Aita Donostiaren argitaratu gabeko konposizioak bildu dituzte disko batean Josu Okiñenak eta Liana Gourdjiak

Xarmak jarri diote izena diskoari eta XX. mendeko euskal musika ondare baliotsua jasotzen du lehen aldiz biolin eta pianorako. Mundu erdiko artxiboetan galdutako euskal musika jendarteratzen ari dira Josu Okiñena eta Liana Gourdjia interprete eta ikerlariak euren lan nekaezinari esker. Horren emaitza da kaleratu berri duten Xarmak diskoa. Lan honetarako Aita Donostiaren hiru konposizio handi […]

Read More… from Aita Donostiaren argitaratu gabeko konposizioak bildu dituzte disko batean Josu Okiñenak eta Liana Gourdjiak

‘Sastraka/Maleza’ egitasmoa aurkeztu dute Pello Lizarraldek Jose Ignacio Agorretak, Imanol Ubedak eta Imanol Rayok

Donostian aurkeztu duten proiektuak bi formatu ditu: batetik, liburua, honetan egindako lan guztia jasotzen da: testua, margolanak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako soinuak”. Bestetik, erakusketa bat, Lizarralderen testu batetik abiatuta sortu den guztia Iruñean, Gasteizen eta Donostian egongo da ikusgai urte honetan zehar eta 2023an Bilbon. Sastraka/Maleza beste hainbeste arlotan arituak diren lau […]

Read More… from ‘Sastraka/Maleza’ egitasmoa aurkeztu dute Pello Lizarraldek Jose Ignacio Agorretak, Imanol Ubedak eta Imanol Rayok

100 film inguru proiektatuko dira Nafarroako Ikuspuntu jaialdian

Hamaseigarren edizio honetan jarduerak sei egoitzatan banatuko dira: Baluarte, Golem Zinemak, Oteiza museoa, Nafarroako Filmoteka, Kondestrable eta Katakrak.  Martxoaren 14tik 19ra bitartean 100 film inguru proiektatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren barruan programatutako emanaldietan. Horretaz gain, hitzaldiak, performanceak eta Arga ibaian barrena paseo bat egiteko aukera ere izango dira aurtengo edizioan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “guztira, 60 jarduera […]

Read More… from 100 film inguru proiektatuko dira Nafarroako Ikuspuntu jaialdian

Tafallako ikastolak ‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen

Lan gehienak korronte abstraktuan kokatzen dira, baina figuratiboa, espresionista, geometrikoa, hiperrealista, sinbolista, informalista eta abar ere agertzen dira, azken joeretan arreta berezia jarriz. Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistiko berria antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian egongo da ikusgai apirilaren 24ra arte. Bertan, laurogeita […]

Read More… from Tafallako ikastolak ‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen

Musika tradizionalak eta modernoak bat egingo dute ‘Bozak’ ikuskizunean

Loraldia Festibalak antolatutako esperientzia digital honetan lau emakumek hartuko dute parte, horien artean bi musikari daude: Maddi Oihenart eta Lide Hernando. Itziar Ugarte poeta eta Maddalen Arzallus bertsolaria ere bertan izango dira. Bozak izeneko esperientzia digitalaren bigarren edizioak iparra eta hegoaren artean dagoen mugaren inguruan solasaldi bat proposatzen du. Lau emakume izango dira protagonistak: Maddi […]

Read More… from Musika tradizionalak eta modernoak bat egingo dute ‘Bozak’ ikuskizunean

Karrikan, arte eszenikoak bultzatzeko plataformaren bosgarren deialdia abian da

Proposamen artistikoak aurkezteko epea martxoaren 25era arte egongo da zabalik. Aukeratutako proiektuak laguntza izango du eta plataformako kideen jaialdietan programatuko da. Bilbo, Leioa, Gasteiz, Hendaia eta Antsoaingo udalek Karrikan plataformaren bosgarren deialdia abiatu dute. Ekimenaren helburua Euskal Herriko kaleko arteetan sorkuntza lanak bultzatzea da eta lan horiek Pirinioen bi aldeetan garatzea. Martxoaren 25era arte egongo […]

Read More… from Karrikan, arte eszenikoak bultzatzeko plataformaren bosgarren deialdia abian da

‘50eko hamarkadako emakume langileak. Landa eta lantegi artean’ erakusketa zabaldu dute Bilbon.

40 argazkiren bitartez, XX. mendearen erdialdean Bizkaiko industrializazio-prozesuan emakumeak bete zuen leku garrantzitsua laburbiltzen da. Erakusketa doakoa izango da eta apirilaren 13ra arte egongo da zabalik Batzar Nagusietako erakusketa aretoan. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Batzar Nagusiek 50eko hamarkadako emakume langileak. Landa eta lantegi artean izeneko erakusketa aurkeztu dute. “Herriaren industrializazioan leku garrantzitsua […]

Read More… from ‘50eko hamarkadako emakume langileak. Landa eta lantegi artean’ erakusketa zabaldu dute Bilbon.

Gaur abiatuko da Reggae Astea Gasteizen

Gaurtik hasita martxoaren 12ra bitartean, Reggae Astea antolatuko du Orbain Kultur Elkarteak, Zuretzako Mezua kolektiboarekin elkarlanean. Dokumental baten proiekzioa, pintxadak eta Kultura Reggae Band taldearen kontzertua izango dira. Horretaz gain, Orbainek Gasteizko Korrika Kulturalean parte hartuko du, Manu Arakama argazkilariaren Gasteizko Korrika urtez urte izeneko erakusketarekin. Gasteiz eta Jamaika. Punka eta reggaea. Ez dira inondik […]

Read More… from Gaur abiatuko da Reggae Astea Gasteizen

‘Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua’, argazkiak eta testigantzak biltzen dituen erakusketa, Iruñean

Argazkiek 22 eta 75 urte bitarteko 25 emakume ostalariren eguneroko bizitza islatzen dute; emakume horiek guztiak jardunean daude, eta askotariko negozioak dituzte, hala nola mendiko benta bat edo gaueko aisialdi-taberna bat, 20 estudio-irudik eta 40 etxe-argazkik osatzen dute gaurtik aurrera Iruñeko Kondestable jauregian ikusgai dagoen Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua erakusketa. Argazkiek 22 eta 75 […]

Read More… from ‘Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua’, argazkiak eta testigantzak biltzen dituen erakusketa, Iruñean

Bihar abiatuko da IrriZiklo euskarazko umore zikloa, Iruñean

Apirilaren 6ra arte izango dira emanaldiak, Nafarroako Antzerki Eskolan. Martxoaren 9tik apirilaren 6 bitartean IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara formatu txikiko bost obra biltzen ditu egitarauak eta denak asteazkenetan taularatuko dituzte, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Xentimorik Gabe taldeak irekiko du zikloa, bihar, martxoak 9, Gu primer! antzezlanarekin. Obrak artistak eta […]

Read More… from Bihar abiatuko da IrriZiklo euskarazko umore zikloa, Iruñean