Azaroaren 20tik 28ra Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, Bilbon

Arte eszenikoen profesionalei zuzendutako ikastaroak eta master class bat ere antolatu dira 40. edizio honetan. Txotxongilo eta objektu animatuak dantzan ikusiko ditugu beste behin ere Bilboko kaleetan zehar, azaroaren 20tik 28ra bitartean. Aurten 40. edizioa du Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiak eta berrikuntzez beteta dator. Horietako bat dugu jaialdiaren kokapen berria, izan ere, Bilboko BBK aretoa […]

Read More… from Azaroaren 20tik 28ra Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, Bilbon

Edurne Azkarate: “Paradigma aldaketa bortitza bizitzea tokatu zaigun belaunaldia gara”

Atx Teatroaren Lubaki lainotsua antzezlanaren estreinaldiarekin abiatu ziren Azpeitiko Euskal Antzerki topaketak. Orotara lau estreinaldi izango dira aurtengo edizioan. Album izenekoa da horietako beste bat. Album antzezlanak belaunaldi oso bati gaur egun gertatzen ari zaionari buruzko erretratua egiten du. Edurne Azkarate (Oion, 1993) da Formol Laborategiak ostegunean estreinatuko duen obraren zuzendaria. Orain arte aktore lanetan […]

Read More… from Edurne Azkarate: “Paradigma aldaketa bortitza bizitzea tokatu zaigun belaunaldia gara”

Haurren aurrean helduek eredugarritasuna sustatu eta hizkuntza praktiken inguruan hausnartzeko ekimena aurkeztu dute

Haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza praktiketan eragin eta euskara gehiago erabiltzeko deia egingo da azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean. Euskaltzaleen Topaguneak, Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan, Haurren aurrean helduok heldu ekimena jarri du abian. Azaldu dutenez, ariketa praktikoa izango da, azaroaren 22an hasi eta abenduaren 5ean amaituko dena. “Ekimen honen helburua da guraso, […]

Read More… from Haurren aurrean helduek eredugarritasuna sustatu eta hizkuntza praktiken inguruan hausnartzeko ekimena aurkeztu dute

Mattin marrazkilariaren ‘Aurpegrafiak’ erakusketa ikusgai abenduaren 17ra arte, Donostian

Erakusketarekin batera, hainbat jarduera antolatuko dira Okendo Kultur Etxean. Donostiako Okendo Kultur Etxeak Mattin marrazkilariaren Aurpegrafiak erakusketa paratu du, eraikin zaharreko erakusketa aretoan. Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin” autorearen arabera, Aurpegrafiak iritzi-ariketa bat da, eta Euskal Herriko XX. mendeko euskarazko kulturaren, kirolaren eta genero-berdintasunaren arloko 50 lagun ezagunen arpegrafiak biltzen ditu. Okendo Kultur Etxerako karigrafia horietako […]

Read More… from Mattin marrazkilariaren ‘Aurpegrafiak’ erakusketa ikusgai abenduaren 17ra arte, Donostian

Euskararen Urtaroa programa antolatu dute azaroaren 19tik abenduaren 3ra, Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan 100 jarduera antolatu dira euskaraz gozatzeko eta hizkuntzaren erabilpena sustatzeko. Egitarauak ikuskizunak, tailerrak, hitzaldiak, zinema edota ibilaldiak biltzen ditu. Bi urtez behin, udazkenean, Euskal Elkargoak, Herriko Etxeekin, elkarteekin eta beste hainbat eragilerekin batera, Euskararen Urtaroa ekimen partehartzailea antolatzen du. Herritarrak eta eragileak euskararen inguruan biltzeko xedea du egitasmoak, euskaraz gozatzeko […]

Read More… from Euskararen Urtaroa programa antolatu dute azaroaren 19tik abenduaren 3ra, Ipar Euskal Herrian

Iñaki Zubeldiak ‘Lehoiaren atzaparretan galduta’ liburua aurkeztu du

55 urte dira Iñaki Zubeldiak eta Jesus Manuel Marotok haitzuloetako lehoiaren  hezurdura aurkitu zutela, Oñatiko Arrikrutz kobetan. Aurkikuntza horren kronika dakar lanak. Arrikrutz-Oñatiko Kobak proiektua 2007ko ekainaren 7an abiatu zen, 15 kilometroko kobazulo sarean 500 metro bisitatzeko. Arrikrutz, Arantzazu eta Araotz auzoen artean kokatutako kobazuloa, bere dimentsioengatik da garrantzitsua, eta Gesaltza-Arrikrutz-Gesarribe koba multzoa osatzen du. […]

Read More… from Iñaki Zubeldiak ‘Lehoiaren atzaparretan galduta’ liburua aurkeztu du

GazteFilm Fest jaialdiak 100 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Gasteizen

Haur eta gazteentzako jaialdia azaroaren 19tik 21era eta azaroaren 26tik 28ra egingo da. Haur eta gazteentzako GazteFilm Fest zinema jaialdia egingo da aurten ere Gasteizen. Bosgarren edizioa izango da eta azaroaren 19tik 28ra bitartean izango da, Zinhezba eta KalakaLab kultur elkarteen eta Vital Fundazioaren eskutik. Emanaldiak hiriko hainbat auzotara iritsiko dira: Vital Fundazioa Kulturunea, Artium, […]

Read More… from GazteFilm Fest jaialdiak 100 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Gasteizen

VI. Xilaba txapelketako finalean arituko den seikotea aurkeztu dute

Donibane Lohizuneko Kanpos Berri Jai Alain jokatuko da Xilabako finala, azaroaren 13an, 17:00etan. Irailaren 18an Makean hasi eta azaroaren 13an Donibane Lohizunen amaituko den Xilaban, 24 bertsolarik parte hartu dute orotara. Bertsularien Lagunak elkarteak azaldu duenez, “txapelketa trinkoagoa izanki, jauzi handia izan da final aitzinekotik finalera pasatzea, 18 bertsolaritik 6 baizik ez baitira sailkatu. Beti bezala, lurraldetasuna […]

Read More… from VI. Xilaba txapelketako finalean arituko den seikotea aurkeztu dute

Zinegin euskal zinemaldia azaroaren 25etik 28ra egingo dute, Hazparnen

Jaialdia baldintza onetan egin ahal izateko dirua biltzeko kanpaina abiatu dute. Zinegin Festibala azaroaren 25etik 28ra egingo da Hazparnen: “aurten, bereziki, fikzio anitz ikusi ahal izango da eta animazio desberdinak proposatuko ditugu: zine-kontzertuak, dantza poteo bat eta zine-filo tailer bat. Sua pizteko beldurrez, hozten gira maiz esaten zuen Ttattolako murru batek. Zatozte Zinegin festibalera berotzera!”, […]

Read More… from Zinegin euskal zinemaldia azaroaren 25etik 28ra egingo dute, Hazparnen

Iruñeko Karrikiri elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako

Uxue Alberdiren Dendaostekoak, Jakoba Errekondoren 2022 Ilargia eta landareak agenda – Baratzea ·Fruitu baratzea · Lore baratzea · Basoa eta Irati Jimenezen Ogia eta zirkua eta Begiak zabalduko zaizkizue – Literaturari buruzko elkarrizketa bat liburuak aurkeztuko dituzte. Hiru liburu aurkezpen eta irakurketa dramatizatu batekin osatu du azarorako jarduera programa Iruñeko Karrikiri elkarteak eta dendak. Hilaren […]

Read More… from Iruñeko Karrikiri elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako