Gatibu taldeak EHUko ikasleek sortutako gitarrarekin itxiko du ‘Agur Esan Barik’ bira, larunbatean

EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako ikasleek bi hilabete eskasean diseinatu eta ekoitzi dute taldearentzat beren-beregi egin duten gitarra elektrikoa. Haimar Arejita gitarra-jotzaileak eskertuta eta hunkituta jaso du gaur ikasleen eskutik. Datorren larunbatean, hilak 13, Gatiburen Agur Esan Barik birako azken kontzertua izango da, talde bizkaitarrarentzat, beraz, egun berezia izango da, baina baita Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko […]

Read More… from Gatibu taldeak EHUko ikasleek sortutako gitarrarekin itxiko du ‘Agur Esan Barik’ bira, larunbatean

Iratxe Fresnedak koordinatutako ‘Dena egiteke dago, zinema tirokatu’ liburua argitaratu dute

Nosferatu Bildumaren zortzigarren alea da. Fresnedaz gain, Tania Arriaga Azkaratek, Aitor Arruzak, Maitane Hernandez Eyheramonhok, Gentzane Martinez de Osabak, Olatz Ovejero Alfonsok eta Elisa Villota Sadabak idatzi dute lana. Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Iratxe Fresnedak koordinatutako Dena egiteke dago, zinema tirokatu liburu kolektiboa aurkeztu dute, Nosferatu Bildumaren XIII. zenbakia. Argitalpena Nosferatu programazioaren Klasikoak, modernoak […]

Read More… from Iratxe Fresnedak koordinatutako ‘Dena egiteke dago, zinema tirokatu’ liburua argitaratu dute

‘Gabriel Arestiren Mandatua’ saiakera kalean da

Liburuak hamar saiakera labur jasotzen ditu, beste horrenbeste adituk idatzitakoak: Euskara (Eneko Bidegain); Literatura (Irati Jimenez); Gizartea (Sonia Gonzalez); Antzerkigintza (Oier Guillan); Hirigintza (Ula Iruretagoiena); Artea (Xabier Gantzarain); Kazetaritza (Goizalde Landabaso); Bertsolaritza (Iruri Altzerreka); Gazteria (Hedoi Etxarte); eta Itzulpengintza (Aiora Jaka). Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela 50 urte bete dira eta urteurrenaren […]

Read More… from ‘Gabriel Arestiren Mandatua’ saiakera kalean da

Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko bidea

Urtebeteko jardun eta datuen analisi sakonaren ostean, eskuragarri daude jada Siadecok Durangoko Azokarekin elkarlanean garatutako ikerketaren emaitzak. Datuek baieztatu egin dute orain arte kulturgintzaren arloan zabalduta zegoen ustea: Durangoko Azoka euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko oso garrantzitsua da eta handia da ere kulturgintzari ematen dion ikusgarritasuna. Siadecok eginiko ikerketak %3,54eko akats-tartea eta %95,5eko konfiantza-tartea dauka. […]

Read More… from Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko bidea

Ainhoa Olaso, Usue Egia eta Mikel Urdangarinen komiki-proiektuak irabazi du Durangoko Azokako Sormen Beka

Inoiz baino jarduera gehiago izan dira 60. edizioan, horien artean Sormen Bekako irabazleak saritzeko prentsaurrekoa. Aurtengo Sormen Beka Komiki lanetara bideratu da eta aurkeztutako hamabi lanen artean Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak izenekoa aukeratu du epaimahaiak. Ainhoa Olaso, Usue Egia eta Mikel Urdangarin dira Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak komiki-proiektuaren egileak. Urdangarinen tesia […]

Read More… from Ainhoa Olaso, Usue Egia eta Mikel Urdangarinen komiki-proiektuak irabazi du Durangoko Azokako Sormen Beka

Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Bele, Nøgen, Sara Zozaya, Agoteak edota Harkaitz Cano idazle eta musikari donostiarrek kaleratutako lanak izango dira Landako guneko erakusmahaietan eta Ahotseneako oholtza gainean. Gaur bertan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak. 60. urteurrena du eta data borobil baten ospakizunean zentratu beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du arreta Gerediaga Elkarteak. Berrikuntzen artean, batetik, azkenaldian urtero […]

Read More… from Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

‘Desagertutako Donostia’, 1863 eta 1936 bitarteko hiriaren bihotzera egindako bidaia bisuala

Argitalpen berria Efados argitaletxearen Desagertutako Euskal Herria bildumaren parte da. Sail horrek hainbat hiriren historia grafikoa dokumentatzen du, arreta handiz hautatutako irudi historikoen bidez. Berta Echeberria historialariak Desagertutako Donostia argazki-liburua aurkeztu du Kutxa Fundazioa eta Efados argitaletxearen eskutik. Lanak 1863an harresiak eraitsi zirenetik 1936ko gerra hasi zen arte Donostiaren hiri-, gizarte- eta giza eraldaketa berreraikitzen […]

Read More… from ‘Desagertutako Donostia’, 1863 eta 1936 bitarteko hiriaren bihotzera egindako bidaia bisuala

‘Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza’ erakusketa paratu dute Donostiako Euskal Itsas Museoan

Erakusketa berri hau 2026ko urriaren 4ra arte egongo da ikusgai Donostiako portuko museoan. Juan Sebastian Elkanoren bigarren bidai ezezagunari eskainitako Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza aldi baterako erakusketa ireki dute gaur Donostiako Euskal Itsas Museoan. Goizane Alvarez Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatuak azaldu duenez, “erakusketa honen bidez Elkanoren Moluketarako bigarren bidaia oroitu nahi da”, […]

Read More… from ‘Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza’ erakusketa paratu dute Donostiako Euskal Itsas Museoan

Euskara hutsean dauden 30 lan berri eramango ditu EHUk Durangoko Landako gunera

Aurkeztuko diren liburuen artean ditugu, besteak beste, EHUko Argitalpen Zerbitzuak Mikel Laboa Katedra bildumaren baitan argitaratu duen Joseba Sarrionandiaren literatura edota Pako Suduperen XX. mendeko euskal pentsamendua Jose Azurmendiren talaiatik. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak urtero-urtero 150 lan inguru argitaratzen ditu. Horietako batzuk liburuak dira: monografiak, unibertsitate eskuliburuak, serieetan eta bildumetan argitaratutako lanak, edo kongresuetatik […]

Read More… from Euskara hutsean dauden 30 lan berri eramango ditu EHUk Durangoko Landako gunera

Erdalduntze makina gelditzeko manifestazioa egingo dute gaur, Bilbon

Eragile asko dira gaurko manifestazioarekin bat egin dutenak. Tartean dira, Bilboko Konpartsak, Zenbat Gara elkartea, Bira Kulturgunea edota Euskalgintzaren Kontseilua. Erdalduntze makina gelditzeko asmoz, Bilboko Guka ekimenak gaur, Euskaren Egunarekin bat eginez, manifestazioa antolatu du arratsaldeko 19:00etan, Plaza Eliptikoan. “Jaieguna izan da orain arte abenduaren 3a. Egun hori borroka egun ere izan dadin nahi dugu: […]

Read More… from Erdalduntze makina gelditzeko manifestazioa egingo dute gaur, Bilbon