‘Aurkituko zaitut’ eta ‘Pitzatuta gaude denok’ Erria Txikota! gaztetxoentzako bildumaren lehen bi aleak kalean

Alberdania argitaletxea aspaldian ari zen irakurle gaztetxoentzako eleberri sorta bat sortzeko ideiaren inguruan lanean, Teresa Caloren Aurkituko zaitut eta Amaia Telleriaren Pitzatuta gaude denok! dira, hain zuzen ere, bide horretan jarri dituen lehen bi harlauzak. Erria Txikota! izenburua jarri diote Alberdania argitaletxeko arduradunek jaio berri den bildumari, esapideak ederki biltzen duelako, haien ustez, sail berriaren […]

Read More… from ‘Aurkituko zaitut’ eta ‘Pitzatuta gaude denok’ Erria Txikota! gaztetxoentzako bildumaren lehen bi aleak kalean

‘Alfabeto ikusezina’ erakusketa paratu dute Donostian urtarrilaren 29ra arte

Alfabetoko letrak berrinterpretatzen dituzten 26 irudi nagusi biltzen ditu erakusketak eta horien osagai autorearen lan tipografikoaren 78 adibide euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko, italierazko, alemanezko, latinezko eta danierazko aipuak edo poemak daude. Literaktum Jaialdiaren eskutik, Allan Daastrup kaligrafoaren Alfabeto ikusezina izeneko erakusketa paratu dute 2022ko urtarrilaren 29ra arte, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. “Alfabetoa eguneroko ondasun […]

Read More… from ‘Alfabeto ikusezina’ erakusketa paratu dute Donostian urtarrilaren 29ra arte

Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abian da

Abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik eta 2022ko martxoan jakitera emango dituzte irabazleen izenak. Kontaketa Erotikoen Lehiaketak pasa den urtean izan zuen bere lehen edizioa eta haren arrakasta ikusita, bigarren edizio hau abiatzea erabaki dute Kaixomaitia.eus atariko kideek eta Elkar argitaletxeak. Azaldu dutenez, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, […]

Read More… from Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abian da

XVIII. mendeko merkataritzan euskara erabiltzen zen

Euskaltzaindiak bi liburu deigarri argitaratu ditu: XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran merkataritza arloan euskara erabiltzen zela erakusten duten gutunak, hots, Jose Ramon Minondok Olaberria burdinolara bidalitako gutunak. Euskaltzaindiak argitalpen deigarria eta bikoitza aurkeztu du Iruñeko ordezkaritzan: Jose Ramon Minondo Goizuetarraren Gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa eta Jose Ramon Minondo Goizuetarraren Gutunak. Olaberria (Oiartzun). […]

Read More… from XVIII. mendeko merkataritzan euskara erabiltzen zen

‘Artea komikigintzan’ erakusketa ikusgai Donostian

Okendo Kultur Etxean bisitatu ahal izango da 2022ko urtarrilaren 29ra arte. Literaktum letren jaialdiaren baitan antolatu da Artea komikigintzan izeneko erakusketa, Donostiako Okendo Kultur Etxean. Honek 200 obra baino gehiago biltzen ditu, horien artean daude artista gipuzkoarren bi obra: Angel Alonsoren obra bat, Pieter Brueghelen Babelgo dorrea lanean oinarrituta eta Iñaki Holgado eta Harkaitz Canoren […]

Read More… from ‘Artea komikigintzan’ erakusketa ikusgai Donostian

Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Parte hartu nahi duenak Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniarraren Paradise eleberria euskaratu beharko du. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasate Euskaldun Dezagun Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko. Itzulpengintza arloko sariketa hau Literaturako Nobel Saria irabazi duten autoreen lanak euskaratzea du xede. Suediako […]

Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

[Bideoa] Poesia eta zientzia lotu ditu Mikel Arruabarrenak ‘Kardaberak zementuan’ liburuan

Gai desberdinetako poemez osatuta dago liburua, baina natura nahiko presente dagoela dio idazleak. Balea Zuria argitaletxearen eskutik argitaratu du lan berria. Mikel Arruabarrenak (Hondarribia, 1994) Kardaberak Zementuan poesia liburua aurkeztu du Donostian. Idazleak azkenengo bi urtetan idatzi dituen poemak bildu ditu bere bigarren lan honetan. Egileak azaldu duenez, liburuaren izenburuak erreferentzia egiten die espaloi bazterretan, […]

Read More… from [Bideoa] Poesia eta zientzia lotu ditu Mikel Arruabarrenak ‘Kardaberak zementuan’ liburuan

Musikeneren 20. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte

Musika ikastegiak egitarau berezi bat antolatu du 2021-2022ko ikasturterako, hainbat kontzerturekin eta euskal egileen lanak zabaltzeko asmoz antolatutako beste jarduera mota batzuekin. Bi hamarkadako ibilbidea egin du Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak eta ospatzeko euskal musika ondarearen berreskuratzean eta zabaltzean duen presentzia indartuko du ikasturte honetan, ikerketari ere arreta berezia eskainiz. “Gure hezkuntza […]

Read More… from Musikeneren 20. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea astelehenetik aurrera zabalik

Egonaldia abenduaren 27tik 30era izango da Amaiurko aterpetxean. Bertan, Ane Labaka bertsolaria, Maialen Belarra gai-jartzailea, Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza MICE musikagile eta kantaria izango dira. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak. “Iaz, pandemiaren eraginez egun banatako bi saio egin […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea astelehenetik aurrera zabalik

Euskal musika klasikoa eta nazioartekoa uztartuko ditu Batura zikloak

Jaialdiaren bigarren edizioak Amerika eta Europako artxiboetan hamarkada luzeetan galdutako euskal musika klasikoari balioa eman nahi dio. Euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa uztartuko dituen Batura zikloa aurkeztu dute Donostian. Antolatzaileen esanetan, “2021ean eta 2022an, besteak beste, Errusia, AEB, Belgika eta Italiako nazioarte mailako artistek Gipuzkoako hainbat herritan interpretatuko dituzten formatu txikiko hamabost errezitaldi izango […]

Read More… from Euskal musika klasikoa eta nazioartekoa uztartuko ditu Batura zikloak