Concierto para puño alzado izeneko obra hau ekainaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Tabakalerako eskailera nagusian, eraikina irekita dagoen ordutegian. Donostiako Tabakalera zentroak soinu-instalazioak oinarri dituen Scala proiektuaren laugarren sorkuntza aurkeztu du: Juan Perez Agirregoikoaren (Donostia, 1963) Concierto para puño alzado. Ochote Ozenkik grabatutako zenbait abesti biltzen ditu instalazio honek. Perez Agirregoikoaren jarraibide zehatzei […]
Kategoria: Nabarmenduak
Zeinen ederra izango den jaialdia egingo dute apirilaren 2an BEC-en
Anne Lukin, Maria Arnal & Marcel Bages, Zoo, Dupla, Gatibu, Luna Ki, Tanxugueiras, ETS, Ene kantak, Maren eta Zetak izango dira oholtza gainera igoko diren talde eta bakarlarietako batzuk. Zetak taldeak eta Panda enpresak Zeinen ederra izango den Fest (Zeid Fest) jaialdia antolatu du apirilaren 2rako, Barakaldoko BECen. Bertan, 20 talde eta bakarlari igoko dira […]
Read More… from Zeinen ederra izango den jaialdia egingo dute apirilaren 2an BEC-en
EHZ Miarritzera helduko da larunbatean
Euskal Herria Zuzenean festibala kostaldera hurbilduko da aurten. Izan ere, larunbatean, martxoaren 26an ekimen bat antolatu du Miarritzen. Festibalaren 26. edizioa, berriz, uztailaren 1, 2 eta 3an egingo da Irisarrin. Azken bi edizioetan egin duten bezala, Irisarrira itzuliko da aurten ere Euskal Herria Zuzenean festibala, uztailaren 1etik 3ra bitartean, eskaintza zabal batekin: musika, ikuskizunak, mintzaldiak, […]
‘Oinak hodeietan’ programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia zabalik da
Hirugarren edizio honetan arte eszenikoen arloko profesionalak laguntzea izango du xede egitasmoak. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da. Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak Oinak hodeietan programa aurkeztu dute Nafarroako arte eszenikoen arloko profesionalak lagundu, lurraldeko kultura programazioa dibertsifikatu eta antzerkia, zirkua, magia edo dantza ikuskizunetarako espazio berriak izateko. “Publikoari kultura eta arteaz gozatzeko bestelako […]
Read More… from ‘Oinak hodeietan’ programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia zabalik da
Loraldia Eskolak datorren ikasturterako egitasmoak aurkeztu ditu
Ikastetxeen izen-emate epea zabalik dago maiatzaren 25era arte. Loraldia Kultur Elkartearen Eskola proiektuak balio eta kulturaren transmisioa eta euskararen erabilpena sustatzea ditu helburu. Loraldia Kultur Elkarteak bere Eskola proiektuaren 2022-23 ikasturterako eskaintza aurkeztu du. Loraldia Eskolaren zazpigarren edizioa izango da irailean martxan jarriko dena eta ikasturte horretan garatzeko bost egitasmoren proposamenak aurkeztu dituzte. Elkarteak zehaztu […]
Read More… from Loraldia Eskolak datorren ikasturterako egitasmoak aurkeztu ditu
“Eskolak bakarrik ezin badu…” bidegurutzeari irtenbidea topatzen ahaleginduko da aurtengo Udaltop
Izena emateko aukera maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik. Udaltopek Lasarte-Oriako plaza berreskuratuko du aurtengo edizioan. Bi urteko etenaldiaren ondoren, Manuel Lekuona Kultur Etxeak bi eguneko jardunaldia hartuko du 2022ko maiatzaren 12an eta 13an. Antolatzaileek argitu dutenez, “Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia […]
Maria Inês Gonçalves, Andrea Sanchez eta Ainhoa Gutierrez zinemagileak aukeratu dituzte Noka Mentoring programan
Euskal emakume zinemagileei zuzendutako ekimena da, eta zinemaren sektorean duten presentzia eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu. Tabakalerak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailak Zineuskadi elkartearekin batera, Noka Mentoring 2022 programaren deialdia ebatzi dute. Emakume zinemagileei zuzendutako ekimena da, eta zinemaren sektorean haien presentzia eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu. Noka Mentoringek Hego Euskal Herrian egoitza […]
Euskal Kulturaren Astea egingo dute Baionako St Etienne MVCan
Apirilaren 1etik 9ra bitartean, egunero proposatuko dituzte animazioak hainbat eragileren parte hartzearekin: Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, Gaia elkartea, Jakinola Hizkuntzen Etxea, Planning Familial… 22. Korrikaren karietara, Saint-Etienne auzoko Hiritarren Bizirako Etxeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko egitaraua prestatu du apirilaren 1etik 9ra bitartean. Proposatutako jarduerak hainbat eragileren parte hartzearekin antolatu dituzte Baiona garaiko auzoetan: Bernat […]
Read More… from Euskal Kulturaren Astea egingo dute Baionako St Etienne MVCan
Izaskun Igoaren ‘Hotza bazkatzen’ poema bildumak irabazi du Donostia Kultura V. Poesia Saria
Epaimahaiaren arabera, lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu dituzte epaimahaikideek. Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren […]
Zazpi liburu iazko 111 Akademiaren Saria hautatzeko bigarren bozketa txandara
Juan Kruz Igerabide, Eider Rodriguez, Itxaro Borda, Lander Garro, Irati Goikoetxea, Kirmen Uribe eta Alberto Ladron Aranaren lanek egin dute aurrera. Iazko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko 111 Akademiak amaitu du bere lehenengo bozketa txanda, urtarrilaren erdian martxan jarri eta otsailaren 27ra arte zabalik egon dena. Lehenengo bozketa txanda horretan botorik gehien jaso duten […]
Read More… from Zazpi liburu iazko 111 Akademiaren Saria hautatzeko bigarren bozketa txandara
