Ane Arzelus ilustratzaile donostiarraren erakusketa Donostian ikusgai

Abenduaren 15etik 2022ko martxoaren 22ra bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa, Donostiako Aiete Kultur Etxean. Ane Arzelus ilustratzaile eta diseinatzailearen (Donostia, 1993) erakusketa ikusgai egongo da asteazkenetik aurrera, abenduak 15, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Arzelusek txikitatik egiten zituen marrazkiak eta horretan jarraitu zuen ikasten zuen bitartean ere. Horregatik erabaki zuen ilustrazioaren […]

Read More… from Ane Arzelus ilustratzaile donostiarraren erakusketa Donostian ikusgai

Artium Museoak Natalia Isla eta Aitor Bengoetxearen ‘Ahotsari eman’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketa aurtengo Komisario Berriak programan hautatutako proiektua da. 2022ko urtarrilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da. Gasteizko Artium Museoak Ahotsari eman proiektua aurkeztu du, soinua eta, zehatzago, giza ahotsa interesgune izan dituzten eta dituzten praktika artistiko garaikideekiko hurbilketa bat. Erakusketak hainbat pieza historiko biltzen ditu, azken hamarkadan bai nazioartean eta bai Euskal Herrian egindako pieza […]

Read More… from Artium Museoak Natalia Isla eta Aitor Bengoetxearen ‘Ahotsari eman’ erakusketa aurkeztu du

Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantziko diote txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urte luzeetan taldeari eskainitakoa saritu nahi izan du. Aurten, lehen aldiz, bi izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazleari txapela jantziko diotenak: Joseba Etxebarria eta Moises Enbeita. Halaxe erabaki du Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzaileak. Biak dira urte luzez talde horren parte eta, aurten, eurak omentzea erabaki dute beste kideek. Elkartetik urte guzti hauetan […]

Read More… from Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantziko diote txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari

‘Intxaurra’ antzezlanak jasoko du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka

Guztira 23.000 euro jasoko dituzte, antzezlana bekaren oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera sortzeko eta ekoizteko. Sormen prozesuan Dinamoa Sormen Gunea erabiltzeko aukera ere izango du taldeak. Antzezlana, berriz, 2022ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatuko da. UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute aurten, antzezlan baten […]

Read More… from ‘Intxaurra’ antzezlanak jasoko du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka

Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Kulturzaleek aurrez aurreko Azokari eman diote lehentasuna. Aurten kulturaren plaza osasun-neurrietara egokituta antolatu behar izan bada ere, Durangoko Azokak 56. edizio honetako balorazio positiboa egin du. Gerediagako presidente Nerea Mujikaren hitzetan, “eskaera egin genuen Azokan erantzukizunez jokatzeko eta osasun-neurriak betetzeko, eta erantzuna bikaina izan da. Kulturaz gozatu ahal izan dugu modu seguruan, eta hori denon […]

Read More… from Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Donostian

Hainbat alorretako 34 emakume sortzailek jarritako postuak izango dira bertan: ilustrazio, moda, bitxigintza, zeramika… Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak Nomadak Gaitun azoka ibiltaria antolatu du abenduaren 18an eta 19an, Egia auzoko Teila Fabrikan. Bertan, hainbat alorretako 34 emakume sortzailek jarritako postuak izango dira; “ilustrazio, moda, bitxigintza, zeramika eta beste osagarri batzuk hurbiletik ikusi eta ezagutzeko aukera […]

Read More… from Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Donostian

‘Irudia + Hitza’ itxiera ekitaldiarekin itxiko ditu ateak Durangoko Azokako 56. edizioak

Biharko egitarauan Madeleine, Birkit, Liher, Alberto Barandiaran, Oihana Arana, Juan Kruz Igerabide eta Belarri bero, bai esan? websaila izango dira, besteak beste. Bihar itxiko ditu ateak Durangoko Azokak eta egitarau zabala izango du prest kulturzale guztientzat. Online denda gaur itxi da, bost eguneko jardueraren ostean, eta bihar Landako Gunearen ordua helduko da. Dagoeneko eguneko bost […]

Read More… from ‘Irudia + Hitza’ itxiera ekitaldiarekin itxiko ditu ateak Durangoko Azokako 56. edizioak

Bertsolaritzaren 200 urtetako historia soziala biltzen duen liburua aurkeztu dute

Antxoka Agirrek ondu du Bertsolaritzaren historia soziala. Oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018) ikerlana eta EHUk eta Euskaltzaindiak elkarlanean argitaratu dute. Euskaltzaindiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera argitaratu du Bertsolaritzaren historia soziala: oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018) ikerlana. Liburua Durangoko Azokan aurkeztu da, eta agerpenean izan da Antxoka Agirre kazetaria eta liburuaren egilea Jon Sarasua irakasle eta […]

Read More… from Bertsolaritzaren 200 urtetako historia soziala biltzen duen liburua aurkeztu dute

‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du. Barraka izeneko euskarazko bideojoko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako IV. Sormen Beka. Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra da lan honen bultzatzailea, eta urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko, […]

Read More… from ‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Euskaltzaindiak XXI. mendeko ‘Euskararen gramatika’ kaleratu du

Azken hogeita bost urte hauetan argitaratu diren gramatikek baliatzen dituzten kontzeptuak aintzat hartu dira Gramatika berria egiterakoan. Kontuan hartu dira azken urteetan egindako ikerketa teorikoak, baina deskribatzailea da gramatika hau, ez teorikoa. Euskaltzaindiak XXI. mendeko Euskararen Gramatika aurkeztu du Bilbon, eta bertan, Pello Salaburu euskaltzain osoa eta Gramatika batzordeburuak lan berriaren iturburua argitu du lehenik: […]

Read More… from Euskaltzaindiak XXI. mendeko ‘Euskararen gramatika’ kaleratu du