konpainiak. Alde batetik pabiloi handiago bat irekiko du, eta, bestetik, Amaia Garate arkitektoa sartuko da lantaldean. Arte eszenikoez gain, museografia lanetan ere ibilitakoa da kide berria, eta horrek lan-ildo berriak ekarriko dizkio konpainiari. Duela hamabi urte ekin zion bideari Atx teatroa konpainia bilbotarrak. Ordutik hona, sortutako antzezlanengatik batez ere egin […]

Read More… from Atx Teatroak eszenografien aldeko apustua egingo du

Asteazkenean irekiko ditu ateak Iñaki Echeverriaren ‘Itzuleraren kronikak’ erakusketak, donostian

“Posible da lurralde batetik inoiz atera ez den norbaitek etsipenez oroitzea du itzulera?”, galdera horrek eta beste batzuek irekitzen dute erakusketa. Proiektua ilustratzaile argentinarrak Euskal Herrian egin zuen egonaldian inspiratuta dago. 2019ko azarotik 2020ko otsailera bitartean, Echeverriak bere familia gipuzkoarra bisitatu zuen bikotekidearekin eta bi alabekin batera. Bere arbasoek duela ehun urte baino gehiago migratu […]

Read More… from Asteazkenean irekiko ditu ateak Iñaki Echeverriaren ‘Itzuleraren kronikak’ erakusketak, donostian

Gasteiz Antzokia Izaskun Arrue Kulturunea deituko da

Kulturune berria Gasteizko Alde Zaharrean eraikitzen ari dira. Arrue 1972an jaio zen Nafarroan eta 60ko hamarkadan iritsi zen Gasteizera. Arabako lehen andereñoa izan zen, euskarazko irakaskuntzan murgildutako emakume bat eta hiriko lehen ikastolaren bultzatzaileetako bat. Gasteizko Alde Zaharrean irekiko duten Antzokiak Izaskun Arrue Kulturunea izena izango du. Hala, Gasteizko Udalak hiria euskalduntzeko aitzindaria izan zena […]

Read More… from Gasteiz Antzokia Izaskun Arrue Kulturunea deituko da

Izaskun Igoak ‘Hotza bazkatzen’ lana aurkeztu du

Lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du Balea Zuria argitaletxeak, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu ditu. Hotza bazkatzen liburua Izaskun Igoaren lehen lana da eta honekin eskuratu du, hain zuzen […]

Read More… from Izaskun Igoak ‘Hotza bazkatzen’ lana aurkeztu du