Udazkenean izango dira Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba txapelketak

Bertsozale elkarteak argitu duenez, kasu bakan batzuetan, egun berean izango dira zenbait saio, baina zaleei haien jarraipena errazteko, txapelketak elkarren artean ahalik eta modu onenean uztartzeko egutegia osatu da. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Xilaba amaitu gabe utzi ziren iaz; eta urte honen hasieran behar zuen Nafarroakoak. COVID-19ak eragindako zailtasunak tarteko, ordea, data zehaztu gabe atzeratu […]

Read More… from Udazkenean izango dira Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba txapelketak

Zinemetan euskararen presentzia bermatuko duen zinemaren lege propioaren aldeko ekimena abiatu dute

Sinadura bilketa bat jarri dute martxan Avaaz plataformaren bidez. Herritar talde batek Zinemak Euskaraz ekimena jarri du abian, zinemetan euskarazko filmak proiektatuko direla bermatzeko lege bat adostu eta indarrean jar dezaten. “Gure herrietako zinema aretoetan euskaraz eskaintzen diren filmek ez dute, inolaz ere, bermatzen euskaldunok zinema gure hizkuntzan ikusteko dugun eskubidea”, adierazi dute. Izan ere, […]

Read More… from Zinemetan euskararen presentzia bermatuko duen zinemaren lege propioaren aldeko ekimena abiatu dute

Kaleko arteak Arabako plazetara egingo du jauzi irailaren 25era arte

Denetara 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte Arabako hainbat udalerritan. Kaleko arteen Arabako plazetan zirkuituaren bigarren edizioa martxan da. Denetara 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte Arabako hainbat udalerritan. Hauetan 21 konpainiak eskainiko dituzte euren lanak maiatzetik irailera bitartean. Ana del Val Kultura Saileko foru diputatuaren ustez, “iaz, kultura […]

Read More… from Kaleko arteak Arabako plazetara egingo du jauzi irailaren 25era arte

Amaia Elizaran, Lasala, eta Deabru Beltzak konpainiak Libourneko Fest’Arts jaialdian izango dira

Abuztuaren 3tik 7ra bitartean parte hartuko dute jaialdian. Amaia Elizaran, Lasala, eta Deabru Beltzak konpainia euskaldunak Libournen egingo den kaleko arteen Fest´Arts jaialdian izango dira, Abuztuaren 3tik 7ra. Fest’Arts-en 30. urteurrena da aurten eta 2012. urteaz geroztik, Etxepare Euskal Institutuak  jaialdiarekin elkarlanean dihardu euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez. Judith Argomanizek zuzenduta, Lasala sari ugari […]

Read More… from Amaia Elizaran, Lasala, eta Deabru Beltzak konpainiak Libourneko Fest’Arts jaialdian izango dira

Lilibertsok I. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketa antolatu du

18 eta 30 urte bitarteko bertsolari gazteek hartuko dute parte Jon Lopategiren omenez egingo den ekimenean. Ekainaren 6an, igandea, izango da lehen kanporaketa Muxikan. Lilibertso taldeak Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketaren lehen edizioa aurkeztu du Gernika-Lumoko Maria Agirre aretoan. Azken boladan mimo handiz prestatzen aritu diren proiektua dela adierazi dute. Jon Lopategiren omenez antolatu dute […]

Read More… from Lilibertsok I. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketa antolatu du

47 film labur aurkeztu dira Kimuak 2021era

Datorren astelehenean, ekainaren 7an, emango da ezagutzera Kimuak egitasmoaren 24. katalogoa osatuko duen lanen aukeraketa. Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independentea eratu da. Kimuak egitasmoaren aurtengo ediziora film laburrak aurkezteko epea pasa den maiatzaren 24an itxi zen. Denera, 47 film labur aurkeztu dira Etxepare […]

Read More… from 47 film labur aurkeztu dira Kimuak 2021era

Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ abiapuntu ‘Komunikazio-inkomunikazio’ erakusketan

Herri-kultura, abangoardia eta sorkuntza esperimentalaren arteko harremana aztergai jarri dira Donostiako Tabakalerako erakusketan. Mikel Laboa kantari eta musikariaren (1934-2008) lana abiapuntu hartuta, Donostiako Tabakalera zentroak Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa paratu du. Oier Etxeberria da komisarioa eta herri-kulturaren eta sorkuntza esperimentalaren kontzeptuen arteko harremana aztergai jarri dira. Kontzeptu horien artean joan-etorriko zubiak ezarri zituen Laboak, eta horiexek dira […]

Read More… from Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ abiapuntu ‘Komunikazio-inkomunikazio’ erakusketan

Maialen Berasategiren ‘Eskuan beti zerbait’ lanak irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Saria

Epaimahaiaren arabera, liburuak emakumetasunarekiko eta feminismoarekiko begirada freskoa erakusten du, baina lirikotasunari eutsita”. Eskuan beti zerbait liburua itzultzaile gisa ezagutu dugun Maialen Berasategiren lehen poema liburua da eta honekin eskuratu du, hain zuzen ere, DK Poesia Lehiaketako IV. sari nagusia. Gasteizen jaioa 1989an, itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna da, eta Berria egunkariko euskara taldean ari da […]

Read More… from Maialen Berasategiren ‘Eskuan beti zerbait’ lanak irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Saria

Klasikoen Irakurketa jarraituan Bernat Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko dute

Ezagutzen den euskaraz idatzitako libururik zaharrena da Etxeparerena. Ikasleen Jaia ospakizunaren barruan, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideek Bernat Etxepareren  Linguae Vasconum Primitiae (1545) liburuari eskainiko diote etenik gabeko irakurraldia, datorren ostegunean, ekainak 3, Arriaga antzokian. Ekimenaren helburuak dira “euskal kultura herritarren artean sustatzea eta prestigioa ematea, eta bestetik, gure ikasleek euskara ikasteko egindako ahalegina nolabait saritzea. […]

Read More… from Klasikoen Irakurketa jarraituan Bernat Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko dute

[BIDEOA] Oskoletik ateratzeko saiakera egin du Ana Malagon Idazleak

Ez dakit zertaz ari zaren izeneko ipuin liburua aurkeztu du egilean Donostian. Lau urte dira Ana Malagon idazleak (Donostia, 1978) Gelditu zaitezte gurekin izeneko liburua kaleratu zuenetik. Denbora guzti honetan gaur aurkeztu duen Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar) ipuin liburua idazteko prozesuan murgilduta egon da. “Badaukat halako datu base bat non gaiak, oharrak, erreferentziak […]

Read More… from [BIDEOA] Oskoletik ateratzeko saiakera egin du Ana Malagon Idazleak