Abadiñok Koba Live jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean

Lehen edizio honetan eskualdeko bi talde igoko dira oholtzara: The Kraven eta Orion Chi ld. Abadiñok Koba Live metal eta rock jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean, Abadiñoko Udalak eta Sugaar Musika Elkarteak antolatuta. Zazpi talde igoko dira oholtzara: Vita Imana, Elbereth, The Faithless, The Kraven, Orion Chi ld, Vhaldemar eta Unholy. Arratsalde osoan […]

Read More… from Abadiñok Koba Live jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean

Enkarterrietako Museoak datozen hilabeteetarako kultur jarduerak aurkeztu ditu

Maiatza eta uztaila bitartean kultur zentroak bisita gidatuak egingo ditu Lantegietako emakumeak erakusketara eta 50etako emakume langileak argazki-erakusketara, besteak beste. Enkarterrietako Museoak kultur proposamen ugarirekin indartu du bere jardueren karteldegia. Bi urteko pandemiaren ostean, kultur zentroak hainbat kultur ekimen programatu ditu datozen hilabeteetarako, Enkarterriko kultur ondareari balioa emateko asmoz. Nabarmenek Lantegietako emakumeak proiektuarekin daukate zerikusia, […]

Read More… from Enkarterrietako Museoak datozen hilabeteetarako kultur jarduerak aurkeztu ditu

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bertsolari parte-hartzaileen zerrenda aurkeztu dute

Irailaren 24an hasiko da Txapelketa Nagusia Getxon eta abenduaren 18an egingo da finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak 18. Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda ezagutzera eman du gaur. “Halabeharrez txapelketa batetik besterako laurteko zikloa luzatuta, duela zenbait hilabete iragarri bezala, 2022ko udazkenean izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia”. Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartzeko […]

Read More… from Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bertsolari parte-hartzaileen zerrenda aurkeztu dute

Kimuak 2022ra aurkezteko epea zabalik da

Programaren aurtengo ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 25ra arte egongo da zabalik. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com webgunean daude eskuragarri. Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Deialdi honetan hautatzen […]

Read More… from Kimuak 2022ra aurkezteko epea zabalik da

Emakumearen objektualizazioa salatzeko filma sortzeko diru bilketa abiatu dute

Sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea du helburu Mitxoleta film laburrak. Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko 3.mailan dabiltzan ikasle talde bat sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea helburu duen film laburra grabatzen hasiko da Berroeta herrian, eta, horretarako, diru bilketa kanpaina jarri dute martxan Itsulapikoa.eus plataformaren bidez. “Ikasle talde euskaldun gazte bat […]

Read More… from Emakumearen objektualizazioa salatzeko filma sortzeko diru bilketa abiatu dute

Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek ‘Araka ditzagun gure bazterrak’ saiakera aurkeztu dute

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emagin talde feministek Araka ditzagun gure bazterrak. Kritika dekolonialak zeharkaturiko ibilbide kolektibo feminista bat izeneko saiakera aurkeztu dute gaur, Susa Argitaletxearen eskutik. Emaginek azaldu duenez, “liburu hau eragileok dekolonialitatearen inguruan egindako hausnarketak, jasotako interpelazioak eta ibilitako prozesuak sistematizatzeko saiakera da”. Dekolonialitatearen […]

Read More… from Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek ‘Araka ditzagun gure bazterrak’ saiakera aurkeztu dute

Señora Sariketaren bigarren edizioa maiatzaren 14an abiatuko da

Lehen kanporaketa Hendaian izango da eta bigarrena Laudion maiatzaren 21ean. Finala, berriz, ekainaren 4an izango da Leitzan. Hainbat bertsolarik eta bertsozale feministak antolatu zuten iaz lehen Señora Sariketa, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Aurten bigarrenez antolatu da, eta maiatzaren 14an […]

Read More… from Señora Sariketaren bigarren edizioa maiatzaren 14an abiatuko da

Ikur-diplomak iaz izendatutako urgazle berrientzat

Baionako Herriko Etxean egin den Ageriko bilkuran, Euskararen Akademiak ikur-diplomak banatu ditu 2021ean izendatutako urgazle berrien artean. Euskaltzaindiak ikur-diplomak banatu dizkie iaz izendatutako urgazle berriei. Ageriko bilkura Baionako Herriko Etxean izan da, txistularien musikak girotu duela ekitaldia. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Parrilla Etchart Baionako auzapezordeak egin die harrera urgazle berriei. Bere mintzaldian, Urrutiak gogoratu […]

Read More… from Ikur-diplomak iaz izendatutako urgazle berrientzat

Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 5etik 22ra bitartean egingo da Donostian

Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Berrikuntza gisa, jaialdia tabernetara itzuliko da, aurreko edizioa ia osorik aire zabalean kokatutako karpetan egin ondoren. Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren beste edizio bat aurkeztu du gaur goizean. Hogeita hamaikagarren edizioa izango da maiatzaren 5etik 22ra bitartean egingo […]

Read More… from Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 5etik 22ra bitartean egingo da Donostian

Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe eta Kulunka Teatro New Yorkeko euskal leihoan izango dira

Broadway-ko The Theatre at Saint Clement’s antzokiak euskal sorkuntzari ateak zabalduko dizkio apirilaren 29tik maiatzaren 8ra . New York-eko bihotzean, Broadway-ko The Theatre at Saint Clement´s antzokiak ateak zabalduko dizkio euskal sorkuntzari gaurtik maiatzaren 8ra bitartean. Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Estatu Batuetako ordezkaritzak antolatutako NYC Basque Window zikloak antzerkia, musika eta literatura eramango […]

Read More… from Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe eta Kulunka Teatro New Yorkeko euskal leihoan izango dira