[BIDEOA] Edorta Jimenez: “Emakumeek ez al dute etxean aizkora bana edukitzeko eskubiderik?”

Mundakako idazleak Aizkorak eta gutunak izeneko nobela historikoa aurkeztu du, Elkar argitaletxearen eskutik. 1828ko iraila da, Bermeoko Almika auzoan. Agirretxu baserriko gizona Juan Ormaetxea desagertu egin da, eta hura hiltzearen susmagarri egin dituzte haren emazte Josepa eta alaba Maripepatxu. Ikerketak abiaturik, gorpua agertu da, aizkorakadaz hila eta baserri aurrean lurperatua, eta ama-alabak atxilotu egin dituzte, […]

Read More… from [BIDEOA] Edorta Jimenez: “Emakumeek ez al dute etxean aizkora bana edukitzeko eskubiderik?”

‘Euskara eroso ikasi eta bizi’ matrikulazio-kanpaina abiatu du AEKk

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan A1n, A2n eta 16-18 urteko gazteek C1en merkeago izango dute matrikula. Nafarroan ildo horri jarraituz, A1ekoek %100era arte berreskuratu ahalko dute. Ipar Euskal Herrian ere formaziorako aukera eskaintzen dute enpresek, eta langileek doan dituzte euskara-ikastaroak. Irailarekin batera, AEKren matrikulazio-kanpaina berria iritsi da, Euskara eroso ikasi eta bizi lelopean. Azaldu dutenez, “Euskal […]

Read More… from ‘Euskara eroso ikasi eta bizi’ matrikulazio-kanpaina abiatu du AEKk

Mirentxu Loiarte zendu da

Iruñean hil da 87 urte zituela. Euskal Herriko lehen emakume zinegiletzat hartzen da Loiarte. Mirentxu Loiarte Espartza euskarazko zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen. Lehen euskal emakume zinemagilea. Zinema tresna politiko eta kultural moduan erabiltzearen aldekoa, mugimendu abertzalearekiko gertutasuna erakutsi zuen. Loiartek Parisko CICF Zinema Independentearen Frantziako Kontserbatorioan ikasi zuen, eta 60. hamarkadan euskal zinema […]

Read More… from Mirentxu Loiarte zendu da

Nafarroa Arenan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, 2026ko abenduaren 20an

Irailean hasi eta martxora bitartean, lau herrialdeetako txapelketak izango dira: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa. Atzetik dator Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, 2026an. Hau ere irailean hasiko da eta abenduaren 20ko finalarekin amaituko da, Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, “udazkena txapelketaz betea dator”. Hasten lehena Bizkaiko Txapelketa izango da, hilabete honetan hasiko baita, irailaren 28an. […]

Read More… from Nafarroa Arenan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, 2026ko abenduaren 20an

‘Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako’ dokumentala aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldian

Inge Mendioroz lasartearrak zuzendu du lana eta Zinemira saileko eskaintzaren parte izango da. Irizar Saria eskuratzeko hautagaia da. “Euskal Herriaren nobia”, “Joan Baez euskalduna” eta “Ez Dok Amairuren musa” deitu izan zaio Lurdes Iriondori. Berari buruz hitz egiten ala idazten denean, oraindik ere aipatzen dira termino hauek. Garai baten oihartzun direnak, kalterik egiten ez duten […]

Read More… from ‘Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako’ dokumentala aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldian

Ikastetxeak Belodromoan ekimenaren baitan ‘Totoro auzokidea’ filma ikusteko aukera izango dute haurrek

Zinemaldiak, Donostia International Physics Center eta Euskadiko Filmategia erakundeekin lankidetzan, zinemaren klasiko japoniar hau aukeratu tu aurtengo ediziorako. Denera, familia osorako animaziozko sei film eskainiko ditu programak. 6 eta 11 urte bitarteko milaka haurrek aukera izango dute Totoro auzokidea / Tonari no Totoro (Hayao Miyazaki, 1988) filmaren emanaldiaz gozatzeko Donostiako Belodromoan, Ikastetxeak Belodromoan ekimenaren barnean. Donostiako Zinemaldiak, […]

Read More… from Ikastetxeak Belodromoan ekimenaren baitan ‘Totoro auzokidea’ filma ikusteko aukera izango dute haurrek

Gaur abiatuko da Animadeba jaialdia Deban

Egitarauak film laburren nazioarteko lehiaketa, film luzeen proiekzioak, EHUko Zuzendari Berrien saila eta Animadeba Lab laborategi profesionala jasotzen ditu, besteak beste. Gaurtik larunbatera bitartean,  Deba animazio zinemaren agertoki bilakatuko da Animadeba jaialdiaren 18. edizioarekin. Bertan, animazio-zinemaren inguruko proiekzioak, tailerrak, bideo-jokoak eta kontzertuak izango dira. Hala, profesionalak, ikasleak eta publiko orokorra bilduko ditu jaialdiak eta egitarauak […]

Read More… from Gaur abiatuko da Animadeba jaialdia Deban

Eric La Casa artistaren aire sonorizatuak Tabakalerako eskailera nagusian entzungai

Artista frantziarrak ezkutuan egon ohi den hori entzutera gonbidatzen ditu entzuleak: airearen eguneroko murmurioa, haren erresonantziak eta jendea bizi den lekuetan uzten dituen arrastoak. Eric La Casa soinu-artista frantziarrak AIR.ratio 3 obra aurkeztu du, Tabakalerako Scala proiektuaren barruko hamahirugarren esku-hartzea. Proposamenak soinu-paisaia bihurtzen du Donostiako zentroko eskailera nagusia. Paisaia horretan, airea da protagonista. La Casak […]

Read More… from Eric La Casa artistaren aire sonorizatuak Tabakalerako eskailera nagusian entzungai

60. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo edizioa eta erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute antolatzaileek. www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egongo da izena emateko aukera hilaren 30era arte. Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda, berriz, aurrerago izango da. Abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da Durangoko Azokaren 60. edizioa, eta […]

Read More… from 60. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

‘Bagare. Arabako kultura estrategia euskaltzaleak sustatzeko ikerketa beka’ martxan da

Deialdira aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3ra arte egongo da zabalik. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak Bagare. Arabako kultura estrategia euskaltzaleak sustatzeko ikerketa beka deialdia abiatu du. Egitasmo honekin, lurraldeko euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragina izango duten estrategia kulturalak eraikitzen lagunduko duen ikerketa bat diruz lagundu nahi da. Hala, Arabako euskararen biziberritzearen egoera zehatza eta haren berezkotasunak […]

Read More… from ‘Bagare. Arabako kultura estrategia euskaltzaleak sustatzeko ikerketa beka’ martxan da