Bilboko Konpartsen Federazioak Kapela Eguna antolatu du maiatzaren 14rako

Bilboko Aste Nagusirako ehun egun falta direnean, Konpartsen federazioak hainbat ekimen antolatuko ditu hirian, tartean maiatzaren 1rako prestatzen ari diren Kapela Eguna. Festa ireki horren bidez, bilbotarrei Aste Nagusirako motorrak pizten lagundu nahi diete konpartsek, azken bi urteotan bizitako ezohiko egoerari buelta emateko asmoz. Aste Nagusia bera ere prestatzen hasi dira jada. Bilboko Konpartsen federazioak […]

Read More… from Bilboko Konpartsen Federazioak Kapela Eguna antolatu du maiatzaren 14rako

Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Ligi herrietan

Apirilaren 15ean abiatuko da festibala Ligiko elizan. Bertan, Euskal Barrok Ensemble taldeak Elkano kontzertua eskainiko du gaueko 21:00etan: Enrike Solinis, Miren Zeberio, Deta Astari, Leire Berasaluze, Pablo Martin, Dani Garai, eta Mixel Etxekopar ariko dira, eta Getariako Elkano Fundazioko Rafael Zulaikak hitzaldia emango du. Ostiraletik hasita, igandera arte luzatuko da aurtengo Xiru festibala Zuberoako Gotaine-Irabarne […]

Read More… from Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Ligi herrietan

Marina Beheretche biolin jotzaileak eta Ezekiel kolektiboak ‘Aztarnak’ diskoa kaleratu dute

Gure arbasoen ondarean murgiltzera gonbidatzen gaitu lan berriak. Aztarnak dugu Marina Beheretche biolin jotzaileak eta Ezekiel Kolektiboak sortutako proiektu berria. Iazko hasieran hasi ziren proiektu berria lantzen eta diru-bilketa kanpaina bat ere abiatu zuten lana aurrera atera ahal izateko. Aztarnak euskal musika herrikoia eta musika klasikoaren arteko topaketa bat dela diote, horretarako bost konpositoreren obrak aukeratu […]

Read More… from Marina Beheretche biolin jotzaileak eta Ezekiel kolektiboak ‘Aztarnak’ diskoa kaleratu dute

Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

Edizio berriak eta berrituak egiten jarraitzeaz gain, euskal gizarteari Korrika eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko. Atzoko Korrikaren amaiera eta festa arrakastatsuaren ondoren, 22. edizio honen lehendabiziko balantzearen berri emateko bildu dira gaur AEKko ordezkariak, Donostiako Bulebarrean. “Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da!”, hitz horiekin eman diote hasiera agerraldiari. Bertan, adierazi dutenez, “oso garrantzitsua” […]

Read More… from Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

San Telmo Museoak ‘Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan’ erakusketa aurkeztu du

Bilduma honek mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean. Donostiako San Telmo Museoak Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa, 50eko eta 60ko urteetan izeneko erakusketa paratu du urriaren 2ra arte. Bilduma honek mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean. Erakusketa berri […]

Read More… from San Telmo Museoak ‘Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan’ erakusketa aurkeztu du

Artoteka, arte garaikideko obren mailegua bultzatzen duen lehen plataforma aurkeztu dute

Publikoak erabakiko du zer obra eta zergatik eraman nahi duen etxera edo lan espaziora. Artotekak, artisten eta herritarren artean artelanak mailegatzea eta jarduerak bultzatzen dituen lehenengo plataformak, martxoaren 17an aurkeztu zuen Artoteka erakusketa, bilduma berriko obrekin eta artista berrien piezen aurkezpenarekin. Erakusketa hau apirilaren 13ra arte egongo da zabalik Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoan, eta […]

Read More… from Artoteka, arte garaikideko obren mailegua bultzatzen duen lehen plataforma aurkeztu dute

Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika. Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura. Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e […]

Read More… from Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Euskaltzaindiak bi antologia aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean

Peillenek 70 urtetan idatzitako poema eta bertsoen bilduma (Ene bertsoen bilduma / Recueil de versification. Sans rimes ni raisons. 1951-2021), eta Jean Elizalde Zerbitzari idazle azkaindarraren Antologia (Jabier Kaltzakortak paratua). Duela 39 urte hasi ziren Sarako Idazleen Biltzarra antolatzen eta ordutik, urtero izan da bertan Euskaltzaindia. Aurten ere erakusmahaia jarri du Akademiak Sarako kiroldegian, eta, […]

Read More… from Euskaltzaindiak bi antologia aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean

Hainbat euskal artista profesional Zapart sarean bildu dira

Sare honen lehen helburua Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea da; ikusgarritasun fisikoa lagundu, sorkuntza sustatu eta belaunaldi, genero eta praktiken arteko zubiak eraikitzeaz gain. Zapart sareko kideak arte plastikoetako sortzaileak dira, beren artetik bizi dira eta profesionalak izanik, beren eskubideak aldarrikatzeko eta defendatzeko elkartu dira. Izan […]

Read More… from Hainbat euskal artista profesional Zapart sarean bildu dira

Walt Whitman eta William Butler Yeats poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Liburuak Josu Goikoetxeak eta Juan Kruz Igerabidek itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 42. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Walt Whitman estatubatuarrarena eta William Butler Yeats irlandarrarena. Autore bi hauekin 42. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatu zen bilduma. Beñat Sarasolak zuzentzen du proiektua eta […]

Read More… from Walt Whitman eta William Butler Yeats poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak