‘Literatura eta Musika Euskaraz’ zikloa egingo dute Bilboko Arriaga antzokian

Harkaitz Cano eta Trizak (azaroaren 29an); Oskarbi (abenduaren 13an); Olatz Prat, Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin (2022ko urtarrilaren 17an); Katixa Agirre eta Maite Larburu (otsailaren 21ean); eta Esti eta Mikel Markez (martxoaren 21ean). Literatura eta Musika Euskaraz zikloa Arriaga antzokiko foyerrera itzuliko da berriz ere. Iaz, pandemiaren ondorioz, agertokian egin behar izan zuten. “Foyerrera itzultzeak, […]

Read More… from ‘Literatura eta Musika Euskaraz’ zikloa egingo dute Bilboko Arriaga antzokian

50 kontzertu eskainiko dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokako Ahotsenean

Zuzenekoak Plateruenan izango dira. Orotara, hamar kontzertu eskainiko dira bertan egunero, bost egunez, goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara arte, doako sarrerarekin. Aurten ere aniztasuna izango da nagusi Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Askotariko musika estilotako  50 banda igoko dira Plateruenako agertokira: rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak… Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute […]

Read More… from 50 kontzertu eskainiko dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokako Ahotsenean

Amets Arzallus da Xilabako txapelduna

Miren Artetxe iritsi da buruz burukora. Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Odei Barroso, Amets Arzallus, Patxi Iriart eta Miren Artetxe izan dira gaur Donibane Lohizuneko oholtzara igo diren bertsolariak. Sei finalistak zortziko nagusian eta zortziko txikian aritu dira lehendabizi, ofiziotan. Ondoren, puntu-erantzunetan jardun dira  eta hamarreko txikian aritu diragero, berriro ere binaka, ofiziotan. Azkenik, bakarka […]

Read More… from Amets Arzallus da Xilabako txapelduna

[Bideoa] Azken 30 urteotan idatzitako kanten bertsioak bildu ditu Jon Maiak liburu-disko batean

Negu Gorriak, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika edota Gozategi talde eta bakarlariei idatzi dizkie kantak. Horietako askok Kantu bat gara izeneko lan berri honetan ere parte hartu dute”.  1991. urtean idatzi zuen Jon Maia bertsolari, kantari eta idazleak Gora Herria (Negu Gorriak), bere lehen kanta, eta aspalditik izan du buruan letragintzari lotutako zerbait argitaratzea. […]

Read More… from [Bideoa] Azken 30 urteotan idatzitako kanten bertsioak bildu ditu Jon Maiak liburu-disko batean

Lamiak taldeak ‘Bigarren mundu bat’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Abestiak eskizofreniari buruz hitz egiten du, baita gaixotasun hau pairatzen duen kolektiboak bizi duen errealitate paraleloari buruz, estigmaz inguraturik dagoena. Kantuaren doinuari dagokionez, lau akordetan oinarritzen da, hasieran eta estrofetan errepikatzen direnak. Bigarren mundu bat dugu Lamiak taldearen bigarren diskoa izango denaren hirugarren singlea. Martxoan Eskerrak eta maiatzean Krokodiloaren Malkoak kantuak aurkeztu zituen hirukoak.Abestiak eskizofreniari […]

Read More… from Lamiak taldeak ‘Bigarren mundu bat’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Jakin-ek Martin Ugalderen obra digitalizatu eta sareratu du

Guztira 2.049 idazlan digitalizatu dira. Horietatik 1.662 idazlan dira kazetariak berak 58 urtez idatzi eta argitaratutakoak. Martin Ugalderen (Andoain, 1921 – Hondarribia, 2004 ) jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, Jakin-ek kazetari eta idazle andoaindarraren obraren digitalizazio eta sareratze lanaren aurkezpena egin du. Digitalizazio lana 90eko hamarkadan hasi zuen Jakin-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, baina orain arte […]

Read More… from Jakin-ek Martin Ugalderen obra digitalizatu eta sareratu du

Euskarabideak 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Nafarroan

Gora Gora Fest 2021 zikloa abenduaren 12ra arte luzatuko da. Ekimenak Nafarroa osoan euskararen ahozko kultura zabaltzea du xede. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, Euskarabideak Gora Gora Fest 2021 euskarazko kultur zikloa antolatu du. Egitarauak antzezlanak, itzalen tailerrak, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu. Mikel Arregi Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak iragarri […]

Read More… from Euskarabideak 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Nafarroan

Harkaitz Canok eta Iñaki Landak ‘Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak’ liburua aurkeztu dute

Argitalpen berria Nosferatu Bildumako IX. Zenbakia da. Donostiako Tabakalera zentroan Aragoiko zinemagileari eskaintzen ari diren zikloari gehitu zaio lana. Harkaitz Cano idazleak eta Iñaki Landa ilustratzaileak Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak izeneko liburua aurkeztu dute, Euskadiko Filmategiaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Argitalpen berria Nosferatu Bildumako IX. zenbakia da. Luis Buñuelen irudiari eta obrari […]

Read More… from Harkaitz Canok eta Iñaki Landak ‘Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak’ liburua aurkeztu dute

Kontseiluaren eta Behatokiaren arabera, Nafarroako Euskararen Planak anbizioa behar du

Nafarroako Gobernuak Euskararen Bigarren Plan Estrategikoaren behin-behineko proposamena aurkeztu du. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak prozesuan modu aktiboan hartu dute parte, eta gaur plangintzari modu integralean egin dizkioten ekarpenak erregistratu dituzte, Nafarroako Gobernuaren egoitza nagusian. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak plan berri honen irakurketa orokorra eskaini du, “hizkuntza-politika hiru zutabetan ardazten da: araugintza, plangintza […]

Read More… from Kontseiluaren eta Behatokiaren arabera, Nafarroako Euskararen Planak anbizioa behar du

Ondarroako Literatur Amuak eta Azaroak 25 bat eginda datoz, ‘Euskaraz feminismotik, feminismotik euskaraz’ lelopean

Formatu berritzailearekin dator aurtengo jaialdia. Ohikoa baino egun batzuk beranduxeago hasiko da, baina Udaleko euskara eta berdintasun sailen arteko elkarlanarekin, Literatur Amuak jaialdia eta Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko egitarauak uztartuz. Aurten ere, Ondarroako Literatur Amuak jaialdian, herrian zein Euskal Herri osoan ezagunak diren artista eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango da azaroaren […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak eta Azaroak 25 bat eginda datoz, ‘Euskaraz feminismotik, feminismotik euskaraz’ lelopean