Durangoko Azokak ateak irekiko dizkio publikoari berriz ere

Abenduaren 3tik 8ra izango da aurtengo edizioa. Izen-ematea www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da, irailaren 19ra arte. 56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 19ra arte izango dute horretarako epea zabalik eta durangokoazoka.eus webgunetik egin beharko dute eskaera. Abenduaren 3tik 8ra egingo […]

Read More… from Durangoko Azokak ateak irekiko dizkio publikoari berriz ere

‘Betaurreko Moreekin’ zikloa abiatuko da bihar, Donostiako San Telmo Museoan

Zikloaren helburua da ikuspegi feministatik aztertzea gizonen ikuspegiz erakutsi ohi diren alorrak, hala nola, zinema, historia, bidaiak eta artea; Pilar Aguilar Carrasco, Ana Lopez Navajas, Pilar Rubio Remiro eta Marian Lopez Cao izango dira hizlariak. San Telmo Museoak Clasicas y Modernas elkartearen laguntzarekin, Betaurreko Moreekin zikloa abiatuko du bihar, irailak 7. Laura Freixasek zuzendutako zikloaren […]

Read More… from ‘Betaurreko Moreekin’ zikloa abiatuko da bihar, Donostiako San Telmo Museoan

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute abendura bitartean

Bederatzigarren aldiz segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. “Garai berezi eta nahasi hauetan, sekula baino gehiago, momentuko antzerki sorkuntza hoberenak zuekin partekatu nahi ditugu, artearen eta […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute abendura bitartean

Gasteizko ‘Mazoka’ Marrazki Azokan parte hartzeko deialdia zabalik da

Urriaren 4ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Iazko edizioaren arrakastaren ondoren, Mazoka Marrazki Azokaren VII. edizioa komunitate bat eta lanak online saltzeko merkatu bat izango da aurten ere. Edizio berri honek sortzaileengan jarriko du arreta: “haien ibilbidea sustatuko du, eta teknikak, estiloak eta proiektu-aniztasuna erakutsiko ditu. Abenduan eta, batez ere, Gabonetan, aparteko erakusleihoaz […]

Read More… from Gasteizko ‘Mazoka’ Marrazki Azokan parte hartzeko deialdia zabalik da

Gaur abiatuko da Kulturate Akustikoa zikloa, Arrasaten

Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu, Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo feat. Nacho Soto izango dira hilaren 12ra arte oholtzara igoko diren talde era bakarlariak. Irailean egin ohi den bezala, Arrasateko Udalak Kulturate Akustikoa izeneko zikloa antolatu du aurten ere. Hainbat musika emanaldi izango dira zortzigarren edizio honetan, horien artean gaur Copernicus Dreams traldeak eskainiko duena. Musika […]

Read More… from Gaur abiatuko da Kulturate Akustikoa zikloa, Arrasaten

Bilboko La Taller guneak ‘Zutik eta sutan’ erakusketa irekiko du irailaren 10ean

Elena Sarasola argazkilari bilbotarraren bilduma irailaren 23ra arte bisitatu ahal izango da. Udako etenaldiaren ondoren, Elena Sarasola argazkilari bilbotarraren Zutik eta sutan, bollerak eta aktibismoa Bilbon, 1986-1992 izeneko erakusketa laburra zabalduko du La Taller guneak, irailaren 10ean. Bilboko Aretoan Sarasolaren artxiboko argazkien aukeraketa bat ikusi ahal izango da: “gizartean erreferente lesbikorik ez zegoela ikusita, eta […]

Read More… from Bilboko La Taller guneak ‘Zutik eta sutan’ erakusketa irekiko du irailaren 10ean

[Bideoa] Zelanda taldea sortu dute Fran Uriasek eta Ane eta Iñaki Bastida neba-arrebek

Hirukoak Amarena aurrerapen kanta aurkeztu du. Lehen diskorako bost bat abesti grabatu dituzte jada, Eñaut Gaztañagarekin. Urtarrilean esan zuen agur Hesian taldeak. Bertako taldekide izan dira urte askoan Fran Urias eta Ane Bastida, Iñaki Bastida, berriz, Egurra Ta Kitton aritu da hainbat urtez. Musikariek sortzen jarraitzeko gogoarekin ekin diote proiektu berriari eta horretarako, Zelanda jarri […]

Read More… from [Bideoa] Zelanda taldea sortu dute Fran Uriasek eta Ane eta Iñaki Bastida neba-arrebek

Durangoko Berbaro euskara elkarteak ‘Labur Esanda’ lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du

Irailaren 10ean eta 11n egingo da bigarren edizioa eta parte-hartzaileek 24 orduko epea izango dute film labur bat egiteko. Lehiaketan edonork parte hartu dezake. Horretarako, laburesanda@berbaro.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek. Durangoko Berbaro euskara elkarteak Labur Esanda izeneko film laburren lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du datorren irailaren 10 eta 11rako, San Agustin Kultur Gunean. […]

Read More… from Durangoko Berbaro euskara elkarteak ‘Labur Esanda’ lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du

Kultura Eskola programaren deialdia ireki da 2021-2022 ikasturterako, Gipuzkoan

Egitasmoak 12 eta 16 urte bitarteko gazteen interes sortzailea garatzea, kultura ohiturak sortzea, Gipuzkoako kultura sarea sendotzea, eta kulturarako sarbide unibertsala sustatzea ditu helburu. Etorkizuna Eraikiz programaren proiektu esperimentaletako bat da gaur aurkeztutako Kultura Eskola. Gipuzkoako Aldundiak abiatutako ekimen hau Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta dago  (12-16 urte), eta lau helburu nagusi […]

Read More… from Kultura Eskola programaren deialdia ireki da 2021-2022 ikasturterako, Gipuzkoan

Usurbil eta Zizurkilen arteko muga zehazten duen 1389ko dokumentu argitaragabe bat aurkeztu dute

632 urte geroago, ebazpen-dokumentu baten hiru zati batu dira Orreaga, Usurbil eta Zizurkil artean. 1389ko azaroaren 6an sinatutako dokumentuaren aurkezpen ofiziala egin dute Orreagako Andre Maria Kolegiataren Izandegia aretoan. Aurkezpen ekitaldi horretan parte hartu dute Orreagako Kolegiatako ordezkariek, Usurbil eta Zizurkilgo udal ordezkariek, eta Aranzadi Zientzia elkarteko nahiz Teodoro Hernandorena kultur elkarteko ordezkariek. Prentsaurrekoan azaldu […]

Read More… from Usurbil eta Zizurkilen arteko muga zehazten duen 1389ko dokumentu argitaragabe bat aurkeztu dute