Papera euskarri erabiltzen duten Arabako lau artistaren talde-erakusketa ikusgai Gasteizen

Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Iban Arroniz eta Joaquin Lararenak dira  maiatzaren 1era arte Ikusgai izango diren lanak. Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Iban Arroniz eta Joaquin Lara artista arabarren talde erakusketa hartuko du maiatzaren 1era arte. Papera euskarri erabiltzea da artista hauek guztiek komunean duten ezaugarri nagusia. Erakusketa […]

Read More… from Papera euskarri erabiltzen duten Arabako lau artistaren talde-erakusketa ikusgai Gasteizen

Errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentalak antolatu dituzte Tabakaleran

Medialabek antolatutako Immaterial topaketak arlo digital eta birtuala ardatz dituen  programa oparoa hartuko du gaurtik igandera bitartean, hainbat adituren parte-hartzearekin. Gainera, espazioa zabalik izango da bisitariek mundu birtualera hurbiltzeko esperientziak bizi ditzaten. Immaterial errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentala da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “printzipioz interes edo profil jakin batzuk dituzten pertsonekin erlazionatzen dugu presentzia digitalaren […]

Read More… from Errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentalak antolatu dituzte Tabakaleran

[BIDEOA] Agustin Arrieta idazleak lau gazteren arteko elkarrizketa dakar ‘Gaueko eztabaidak’ liburuan

Hiru gautan banatu du egileak elkarrizketa hau: Lehenak zientziaz, erlijioaz eta egiaz dihardu; Bigarren gauak arteaz, generoaz, maitasunaz eta balioez; eta Hirugarrenak zoriontasunaz. Liburuak benetako elkarrizketaren eta eztabaidaren aldarrikapena izan nahi duela nabarmendu du egileak. Gauez gertatzen den lau gazteren arteko elkarrizketa bat da Agustin Arrieta (Errenteria, 1962) idazle eta filosofiako irakasleak Donostian aurkeztu duen […]

Read More… from [BIDEOA] Agustin Arrieta idazleak lau gazteren arteko elkarrizketa dakar ‘Gaueko eztabaidak’ liburuan

Mundu osoko 21 hiritan egingo da Korrikarekin lotura duen ekimenen bat

Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sarearen baitan eta euskal etxeetan egitarau bereziak antolatu dituzte AEK-ren ekimenarekin bat egiteko Ostegun honetan hasiko da Korrika Hitzekin lelopean. Amurriotik abiatuko da eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Guztira 2.500 kilometro egingo dituzte Euskal Herri osoan barrena. Baina, beste behin ere, Korrikaren mezua mundu osora zabalduko dutela iragarri dute, mundu […]

Read More… from Mundu osoko 21 hiritan egingo da Korrikarekin lotura duen ekimenen bat

Josu Martinezek Euskarazko zinemaren historia jasotzen duen liburua aurkeztu du

Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza izeneko argitalpenak zazpigarren arteak gure hizkuntzarekin izandako harremanak aztertzen ditu, eta horretarako, 20. mendea zeharkatzen duen ibilbide bat marraztuz, irudiz eta euskaraz sortutako lanen historia kartografiatzen du. Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) lankidetzan ematen duten Juan San Martin beka irabazi zuen Josu Martinezek 2019an, […]

Read More… from Josu Martinezek Euskarazko zinemaren historia jasotzen duen liburua aurkeztu du

Ikastola batetik ikastola guztietara salto egiteko Milimetroak egitasmoa aurkeztu dute

Milimetroak apirilaren 26an egingo da Oarsoaldean eta maiatzaren 20an Tolosaldean. Kilometroak festa erraldoia eta bakarra ardatz zuen ohiko eredua atzean uzteko asmoa azaldu dute aurten. Berrikuntzen artean, gaur Euskal Herriko Ikastolen Etxean aurkeztu duten Milimetroak izeneko egitasmoa dago. Ekimen honen bitartez, Ibarrako Uzturpe ikastolak Tolosaldeako beste ikastetxeetako ikasleekin harremana sustatu nahi du eta bide batez, […]

Read More… from Ikastola batetik ikastola guztietara salto egiteko Milimetroak egitasmoa aurkeztu dute

Mikel Erkiaga artistaren marrazkiak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai

Barriek erakusketa zikloaren barruan ikusi ahal izango dira obrak maiatzaren 29ra arte. Jenni Alvarado, Javier R. Perez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga dira Barriek programaren hamargarren edizioan beka lortu duten artistak. Beka honen bidez, sortzaile hauen lanak Bilboko Rekalde aretoan ikusteko aukera egongo da datozen hilabeteotan. Izaskun Araluzearen ostean, Mikel Erkiaga (Bilbo, 1994) […]

Read More… from Mikel Erkiaga artistaren marrazkiak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai

ICOFF, Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 1. edizioak 53 lan aurkeztuko ditu, Gasteizen

Apirilaren 4tik 9ra bitartean egingo da jaialdia, Vital Fundazioa Kulturunean. Kepa Sojo eta Sonia Pacios zinemagileek Icoff Film Laburren Nazioarteko jaialdia sortu dute Vital Fundazioaren laguntzarekin. Lehen edizioa Gasteizen egingo da, apirilaren 4tik 9ra, Fundazioa Kulturunean. Jaialdiko bi lehiaketa-sailetan parte hartzeko jasotako 874 film laburretatik 53 aukeratu ditu hautaketa batzordeak. Hala, Ofizialak 30 lan izango […]

Read More… from ICOFF, Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 1. edizioak 53 lan aurkeztuko ditu, Gasteizen

Augustin Zubikarai XXII. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hamar urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]

Read More… from Augustin Zubikarai XXII. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Amurrion dena prest dute 22. Korrikari hasiera emateko

Euskal Herriko jendarteak hitzordu garrantzitsua izango du datorren ostegunean, martxoak 31, Amurrion. Izan ere, 22. Korrika bertatik abiatuko da arratsaldeko 16:30ean. Amurrioko eta Aiaraldeko herritarrek egun osoko jaia prestatu dute Korrikari hasiera emateko. Hasteko, txupinazoa eta kale animazioarekin girotuko dute herria, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna. Eguerdian parrillada antolatu dute eta herriko hainbat […]

Read More… from Amurrion dena prest dute 22. Korrikari hasiera emateko