Behatokiak Nafarroako lan-postu publikoetan hizkuntza eskubideak bazterrean uztea salatu du

2001ean sortu zen Behatokia eta orduko hartan, Nafarroako administrazio publikoetako lan deialdietan euskararen afera salatu eta konpontzea lehentasun gisa ezarri zen. 20 urte eta hainbat gorabeheraren ostean, egoerak bere horretan jarraitzen du. Pasa den larunbatean Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 20 urte bete zituen. Bi hamarkada komunitateak beharrezko duen eskubideen defentsarako tresna bat eskainiz; bi hamarkada eskubideen […]

Read More… from Behatokiak Nafarroako lan-postu publikoetan hizkuntza eskubideak bazterrean uztea salatu du

Donostiako Musika Hamabostaldiak 82. edizioko egitaraua aurkeztu du

Jaialdiak 75 proposamen aurkeztuko ditu abuztuaren 1etik 31ra bitartea, Donostian nahiz Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Lapurdiko hainbat herritan. Iazko edizio murriztuaren ondoren, Donostiako Musika Hamabostaldiak aurtengo udan jaialdiaren bereizgarri den anbizio handiko egitarau zabala berreskuratuko du, bere ohiko ziklo guztiei helduz eta guztira 75 kontzertu eskainiz hilabete osoan zehar, Donostian nahiz Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta […]

Read More… from Donostiako Musika Hamabostaldiak 82. edizioko egitaraua aurkeztu du

Ostiralean abiatuko da Jazzinema zikloa Bilbon eta Donostian

Jazza eta zinema uztartzen dituen ziklo honetan zazpi film proiektatuko dira uztailaren 2tik 31ra bitartean. Iazko etenaldiaren ostean, bueltan da Euskadiko Filmategiak antolatzen duen Jazzinema zikloa. Udarekin bat eginez, Euskal Herriko hirietako batzuetan jazz jaialdiak antolatzen dira eta ziklo honen bitartez, zinemaren eta jazzaren arteko harremanaz gozatzeko aukera ematen duten filmez bete nahi dira hiri […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Jazzinema zikloa Bilbon eta Donostian

Amaia Egidazuk irabazi du haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Dorotea izeneko lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du 2021eko udazkenean. Amaia Egidazu (Durango, 1981) idazleak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi du Dorotea albumarekin. Orotara 30 lan aurkeztu dira 2021eko edizio honetara eta guztien artean bizkaitarrarena gailendu da. Epaimahaiaren arabera album irabazleak “natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen […]

Read More… from Amaia Egidazuk irabazi du haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

June Lizasok eta Marta Loidik irabazi dute Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa

Txokolate-ontzia izan da edizio honetan aukeratutako objektua. Gaurtik aurrera, Donostiako San Telmo Museoko Gastrokultura gunean ikusgai izango dira lehiaketan parte hartu duten lanetako batzuk, horien artean Lizaso eta Loidiren Nahua proiektua dago. Pandemiak eragindako etenaren ondoren, Bitamine Faktoriak HAU, Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa, abiatu zuen joan den otsailean. Lehiaketak euskal kulturako objektu tradizionalak […]

Read More… from June Lizasok eta Marta Loidik irabazi dute Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa

Ostiralean hasiko da Altxa Kopla Hori! Bertso musikatuen egitasmoa, Luioandon

Arabako hogei bertsolarik, bost gai jartzailek eta lau musikarik parte hartuko dute. Denak adin, herri eta belaunaldi ezberdinetakoak izango dira. 2017an abiatutako bidearekin jarraituz, Arabako Bertsozale Elkarteak aurten ere Altxa Kopla Hori! bertso musikatuen egitasmoa jarri du martxan, bertsozaleei kopla doinuekin gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz. Lagun arteko formatuan, kalean, musikaz lagunduta eta kopla oinarri hartuta […]

Read More… from Ostiralean hasiko da Altxa Kopla Hori! Bertso musikatuen egitasmoa, Luioandon

Ostegunean abiatuko da Aurrera Fest jaialdiaren II. edizioa, Bilbon

Uztailaren 1etik 5era bitartean bederatzi ikuskizun izango dira Bilboko Euskalduna jauregian: zazpi kontzertu eta bi antzezlan. Bilboko Euskalduna jauregia Aurrera Fest jaialdiaren bigarren ediziorako motorrak berotzen hasi da. Programa horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak bertako kultur sektorea babestearen aldeko apustua egin nahi du Tokiko kultura babestu. Zatoz Aurrera Festera lelopean. Ostegun honetan abiatuko da jaialdia […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Aurrera Fest jaialdiaren II. edizioa, Bilbon

Oaia Perurena eta Juan Txillidaren artelanak Donostiako Ekain Arte Lanak galerian ikusgai

Erakusketak uztailaren 3an zabalduko ditu ateak eta irailaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Udaren etorrerarekin batera Donostiako Ekain Arte Lanak galeriak Erakusketa kolektiboa zabalduko du uztailaren 3an: alde batetik, erakusketa aretoan, Juan Txillidak (Donostia, 1956) sortutako paper-lanak egongo dira ikusgai; bestetik, artista gonbidatuaren espazioan, Oaia Perurenaren (Bera, 1972) olioak ikusteko beta egongo da. Txillidak erakusketa […]

Read More… from Oaia Perurena eta Juan Txillidaren artelanak Donostiako Ekain Arte Lanak galerian ikusgai

Mikel Moreno musikariak udazkenean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Itsaslabarrean’

1990eko hamarkadako musika izan du inspirazio iturri Morenok, abesti berria pop eta rockaren artean kokatuz. Kanta honen bidez, bere kezkak eta bere erreferentzia musikal eta artistikoak erakutsi nahi izan ditu. Kauta taldean hainbat urtez ibili ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio Mikel Moreno abeslari eta musikari andoaindarrak. Udazkenean plazaratuko du lehen diskoa eta gaur, Itsaslabarrean izeneko […]

Read More… from Mikel Moreno musikariak udazkenean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Itsaslabarrean’

Goizane Aizpurua idazleak ‘Izarak’ eleberria kaleratu du

Egilearen hitzetan, “emakume ahotsa ardatz sendo hartuz, bizitzan hartutako erabakiak zalantzan jartzea da xedea”. Goizane Aizpuruak Izarak izeneko eleberria kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik, Donostiako Udal Liburutegian. Lehen nobela du Debako idazleak, eta Jorge Gimenez Bech editorearen hitzetan, “gezurra dirudi, apustu zehatz bezain osotua dakarrelako Aizpuruaren lanak. Ekoizpen umotua da, zalantzarik gabe, nobela hau, bai […]

Read More… from Goizane Aizpurua idazleak ‘Izarak’ eleberria kaleratu du