Sormene Galdakaoko plazan izango da berriz ere maiatzaren 12tik 15era

Euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzea guztion ardura dela aldarrikatu dute Elexalde BHI ikastetxean egin duten prentsaurrekoan. Sormenek aurten landuko dituen edukiak eta eskainiko dituen emanaldiak aurkeztu dituzte Galdakaoko Elexalde BHI ikastetxean. Prentsaurrekoan parte hartu dute Rakel Iruarrizaga Elexalde BHIko irakasleak, Eguzkibegi ikastolako Isusko Diezek, Elexalde BHIko Leire Olano eta Ugaitz Fernandez ikasleek, Edurne Azkarate eta Intza […]

Read More… from Sormene Galdakaoko plazan izango da berriz ere maiatzaren 12tik 15era

Etxepare Euskal Institutuak eta Galesko Unibertsitateak euskal ikasketen katedra berria jarri dute abian

Soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politiken inguruko ikerketa eta irakaskuntza izango ditu ardatz. Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra berri bat jarri du martxan Galesen, University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean. Aberystwyth hirian egoitza duen Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS ingelesezko siglatan) egongo da kokatuta eta euskal eta galesko soziolinguistika, hizkuntza plangintza […]

Read More… from Etxepare Euskal Institutuak eta Galesko Unibertsitateak euskal ikasketen katedra berria jarri dute abian

Joseba Tapia musikariak jasoko du 9. adarra saria

Musikaria aukeratzerako orduan kontuan hartu dira bere ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere. Jose Joaquin Forcada Forki kazetariak, Auria Etxeandia EGOko […]

Read More… from Joseba Tapia musikariak jasoko du 9. adarra saria

‘Bost teilatu’ filma Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartu duten udalerrietan proiektatuko dute

Lehen geltokia Zestoa izango da, bertan Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak euren esperientzia kontatuko dute. Hortik aurrera beste hogeita bost geldialdi izango ditu lan honek, bakoitza zinegile ezberdin baten presentziaz lagunduta. Geuretik Sortuak ekimenetik jaiotako bost film laburren bilduma da Bost teilatu. Bost teilatu filmaren aurre-estreinaldia egin dute Leitzan. Lan luze honek 80 minutuko iraupena […]

Read More… from ‘Bost teilatu’ filma Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartu duten udalerrietan proiektatuko dute

Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia eta programazio egonkorra aurkeztu ditu

Bi zatitan banatzen da Loraldia Gazteak ekimena: alde batetik, Loraldia Terminala espazioa gazte-sormenaren gune bilakatuko da, Bilboko La Terminal aretoan programazio egonkor bat eskainiz. Bestetik, Udako Ola sormen egonaldia egingo da Lekeition. Loraldia Kultur Elkarteak Gaztea ekimena aurkeztu zuen iazko urte amaieran. Egitasmoaren helburuak dira “gazteei zuzendutako sormena sustatzea, gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzea, formazioa eta […]

Read More… from Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia eta programazio egonkorra aurkeztu ditu

Ines Osinagak jasoko du Joseba Jaka Beka ‘Itsasoa da bide bakarra’ proiektuagatik

Bi urtetik behin Elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Ines Osinaga (Arrasate, 1982) musikariak jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko: disko bat. Elkar Fundazioko lehendakari Joxemari Sors-ek azaldu duenez, 2016an jarri zen Joseba Jaka beka berriro martxan, eta orduan erabaki zen sormen beka izatea eta deialdi bakoitzean erabakitzea zein […]

Read More… from Ines Osinagak jasoko du Joseba Jaka Beka ‘Itsasoa da bide bakarra’ proiektuagatik

Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Donostiako Boulevard Zumardian bukatuko da Korrikaren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, apirilaren 10ean, eta aurreikusitakoa baino urtebete geroago. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea”. 22. Korrikaren amaiera festa aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur Korrikako arduradunek. […]

Read More… from Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Internet bidez eman beharko da izena, apirilaren 7tik 26ra bitarte. 2021eko Negulekuetan izena eman zuten ikasleek aukera izango dute apirilaren 4tik 6ra bitarte ere izena emateko. Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketak maiatzaren 21etik 22ra egingo dira Arantzan. Bertan, Nafarroa osoko 9 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute bi txandatan: LHko ikasleena bata, […]

Read More… from Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Oihana Iguaran izan da Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen II. Lehiaketaren irabazlea ‘Ostera’ izeneko ipuinarekin

Irati Goikoetxeak jaso du bigarren saria Inspirazio basa izeneko lanarekin eta Ernesto Prat Urzainki sailkatu da hirugarren Bihotza lapurtu zidan panpayruna lanarekin. Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatutako bigarren Kontaketa Erotikoen lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin du, Donostian. Iazko azaroan abiatu zuten lehiaketa eta parte hartu duten idazle guztietatik zortzi finalista aukeratu ditu Dorleta Kortazar ipuin […]

Read More… from Oihana Iguaran izan da Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen II. Lehiaketaren irabazlea ‘Ostera’ izeneko ipuinarekin

Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute, ‘Hitzekin. Denok euskara doan’ dinamikaren barruan

Adierazpen honekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, “unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”. AEK-k Hitzekin denok euskara doan izeneko dinamika aurkeztu zuen duela bi aste, Korrikaren […]

Read More… from Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute, ‘Hitzekin. Denok euskara doan’ dinamikaren barruan