Maskarada gogoratzeko unitate didaktikoa eta argazki erakusketa ibiltaria, Leioan

Ikus-entzunezko materiala ere izango da ikusgai www.lamiakomaskarada.eus webgunean. “Asmoa da Leioako ikasleen artean gure tradizio baliotsuenetako bat ezagutaraztea, eta, gainera, haien xehetasunak ezagutuz gozatzea”. Maiatzeko azken ostiralean egin ohi dute urtero Maskarada Leioako Lamiako auzoan, aurten, baina osasun egoera kontrolpean ez dagoenez, bertan behera utzi behar izan dute ekimena. Hori dela eta, Leioako Udalak eta […]

Read More… from Maskarada gogoratzeko unitate didaktikoa eta argazki erakusketa ibiltaria, Leioan

Bertso Bizi Gazte eguna eta Arabako Eskolarteko finala izango dira larunbatean, Agurainen

Bertso Bizi Gazte lehiaketako bideoen proiekzio eta sari banaketarekin emango diote hasiera egunari. Ondoren Eskolarteko bat-bateko finala izango da. Iazko edizioa online burutu behar izan zen pandemiaren egoerak behartuta, baina aurten berriz ere jendartera eta kalera eramateko urtea izango dela adierazi du Arabako Bertsozale elkarteak. Maiatzaren 7an Legutio, Aramaio eta Gasteizen 14 urtetik 18 urtera bitarteko […]

Read More… from Bertso Bizi Gazte eguna eta Arabako Eskolarteko finala izango dira larunbatean, Agurainen

Gasteizko Artiumek egitarau berezia prestatu du Museoen Nazioarteko Egunerako

Museoak maiatzaren 15-16ko asteburura eraman ditu jarduerak eta sarrera doan izango da. Juncal Ballestinen erakusketarekin lotutako Elvira Illanaren dantza garaikideko pieza batek osatuko du egitaraua ostegunean, hilak 19. Gasteizko Artium Museoak egitarau berezia prestatu du Museoen Nazioarteko Egunaren karietara, datorren astebururako. Programak aukera ugari eskainiko ditu: sei erakusketa, lantegi irekiak, bisita gidatu bereziak, eta ondarearen […]

Read More… from Gasteizko Artiumek egitarau berezia prestatu du Museoen Nazioarteko Egunerako

Irrimarra bikote sortzailearen erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok sortutako ilustrazio koloretsuak datorren irailaren 19ra arte egongo dira ikusgai  Aiete Kultur Etxean. Irrimarra bikote sortzailearen erakusketa paratu dute Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Irrimarra Irene Iruretak (Zumaia) eta Karmele Gorroñok (Galdakao) osatzen dute. Biak Arte Ederretan lizentziatua daude Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan hasi ziren elkarlanean. […]

Read More… from Irrimarra bikote sortzailearen erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Udazkenean egingo da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala

Lurraldeetako kanporaketa saioak eta finalak asteotan egingo dira. Bertsozale elkarteko kideek jakinarazi dutenez, Euskal Herriko 14 eta 18 urte bitarteko gazteak hasi dira jada Euskal Herriko Eskolarteko txapelketaren baitan bertsotan. “Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hasiak dira dagoeneko, eta Nafarroako eta Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gazteei ez zaie askorik falta ekiteko”, adierazi dute. “Udaberrian eta […]

Read More… from Udazkenean egingo da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala

Katixa Goldarazena, Ibai Madariaga eta Miel Oiarzabal artisten ‘Zaldia zelan hil’ erakusketa BilboArten ikusgai

Erakusketa ekainaren 4ra arte egongo da ikusgai Urazurrutia aretoan. BilboArte Fundazioak Katixa Goldarazena (Arruitz, 1992), Ibai Madariaga (Mallabia, 1994) eta Miel Oiarzabal (Durango, 1994) artisten Zaldia zelan hil erakusketa aurkeztu du Urazurrutia aretoan. “Oraingo honetan, erakusketa etengabe aldatzen joango da ikusgai egongo den hilabetean zehar, eta ikuslearen aldetik berrinterpretazio-ariketa bat proposatuko du”, azaldu dute BilboArteko […]

Read More… from Katixa Goldarazena, Ibai Madariaga eta Miel Oiarzabal artisten ‘Zaldia zelan hil’ erakusketa BilboArten ikusgai

[BIDEOA] Laudio Ikastolak 2021eko Araba Euskaraz iragartzeko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Arabako ikastolen aldeko jaia gertutik bizi ezin izan duten horientzat erakusleiho bihurtu nahi izan dute kanta eta bideoklipa. “Zabal bideak da Laudion, ekainaren 20an egingo den Arabako Euskaraz festarako aukeratu duten leloa. “Egun bizi dugun egoeran, asko dira berriz zabaldu beharreko bide eta leihoak; Itxaropenari, ilusioari, parte hartzeari, naturari, eraldaketari, berdintasunari, euskarari, talde lanari, elkarlanari, […]

Read More… from [BIDEOA] Laudio Ikastolak 2021eko Araba Euskaraz iragartzeko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Oier Iruretagoiena izango da ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

Urrian inauguratuko da bere lanekin osatutako erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. Oier Iruretagoiena (Errenteria, 1988) izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, 2020ko lehen edizioan Nagore Amenabarrok parte hartu ondoren. Ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren hasieran eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko […]

Read More… from Oier Iruretagoiena izango da ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

Larrabetzuko memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte

Egitasmoak 1936ko gerrak eta ondorengo diktadurak izan zuten giza dimentsioa izango du abiapuntu, “orduko andre, gizon eta haurren bizipenak gaur egunera ekartzeko eta biktimei bidezko eta egiazko aitortza egiteko asmoz”. Larrabetzuko Udalak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak elkarlanean herriko memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko bultzatuko dituzte hurrengo hilabeteetan. Egitasmoak 1936ko gerra zibilak eta ondorengo […]

Read More… from Larrabetzuko memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte

Bertso Udalekuetako izen-ematea maiatzaren 12tik aurrera egongo da zabalik

Aurreko urtekoen aldean, egun eta lagun kopuru gutxiagoko zortzi egonaldi antolatu dituzte. Bertsozale elkarteak iragarri duenez aurtengo udan Bertso Udalekuak egingo dira. “Azken hilabeteotan prestaketa lanetan aritu gara, baina egoeraren bilakaera adi jarraitu dugu, udalekuak egin ahal izateko baldintzak betetzen ziren aztertzeko”, adierazi dute Bertsozaleko kideek. Aurrera egitea erabakita, maiatzaren 12an irekiko da Bertso Udalekuetan […]

Read More… from Bertso Udalekuetako izen-ematea maiatzaren 12tik aurrera egongo da zabalik