Montehermoso-Euskararen Etxeak Belar Sounds musika programa antolatu du udako asteburuetarako

Voodoo Charms, The Binilo’s, Resaca Jackson, Serious Business, Belceblues eta Neona taldeak izango dira Falerinako oholtza gainean. Ekainaren 26an abiatuko da programa eta irailaren 11ra arte luzatuko da. Iazko etenaldiaren ostean, Gasteizko Belar Sound musika jaialdia bueltan da. Aurten ere Falerina lorategian izango dira egitarauak jasotzen dituen kontzertu guztiak. Antolatzaileen arabera, “gune historikoa aisialdirako eta […]

Read More… from Montehermoso-Euskararen Etxeak Belar Sounds musika programa antolatu du udako asteburuetarako

[BIDEOA] Nerea Loiolak ‘Epizentroa’, helduentzako lehen ipuin liburua kaleratu du

Idazleak arreta handia jarri du harremanetan, keinuetan, gauza txikietan eta xehetasunetan. Zazpi narraziok osatzen dute liburua eta denetan emakumezkoak dira protagonista. Nerea Loiolak (Deba, 1985) 2018an eman zuen argitara haurrentzako Harri bat poltsikoan izeneko liburua. Azken lanhütarra lanak jarraitu zion aurreneko liburu horri 2019an. Oraingoan, helduentzako literaturara saltoa ematea erabaki eta Epizentroa izeneko ipuin liburua […]

Read More… from [BIDEOA] Nerea Loiolak ‘Epizentroa’, helduentzako lehen ipuin liburua kaleratu du

Nizuri Tazuneri talde donostiarrak ‘Anubis’ diskoa kaleratu du

Gure artean jada ez daudenei omenaldi xume bat egiteko asmoz sortu dute lan berria. Ganbara estudioan grabatu zituzten diskoak biltzen dituen zortzi kantuak iaz. Urtebete igaro da Nizuri Tazuneri taldea Ganbara estudioan sartu eta Anubis diskoak biltzen dituen zortzi abestiak grabatzen hasi zenetik. Bikote donostiarrak gaur eman du argitara lan berria, eta azaldu duenez, “gure […]

Read More… from Nizuri Tazuneri talde donostiarrak ‘Anubis’ diskoa kaleratu du

Hizkuntza-politiketan adostasun sozial orokorrak irudikatzeko ekitaldia egingo dute ekainaren 19an, Donostian

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, “zinez uste dugu batuz, jauzia emango dugula; batuz, gauzak aldatuko ditugula, eta lehen jauzia Kursaalen egingo da”. Ondorioz, herritarrei bertaratzeko deia egin die. Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala proiektuaren baitan, ekainaren 19an Donostiako Kursaalen egingo duten ekitaldia aurkeztu dute gaur. Bertan izan dira Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Joan Mari Larrarte […]

Read More… from Hizkuntza-politiketan adostasun sozial orokorrak irudikatzeko ekitaldia egingo dute ekainaren 19an, Donostian

Aingeru Gorrotxategik rocka eta folka uztartzen dituen ‘Lur Barnea’ proiektua aurkeztu du

Garilak 26 taldeko Eneko Benito alboka jotzailearekin batera elkartu da abentura berri honetan. Euskal Herriko historia eta mitologia jorratzen ditu egitasmoak. Aingeru Gorrotxategik (Donostia, 1977) Lur Barnea izeneko proiektu berria aurkeztu du, rock eta folk musika estiloak uztartuz. Musikari donostiarraren arabera, albokak berebiziko protagonismoa du lan berri honetan. Hamazazpi urte atzera egin behar dugu proiektu […]

Read More… from Aingeru Gorrotxategik rocka eta folka uztartzen dituen ‘Lur Barnea’ proiektua aurkeztu du

Arte Vital Lehiaketak aurtengo sarituen lanak aurkeztu ditu

Gert Voor Int Holt (argazkia), Remedios Aransaez (pintura), Asier Aginako (fineart inprimaketa) eta Pablo Alonso (eskultura) izan dira aurtengo irabazleak. Arte Vital Lehiaketak aurtengo edizioko artista irabazleen lanak Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa aretoan jarri ditu ikusgai. Artista arabarrei zuzendutako lehiaketa honek bertako kultura sektorea bultzatzen laguntzea du helburu, zehazki, pintura, eskultura, argazkilaritza eta bestelako tekniken […]

Read More… from Arte Vital Lehiaketak aurtengo sarituen lanak aurkeztu ditu

Nafarroako emakume bertsolarien ahotsak disko batean bildu dituzte

Bertso idatziei bultzada emateaz harago, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa ematea du helburu proiektuak, elkarren arteko sarea sendotuz. Gure aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak Nafarroako emakume bertsolarien bertso-sortak eta ahotsak biltzen dituen diskoa da. Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatu du egitasmoa eta bi helburu nagusi ditu: batetik, Nafarroako kulturaren ondare diren bertso-sorta idatziei bultzada ematea, jaso eta ikusgarri […]

Read More… from Nafarroako emakume bertsolarien ahotsak disko batean bildu dituzte

Kimuak-ek aurtengo film labur sorta aurkeztu du

Azaletik azalera, Berak baleki, Heltzear, Inner outer space, Oihartzunak, Trumoiak, Ur azpian lore eta Zerua blu dira katalogo berria osatuko duten film laburrak. Kimuak programak bi hamarkada baino gehiago daramatza euskal film laburrak ezagutarazteko sustapen eta banaketa lanetan. Aurten izena eman duten 47 filmetatik zortzi lan aukeratu dituzte. Urtero bezala, film labur sorta hau nazioarteko […]

Read More… from Kimuak-ek aurtengo film labur sorta aurkeztu du

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamahirugarren edizioak baditu irabazleak

Lan irabazleak eta finalistak gelditu direnak Donostiako Aiete Kultur Etxean ikusgai egongo dira ekainaren 22tik irailaren 12ra bitartean. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamahirugarren edizioak baditu irabazleak. Joan den larunbatean egin zuten sari banaketa Donostian. Aurtengo honetan, Lur Gallastegik idatzitako Munduari bira pastel batean ipuina irakurri eta ilustratu behar izan dute txikienek (Haur Hezkuntza 4tik […]

Read More… from Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamahirugarren edizioak baditu irabazleak

Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Alaine Agirre eta Mikel Santiago idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta ekainaren 4tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela […]

Read More… from Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik