Xabier Amurizak ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen

Antolatzaileek aurreratu dutenez, liburua aurkezteko berbetan, bertsotan eta kantuan ere arituko da Amuriza. Ekimena 19:00etan izango da eta gonbidapena beharko da. Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura izeneko liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Izan ere, idazle eta bertsolari bizkaitarrak Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskara batura ekarri, eta egungo errima eta […]

Read More… from Xabier Amurizak ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen

Nilofar Bayat ekintzaile afganiarra da aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko karteleko protagonista

Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea martxoaren 7ra arte egongo da zabalik . Gaurtik aurrera ikastetxeek ere izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Zutik!, Tximinoen izarra eta Maixabel izango dira aurten eskainitako film luzeak. Nilofar Bayat ekintzaile eta saskibaloi jokalari afganiarra da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioko […]

Read More… from Nilofar Bayat ekintzaile afganiarra da aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko karteleko protagonista

Artziniegako Museo Etnografikoaren bideragarritasuna bermatzeko hitzarmena sinatu dute

Artziniegako Udalak, Foru Aldundiak eta Artea elkarteak sinatu dute hitzarmena eta lau urterako izango da. Kultura eta Kirol saileko foru diputatu Ana del Valek, Artziniegako alkate Joseba Vivancok eta Artea Etnografia Elkarteko lehendakari Maria Francisca Ofizialdegik erakundeen arteko hitzarmen bat sinatu dute Artziniegako Museo Etnografikoa kudeatu eta finantzatzeko. Hitzarmen horren azken helburua da, epe luzerako […]

Read More… from Artziniegako Museo Etnografikoaren bideragarritasuna bermatzeko hitzarmena sinatu dute

‘Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan’ erakusketa ireki dute Donostian

Gervasio Sanchez argazkilariaren irudiak biltzen dituen erakusketa apirilaren 30era arte bisitatu ahal izango da, Okendo kultur Etxean. Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan erakusketa Euskal Fondoak ekoitzi du eta Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatu du. Beraien ustez, “emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gerrek pobreziari […]

Read More… from ‘Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan’ erakusketa ireki dute Donostian

Euskaltzaindiak ‘Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa’ kaleratu du

Akademiak eta UZEIk Klima-aldaketaren inguruko esamoldeen hautaketa bat egin eta oinarrizko lexikoa argitaratzeko beharra antzeman dute, oinarrizko kontzeptu batzuk argitu eta euskarazko terminoak finkatzen laguntze aldera. Euskaltzaindiaren arabera, hedabideetan nahiz kalean gero eta gehiago hitz egiten da klima-aldaketaz eta aldaketa horri aurre egiteko hartu behar diren neurriez. Esate baterako, gai horrek zeresan handia eman du […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa’ kaleratu du

Euskal Herriko 39 udalerriren gaur egungo historia, arte bilakatuta

Geuretik Sortuak proiektuaren lehen ediziotik bost antzerki obra, Hamazazpigarrenean aidanez literatura bilduma eta bost film laburrez osatutako Bost teilatu pelikula atera dira. Zirkuitu nazionala antolatu dute horiek aurkezteko. Uztaritzeko Lapurdi zentroan 40 pertsona inguru bildu dira Udalbiltzak prentsaurrean antolatutako ekitaldi berri batean. Hirugarrena da Geuretik Sortuak proiektua aurkeztu zutenetik eta bertan ekimenaren lehen edizioak emandako […]

Read More… from Euskal Herriko 39 udalerriren gaur egungo historia, arte bilakatuta

Odolaren mintzoa taldeak ‘Hauskor’ izeneko diskoa kaleratu du

Laukote usurbildarra metal zein rock erritmoetatik abiatuta, pop doinuetan murgildu da lan berriarekin. Odolaren Mintzoa laukote usurbildarrak Hauskor izeneko disko berriarekin bueltan da. Hirugarren lan luzea dute, aurretik Odolaren mintzoa (Oihuka, 2013) eta Etsipenaren aurka (autoekoizpena, 2017) kaleratu zituzten. Azaldu dutenez, “Orain arte egindakoarekin hautsi baino, egin dugunaren gainean ausartzeko jauzia da”. Taldearen erritmo eta lelo zuzenak herentzian, […]

Read More… from Odolaren mintzoa taldeak ‘Hauskor’ izeneko diskoa kaleratu du

22. Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala eskainiko du

Aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren Hautsi da Anphora ikuskizuna eta eRRe eta Antigone antzezlanak. Berrikuntzen artean, Kulturalaren Menua dago: herriz herriko emanaldi kulturalak programatzeko AEK-k osatutako katalogoa. Korrika Kulturalaren 22. edizioa aldaketekin datorrela iragarri du Asier Amondo Korrikako arduradunak, gaur goizean egin duten aurkezpenean. Izan ere, edizio hau “trantsiziotzat” jo dute, […]

Read More… from 22. Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala eskainiko du

[BIDEOA] Arte garaikidearekin solasean

Emma Kunzen unibertsoa erakusketa ekainaren 19ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Tabakalerako Erakusketa Aretoan. Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile, artista eta sendatzaile suitzarra izan zen. Gaur egun, batez ere, paper laukidunetan pendulu, konpas eta erregelaz egin zituen marrazki berezi eta indartsuengatik da ezaguna; alabaina, naturopata ere bazen, eta osasunaren eta bizitzaren inguruan aholku eske hurbiltzen […]

Read More… from [BIDEOA] Arte garaikidearekin solasean

Auzo Eszena programak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu otsailetik maiatzera Gasteizen

Ikuskizunak igandeetan, hiriko hainbat gizarte etxetan taularatuko dituzte: Arana, Aldabe, Ariznabarra, Arriaga, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan. Gasteizko Udalak Auzo Eszena programaren hamaikagarren edizioa antolatu du, hiriko talde ez profesionalei beren lanak jendaurrean aurkezteko aukera emateko. Guztira bederatzi obra eskainiko dira otsailetik maiatzera bitartean, Arana, Aldabe, Ariznabarra, Arriaga, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko […]

Read More… from Auzo Eszena programak bederatzi ikuskizun eskainiko ditu otsailetik maiatzera Gasteizen