Jaialdiak gaurkotasun handiko gaiak landuko ditu edizio honetan: identitatearen eraikuntza, amatasun lesbikoak, talde-zaintza eta abar. Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak 18. edizioa aurkeztu du gaur, Bilborocken antolatutako prentsaurrekoan. Aurten Zinegoak martxoaren 1etik 14ra egingo da eta osasun-krisiak jaialdia baldintzatu duen arren, Zinegoak jaialdiak aurrez aurreko programazioaren aldeko apustua egin du, Filmin plataforman […]
Kategoria: Nabarmenduak
Bihar abiatuko da IrriZiklo euskarazko umore zikloa, Iruñean
Luze eta motz, Ez dok ero, Koxkak, 35 huts eta Losers – Galtzaileak antzerki obrak taulatuko dituzte asteazkenetan, 19:00etan. Otsailaren 24tik martxoaren 24ra bitartean IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara bost saio jasoko ditu egitarauak eta denak asteazkenetan egingo dituzte, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Hala, zikloari hasiera emateko, otsailaren 24an, Mirari […]
Read More… from Bihar abiatuko da IrriZiklo euskarazko umore zikloa, Iruñean
[BIDEOA] 10. Euspot Lehiaketa martxan da
Deialdia zabalik da jada maiatzaren 12ra arte. Hil horren 27an egingo dute sari banaketa. Aurtengo gaia Nekazaritzatik bizi nahi dugu izango da. Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa orain dela hamar urte, eta errotutako lehiaketa honek urtez urte gaia aldatu du, aurtengoa: Nekazaritzatik bizi nahi dugu!. Hala, “aurtengo spotak gazteak animatu […]
Sagrario Azcona artistak ‘Zirkulua ixten den unea’ erakusketa paratu du Iruñean
Ziudadelako Bolborategian ikusgai dagoen erakusketa honetan, intuiziotik abiatutako artea egiteko modua defendatu nahi izan du, kolorea eta material desberdinekin egindako esperimentazioa aurkezpen gutuntzat hartuta. Sagrario Azcona artista iruindarrak arte estilo oso pertsonala erakutsi nahi izan du Zirkulua ixten den unea erakusketaren bidez. Intuiziotik abiatuta sortzen du, senetik, oinarrizkotik, egiazkotik marraztuz. Hori agerian geratzen da bere […]
Read More… from Sagrario Azcona artistak ‘Zirkulua ixten den unea’ erakusketa paratu du Iruñean
Ikerketa baten arabera, “euskal identitate eta ahalduntze kolektibo altua dutenek ongizate eta parte-hartze komunitario altuak dituzte”
AEK-k antolatzen duen Korrika ekinbidearen harira egin dute ikerketa. Euskaldunekiko identifikazio sozialak eta ahalduntze psikologiko kolektiboak ongizate pertsonalarekin, sozialarekin eta parte-hartze komunitarioarekin duten erlazioa aztertu du EHUko Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikerketa-taldeko Jon Zabalak eta euskaldunekiko identifikazio-maila altua eta ahalduntze-maila altua sentitzen duten banakoek ongizate-indize altuagoak dituztela ikusi du. Identitate soziala ongizatearekin eta parte-hartze komunitarioarekin […]
Miriam Isasiren ‘Erraldoi gorria. Kartografia lainotsua’ instalazioa San Telmo Museoan ikusgai
Instalazioaz gain, izenburu bereko 15-20 minutuko performancea eskainiko dute otsailaren 27an, larunbata, museoko elizan. Donostiako San Telmo Museoak areto berri bat zabalduko du otsailaren 23tik aurrera Urgullen magalean erakusketaren barruan. Honetan, Erraldoi gorria. Kartografia lainotsua proiektuaren instalazioa egongo da ikusgai maiatzaren 2ra arte. Piezaren izenburuak izar baten bizitzako etapa ezberdinei egiten die erreferentzia. Mugimenduak, arrastoak […]
Leioako Umore azoka irailaren 16tik 19ra egingo da aurten
Hasierako hitzordua maiatzerako aurreikusita bazegoen ere, “data berriak osasun-aurreikuspen hobeagoa eta pandemiaren kontrol handiagoa izateko aukera emango du”. Aurtengo edizioan 38 konpainiak hartuko dute parte, horietatik hogei Euskal Herrikoak izango dira. Leioako Umore Azokaren 21. edizioa irailera atzeratzea erabaki du Leioako Udalak, irailaren 16tik 19ra, hain zuzen ere. “Hasierako hitzordua maiatzerako aurreikusita bazegoen ere, data […]
Read More… from Leioako Umore azoka irailaren 16tik 19ra egingo da aurten
Edurne Azkarate, Franck Dolosor eta Ilaski Serrano Ahoskera Laborategiaren mahainguruan
Otsailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan euskara lanabes duten hiru profesionalen hausnarketak entzuteko aukera egongo da Gasteizen. Sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenarekin. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia antolatu du asteazkenerako, otsailak 24. Ahoskera Laborategiaren aurkezpen gisa […]
McOnak taldea bueltan da ‘Balearen Bertsoak’ kanta berriarekin
Hamargarren urteurrenaren harira argitaratuko duten Bitakora diskoaren aurrerapen kanta da Balearen Bertsoak. McOnak taldea bueltan da kanta berri batekin. Lekeitiarrek hamar urte beteko dituzte aurten, eta, laster, urteurrena ospatzeko disko berria kaleratuko dute Bitakora izenpean. Balearen bertsoak aurrerapen kanta da eta The Capaces taldeko Martillo abeslari katalanarekin batera grabatu dute. Taldekideek azaldu dutenez, hamargarren urteurrena […]
Read More… from McOnak taldea bueltan da ‘Balearen Bertsoak’ kanta berriarekin
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik
Film laburrik onena aukeratuko dute gai sozialak lantzen dituen nazioarteko lehiaketan. Izen-emate epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte bitarteko 90 bat gaztek osatuko dute. Aurten, pandemiak ezarritako mugetara egokitzeko epaimahaikide gutxiago izango dira. Hala, apirilaren 23tik eta 30era egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan […]
