Bosteko 2021 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea zabalik da

Euskal arte garaikideko erakusketa bost udalerritan egongo da ikusgai: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa Bosteko 2021 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da, martxoaren 23ra arte, interesdunek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, eta horietan Bizkaiko hiru sortzailek osatutako eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute. Aurtengo deialdia erakusketaren 24. ekitaldiari dagokio eta horretan kulturaren ikerketa, […]

Read More… from Bosteko 2021 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea zabalik da

Ikastolaz ikastola osatzen joango den ‘Liburu Ibiltaria’ martxan

Ikastolen jaien helburuetako bat da euskaraz bizi, pentsatu, dibertitu eta sortzeko guneak eta ekimenak zabaldu eta sustatzea, eta bereziki gazteei eskaintzea euskaraz ongi pasatzeko, esperimentatzeko eta sortzeko aukerak. Ekimenarekin aukera hori zabaldu nahi zaie DBH3ko ikasleei. Gaur jarri da martxan Liburu Ibiltaria, ikastolen jaiek, Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, sortutako egitasmoa. Sopelako Ander Deuna ikastolako DBH […]

Read More… from Ikastolaz ikastola osatzen joango den ‘Liburu Ibiltaria’ martxan

‘Loa, loa lagunak’, ‘Poliedro Vol. 1’ eta ‘Larrugorritan’ proiektuen crowdfunding kanpainak abian

40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian Euskal herriko eta Gasteizko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten. Maider Lasa, Eñaut Zubizarreta eta Ane Nafarrate, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera: kultur proiektuak elkarrekin sormen bekako lan aukeratuen egileak. Hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen […]

Read More… from ‘Loa, loa lagunak’, ‘Poliedro Vol. 1’ eta ‘Larrugorritan’ proiektuen crowdfunding kanpainak abian

Donostiako San Telmo Museoak ‘Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoetxea’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketak 150 argazki inguru biltzen ditu, gehienak argitaratu gabeak. Erakusketa maiatzaren 23ra arte egongo da ikusgai. Kearen eta lanbroaren artean erakusketaren oinarria Sigfrido Koch Bengoetxearen argazki lana da, XX. mendearen hasieran Donostiara bizitzera etorri zen Willy Koch Schöneweiss argazkilariaren semea. Bi aretotan banatu dute erakusketa, lehenengoa gerrako albumari eskainia dago, Gerra Zibilaren inguruko argazki argitaragabeekin osatutako […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoetxea’ erakusketa aurkeztu du

Donostiako Tabakalerak ‘Proiektuen Plaza’ deialdia ireki du

Proiektuen Plaza deialdia zabalik egongo da urte osoan proiektuak jasotzeko. Hirikilabs Plazaren lekukoa hartu du. Deialdia kultura digitala, diseinu irekia eta ezagutza partekatuaren arloko proiektuei zuzenduta dago. Donostiako Tabakalera zentroak Proiektuen Plaza deialdian parte hartzeko epea ireki du. Medialab Tabakalerak proiektuei zuzendutako deialdi irekia eta jarraia da. Gaurtik aurrera eta urte osoan zehar, kultura digitala, […]

Read More… from Donostiako Tabakalerak ‘Proiektuen Plaza’ deialdia ireki du

Ametsez betetako kutxak Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatuko ditu

Iparra Hegoa elkarteak Bizi gira… kutxa bira! ekimena aurkeztu du. Martxoaren 20an abiatuko da Argentinan eta Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatu ostean, maiatzaren 30ean Seguran amaituko da. Iparra Hegoa elkarteak Iruñeko Katakrak liburu dendan aurkeztu du Bizi gira… kutxa bira! ekimena. Azaldu duenez, egurrezko kutxa izango da ekimen honen protagonista nagusia, eta herriz herri […]

Read More… from Ametsez betetako kutxak Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatuko ditu

Edukiak euskaraz emititu ditzala eskatu diote Netflix plataformari

Change.org webgunearen bidez sinadura bilketa abiatu dute ikus-entzunezko sareari edukiak euskaraz emititu ditzan eskatzeko. “Euskara eta plataforma honen kontsumitzaile potentzial diren 800.000 euskal hiztunak kontuan hartu gabe iritsi zen Netflix Euskal Herrira”. Netflix ikus-entzunezko plataforma 2014an iritsi zen Lapurdira, Nafarroa Beherera eta Zuberoara. 2015ean, berriz, Hego Euskal Herrira heldu zen, eta gaur egun munduko Internet […]

Read More… from Edukiak euskaraz emititu ditzala eskatu diote Netflix plataformari

“Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”

Gasteizko Baratza aretoak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak Bidenteak gara liburu kolektiboa ondu dute elkarlanean, hainbat antzerkigile eta kolektibok idatzitako gogoetekin. Honetan, antzerkigintzak bizi duen egoera islatu nahi izan dute. Bidenteak gara liburuaren ernamuina iazko itxialdian sortu zen, Gasteizko Zurrunbilo euskarazko arte eszenikoen jaialdia bertan behera geratu zenean. Ohiko moduan, euskarazko dramaturgia berriei erakusleihoa eskaintzeaz gain, gogoeta […]

Read More… from “Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”

Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Literatura eta ondarea’ programa abiatuko du ostegunean

Gernikako museoak euskarazko hainbat lani buruz eztabaidatzeko eta obra horiek irakurtzeko topaketak antolatu ditu, hala nola, Kirmen Uriberen Bilbao-NY-Bilbao, Toti Mtz. de Lezearen Urak dakarrena edota Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoa. Euskarazko literaturako hainbat lanen zatien bidez, Gernikako Euskal Herria Museoak jarduera bat aurkeztuko du hilero, literatura eta ondarea saio batean bilduz. “Testuetan […]

Read More… from Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Literatura eta ondarea’ programa abiatuko du ostegunean

‘Salda badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak’ liburua aurkeztu dute

“Liburuaren funtsa memoria ariketa bat egitea da”, adierazi du Monika Mendiberri Emagineko kideak. 2019ko azaroan Euskal Herriko 5. Jardunaldi feministak egin ziren Durangon. Emagin elkartearen arabera, 3000 emakume eta 350 kolektibo bildu ziren jardunaldietan, “Euskal Herriko Mugimendu Feminista egituratzeko eta aurrera begira dituzten erronken inguruan hausnartzeko”. Durangon eztabaidatutakoak jaso dituzte orain Salda badago izeneko liburuan. […]

Read More… from ‘Salda badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak’ liburua aurkeztu dute