Erasoei aurre egiteko estrategia bateratua beharrezkoa dela dio kontseiluak

“Ez dugula bigarren mailako herritarrak izan nahi, eta ez dugula zergatik bigarren mailako herritarrak izan. Guk euskaraz bizi nahi dugu, eta bizi diogunean, nahi beste aditzarekin ordezkatzeko eskatzen dugu: harremanak izan, zerbitzuak jaso, erosi, saldu, maitatu, lan egin, jolastu…”. Eragile, sindikatu eta alderdi politiko askotariko ordezkariak bildu dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean. Kontseiluak deituta, […]

Read More… from Erasoei aurre egiteko estrategia bateratua beharrezkoa dela dio kontseiluak

‘Oinak hodeietan’ programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia zabalik da

Proposamenak ekainaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira. Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionala laguntzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak Oinak hodeietan programa aurkeztu dute. Azaldu dutenez, “lurraldean zehar kultur programazioa dibertsifikatzea eta antzerkirako, zirkurako, magiarako edo dantzarako espazio berriak aurkitzea du helburu ekimenak, eta, beraz, ikusleek esperientzia kultural eta artistikoaz gozatzeko beste modu bat […]

Read More… from ‘Oinak hodeietan’ programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia zabalik da

Martin Abarrategi eta Manex Agirre bertsolariek irabazi dute Legutioko Binakako Txapelketako finala

Legutioko kiroldegian 200 lagun elkartu dira. Txapeldunek elkarri jantzi diote okasiorako bordaturiko txapela. Legutioko kiroldegian jokatu da, larunbat arratsaldean, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finala. Eszenatokian bertsolari bikote hauek aritu dira kantuan: Iñaki Viñaspre (Abetxuko) eta Unai Anda (Ametzaga), Martin Abarrategi (Aramaio) eta Manex Agirre (Aramaio), Manuel Balda (Sevilla-Gasteiz) eta Oihane Perea (Zalduondo). Nieves Del Alamo izan da aurkezlea […]

Read More… from Martin Abarrategi eta Manex Agirre bertsolariek irabazi dute Legutioko Binakako Txapelketako finala

Nerea Iturririak Felix Sanzen ‘Las Brujas de Erratzu’ liburua euskaratu du

Liburua itzultzeaz gain, gertakaria oholtzara ere eraman du Iturririak. Lehenengo aldia da Nerea Iturririak liburu bat itzultzeko ardura hartzen duela. Duela bi urte ekin zion Felix Sanzek idatzitako Las Brujas de Erratzu liburua euskaratzeari, “2019ko azaroan hasi nintzen baina 2020ko otsailean utzi nuen, gogoa behar da eta bertze gauzetan nenbilen… Irailean berriz ekin nion eta […]

Read More… from Nerea Iturririak Felix Sanzen ‘Las Brujas de Erratzu’ liburua euskaratu du

Datorren larunbatean egingo da Hernandorena bertso saioa

Lehiaketa egin beharrean aurten, egun bateko bertso saioa antolatu dute Baionako Zizpa gaztetxean. Bertsularien Lagunak elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak Hernandorena bertso saioa antolatu dute datorren larunbaterako, maiatzak 29, Baionako Zizpa gaztetxean, arratsaldeko 17:00etan. Osasun egoera kontuan hartuz eta neurrien arintzea baliatuz, aurten ez da lehiaketa gisa egingo. Egun bateko bertso saioa izango da eta […]

Read More… from Datorren larunbatean egingo da Hernandorena bertso saioa

Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoarekin

  Udalbiltzak proiektuari buruzko bi datu berri eman ditu aditzera: bost film laburrekin film luzea egingo duen ekoiztetxea Adabaki Ekoizpenak izango da; ipuinak, berriz, Udalbiltzaren izenarekin argitaratuko dira, profesional-talde baten laguntzaz. Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren aurkezpen ekitaldia egin dute Oiartzungo Arizmendi Enea eraikineko lorategian. Zita honen helburua bikoitza izan da: batetik, proiektuan parte hartuko duten […]

Read More… from Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoarekin

Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren bigarren bertsioa formatu digitalean

2019an paperean argitaratu zen hiztegia linean jarri du orain Euskaltzaindiak, gizartearen eskura. Hiztegia helbide honetan kontsulta daiteke: https://www.euskaltzaindia.eus/ehhe 2019an, Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) aurkeztu zuen jendaurrean. Prentsaurrekoarekin batera, mintegi bat antolatu zuen orduan Akademiak, era honetako hiztegien garrantzia eta beharra azpimarratzeko. Mendeurrenaren baitan gertatu zen hori guztia. Orain, beste urrats bat eman nahi izan […]

Read More… from Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren bigarren bertsioa formatu digitalean

Martin Ugalde gogoratzeko hainbat jarduera antolatu dituzte datozen hilabeteetarako

Urtean zehar garatuko den egitasmoak bi helburu ditu: Ugalde gogora ekarri, eta bere lana berriro azaleratu, erakutsi eta edonorren eskura jarri. Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarraren (Andoain, 1921 – Hondarribia, 2004 ) jaiotzaren mendeurrenaren karietara antolatuko diren egitasmoak aurkeztu dituzte Andoaingo Martin Ugalde parkean. “Bertaratutako erakunde eta eragileok denon artean urtean zehar garatuko den […]

Read More… from Martin Ugalde gogoratzeko hainbat jarduera antolatu dituzte datozen hilabeteetarako

Josu Okiñena musikariak Amerikan galdu eta argitaratu gabeko obra ugari berreskuratu ditu disko aitzindari batean

Aradak izena du lan berezi honek. Musikari donostiarrak XX. mendean konposatu eta Ameriketako eta Europako artxiboetan galdutako euskal musika ondarea berreskuratu eta grabatu du. Diskoa Bilboko Guggenheim museoan aurkeztuko du larunbatean, 19:00etan. Josu Okiñena musikari, ikerlari eta Musikeneko irakasleak (Donostia, 1971) Amerikan galdu eta argitaratu gabeko obra ugari berreskuratu eta Aradak izeneko disko aitzindaria bildu […]

Read More… from Josu Okiñena musikariak Amerikan galdu eta argitaratu gabeko obra ugari berreskuratu ditu disko aitzindari batean

Musika Bulegoa sariek Euskal Herriko 10 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute

Korrontzi, Ander Telleria, Arineketan, Belako, Brais Novoa Loira, Izaro, Noa & The Hell Drinkers, Petti, Sara Zozaya, eta Euskal Kultur Erakundea izan dira hamar sarituak. Miarritzeko Atabal aretoan egin da Musika Bulegoa 2021 sariak banatzeko ekitaldia. Bertan, hamar musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute. Bosgarren edizio honetarako 107 proposamen jaso dira eta […]

Read More… from Musika Bulegoa sariek Euskal Herriko 10 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute