Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Programa honen helburua arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea da. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) laster abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen bi hilabete eta erdian, eskolaren seigarren deialdian hautatutako hamasei kideek hartuko dute parte ikasketa-programa honetan eta erakunde bakoitzaren programari […]

Read More… from Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Gotzone Butronek eta Aitziber Rayak haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’ irabazi dute

Epaimahaikideen arabera, “album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Irabazleek 5.000 euroko diru-saria jasoko dute eta lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du udazkenean. Gotzone Butron idazleak eta Aitziber Raya ilustratzaileak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi dute Orkestra zooragarria lanarekin. Orotara 29 lan aurkeztu dira. Saria Nafarroako 16 entitatek ematen dute Nafarroako Gobernuaren, […]

Read More… from Gotzone Butronek eta Aitziber Rayak haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’ irabazi dute

Auhen talde lapurtarrak bost kantuz osatutako EP-a argitaratu du

Seikoteak mezu sarkor eta zuzenekin osatutako abestiak sortu ditu, rapetik harago joanez, argi-ilunez betetako unibertso musikal bat eraiki eta bertara sartzeko atea irekiz. Gaur egungo rap estetika ezberdinak ukitzen baditu ere, taldeko kide bakoitzaren ukitua nabari da sorkuntzetan, eta zentzu horretan, abesti lasaietatik pasarte dinamikoagoetara, kolore ugariko zuzenekoa osatu du taldeak. Odei Barroso, Pierre Sangla, […]

Read More… from Auhen talde lapurtarrak bost kantuz osatutako EP-a argitaratu du

Joseba Jaka beka martxan da

Deialdi honetara eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Saria 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua helarazteko. Aurreko deialdia literatura lanei eskaini ondoren, bi urtez behin antolatzen den bekako edizio honetara eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, jatorrizkoak […]

Read More… from Joseba Jaka beka martxan da

Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa aurkeztu du Tabakalerak

Ikus-entzunezko hiru instalazio, argazki-sailak, pinturak eta hainbat eskultura biltzen ditu erakusketak. Tabakalerak hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu dituen jardueren artean Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa dago. Gaur irekiko ditu ateak eta irailaren 28ra arte egongo da bisitatzeko aukera. Joana Hurtado Matheu komisario duen erakusketak Palmasonen lan artistikoa Estatu espainiarrean lehen aldiz ezagutzeko […]

Read More… from Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa aurkeztu du Tabakalerak

Gabriel Arestiren lanaren gaurkotasuna aldarrikatzen duen liburua kaleratu dute

Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025 liburuaren helburua idazle bilbotarraren irudia eta obra belaunaldi berriei gerturatzea da, besteak beste. Gabriel Aresti (Bilbo, 1933 – 1975) XX. mendeko euskal literaturako figura esanguratsuenetako bat izan zen, idazle eta poeta gisa ez ezik, euskara batuaren aldeko ekintzaile nekaezin gisa ere. Bere lanek justizia soziala, hizkuntza-eskubideak eta euskalduntasuna jorratzen zituzten. Aurten […]

Read More… from Gabriel Arestiren lanaren gaurkotasuna aldarrikatzen duen liburua kaleratu dute

Uztailaren 1ean abiatuko da Euskarabentura espedizioa, Atharratzen

Euskal Herriko hainbat txokotako 126 gaztek hartuko dute parte espedizioaren zazpigarren edizioan.  Uztailaren 1ean abiatuko da belaunaldi gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko helburua duen Euskarabentura espedizioa, Atharratzen. Zazpigarren edizio honek ere euskara oinarri izango dituen harreman berriak eraikitzen lagundu nahi du, “pausoz pauso Euskal Herria alderik alde gurutzatzen, egunerokoaren gorabeherak bizitzen eta txoko zein eduki berriak […]

Read More… from Uztailaren 1ean abiatuko da Euskarabentura espedizioa, Atharratzen

Abel Azkona artista nafarrak ‘Monumentu bat familiari’ erakusketa zabalduko du larunbatean, Gasteizen

Artistak berak bizitzan bildutako dokumentu-material ugari eta ikus-entzunezko piezaren bat biltzen ditu. Gasteizko Montehermoso Kulturguneak Abel Azkonaren Monumentu bat familiari izeneko erakusketa paratu du. Honetan, azken urteetan artista nafarraren ibilbidea markatu duten performance-irudi eta lan esanguratsuen multzoa biltzen da, izaera autobiografiko, politiko eta biziki gordin batetik sortuak. Artistak, berak bere bizitzan bildutako dokumentu-material ugari eta […]

Read More… from Abel Azkona artista nafarrak ‘Monumentu bat familiari’ erakusketa zabalduko du larunbatean, Gasteizen

[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Reset’ nobela distopikoa kaleratu du

Nobela hau idazterako orduan bi kezka nagusi izan ditu buruan egileak: teknologiaren gehiegizko erabilpena eta deskarbonizazioa. Aitziber Etxeberria idazleak Reset nobela distopikoa kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, etorkizun hurbil bat irudikatzen du, ustezko gizarte hobeago batek dituen gabeziak erakutsiz eta etorkizuneko gizarte ereduei buruz hausnartuz. Alegiaroaren 46.urtea. Klaustro Zuriak gidatzen duen M eremuko gizarte […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Reset’ nobela distopikoa kaleratu du

‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketa zabaldu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan

Erakusketa 2026ko urtarrilaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Gipuzkoa hitza, zehazki “Ipuscua”, lehenengo aldiz dokumentu batean agertu zenetik mila urte betetzen dira aurten, eta herrialdea osatu eta bermatu zen XIX. mendea aztertzen duen erakusketa ireki nahi izan du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak. Maria Jose Telleria Ondare Kulturaleko zuzendariak azpimarratu duenez, “erakusketak iraganera begiratzeko aukera ematen […]

Read More… from ‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketa zabaldu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan