EuskarAbenturak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du

Euskal Herriko eta diasporako 16-17 urteko gazteek izango dute abenturan parte hartzeko aukera, alegia, 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoek. Martxoaren 12ra arte egongo da proiektuak aurkezteko epea zabalik. EuskarAbentura elkarteak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du. Euskal Herriko eta diasporako 16-17 urteko gazteek izango dute abenturan parte hartzeko aukera, alegia, 2004 eta 2005 urteetan […]

Read More… from EuskarAbenturak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du

Luis Buñueli eskainitako atzera begirakoarekin abiatuko da Tabakalerako 2021eko zinema programazioa

Donostiako Zinemaldiak modu egonkorrean sartuko da pantaila partekatuaren programazioan, Zinemaldia + PLUS programarekin. Urtarrilaren 6an abiatuko da Nosferatu zikloa Luis Buñueli eskainitako atzera begirakoarekin. Hala, zinemagilearen lehen bi filmak proiektatuko dira Donostiako Tabakalera : Un perro andaluz (1929) eta La edad de oro (1930). Film horietaz gain, Buñuelen beste 32 lan ere eskainiko dira. Programazio […]

Read More… from Luis Buñueli eskainitako atzera begirakoarekin abiatuko da Tabakalerako 2021eko zinema programazioa

Deabruaren Eskola, “testu ederrak irakurtzeko ataria” martxan

Irati Jimenez, Mikel Soto eta Esteban Montorioren asmoa irakurzaletasuna sustatzea eta literaturaren ezagutza zabaltzea da. “Testu ederrak irakurtzeko leku bat”, halaxe definitu dute Deabruaren Eskola Irati Jimenez eta Mikel Soto idazleek eta Esteban Montorio diseinatzaileak deabruareneskola.eus atariaren bidez zabaldu duten mezuan. Hiruren artean jarri dute egitasmoa martxan, eta “literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko […]

Read More… from Deabruaren Eskola, “testu ederrak irakurtzeko ataria” martxan

[BIDEOA] Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek Euskal Herriko animaliak jendeari hurbiltzeko liburu ilustratua plazaratu dute

Ilustratzaileek animaliei buruzko gida-liburuen formatu horretatik aldendu eta haurrentzat, zein helduentzat erakargarria izango den liburua sortu nahi izan dute. Asier Gorostidi eta Igor Sarralde ilustratzaileek Euskal Herriko animaliak liburu ilustratua aurkeztu dute Donostian. Hainbat proiektutan elkarrekin lan egin duten arren, hauxe dute elkarrekin egiten duten aurreneko liburua. Sarraldek eta Gorostidik Arte Ederren fakultatean ezagutu zuten […]

Read More… from [BIDEOA] Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek Euskal Herriko animaliak jendeari hurbiltzeko liburu ilustratua plazaratu dute

Maider Oleaga zinemagileak ‘Kinka’ film laburraren grabaketa lanekin bukatu du

Filma Galapan produkzio etxeak eta Ander eta Eneko Sagardoy anaiek sortu berri duten Sumendi Filmak etxeak ekoitzi dute elkarlanean. Maider Oleaga ​(Bilbao, 1976) zinemagileak Kinka izeneko film laburraren grabaketa lanekin amaitu du. Carlota Pereda izan du gidoi lanetan, aktoreen zerrenda, berriz, Elena Iruretak, Maria Isabel Diazek eta Josean Bengoetxeak osatu dute. Kinka filma Galapan produkzio […]

Read More… from Maider Oleaga zinemagileak ‘Kinka’ film laburraren grabaketa lanekin bukatu du

Elena Odriozola 2022ko Andersen sarietarako hautagai izendatu dute

Beste behin ere, Galtzagorri Elkarteak Andersen sarietara aurkeztu du Elena Odriozolaren hautagaitza, besteak beste, haren lanak haur- eta gazte-literaturari egindako ekarpena ezinbestekotzat jotzen duelako. Nazioarteko gazte-liburuetarako irabazi asmorik gabeko erakundeak (IBBY) 2022ko Hans Christian Andersen Awards sarietarako hautagaiak ezagutzera eman ditu. Guztira, 33 herrialdetako 62 dira. Horien artean dago Elena Odriozola euskal ilustratzailea ere. Proposamena […]

Read More… from Elena Odriozola 2022ko Andersen sarietarako hautagai izendatu dute

[BIDEOA] ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara

Taldeak Egingo dugu eztanda abesti berria aurkeztu du. Lehenengo zuzenekoa Andoainen izango dute hil horren 5ean. Azpeitin, Algortan, Bilbon, Gasteiz, Donostian eta Iruñean ere kontzertuak lotu dituzte jada. En Tol Sarmiento (ETS) taldearen Egingo dugu eztanda abesti berria garai zail baten osteko itzuleraz, gainditzeko espirituaz eta gauzei buelta emateko dugun gaitasunaz mintzo da. Hitzak aurten […]

Read More… from [BIDEOA] ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara

‘Dardara’ Berri Txarrak taldearen filmak irekiko du Iruñeko Ikuspuntu jaialdia

Martxoaren 15ean izango da Marina Lameiro zinemagileak ondutako dokumentalaren estreinaldia. 2021eko martxoaren 15etik 20ra bitartean egingo da Ikuspuntu jaialdiaren 15. edizioa eta arduradunek dagoeneko programazioaren lehen xehetasunak eman dituzte prentsaurrekoan. Hala, jaialdiak azken edizioetako ohiko programazioaren egitura mantentzearen aldeko apustua egingo du. Zazpi atal nagusi izango ditu: Sail Ofiziala, Atzera begirakoak, Dokbizia, Punto de Vista […]

Read More… from ‘Dardara’ Berri Txarrak taldearen filmak irekiko du Iruñeko Ikuspuntu jaialdia

San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lana zaharberritu du Donostian

Iturria, 1989. urtekoa, Donostiako Rodil eta Indianoene kaleen artean dago kokatuta eta oso egoera kaskarrean egon da orain arte. San Telmo Museoak Jose Luis Zumeta artistak 1989. urtean egindako zeramika-iturri bat zaharberritu du, “oso kontserbazio-egoera tamalgarrian zegoen”, dio Donostiako museoak. Iturria Indianoene eta Rodil kaleak lotzen dituen plazatxoan dago, Gros auzoan, eta Jose Ignacio Zuriarrain […]

Read More… from San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lana zaharberritu du Donostian

EGOk, Eneko Sagardoy eta Jone Martinezekin batera, Beethoveni eskainitako egitarau bati ekingo dio

Euskal Herriko Orkestra gazteak bat egingo du Beethovenen 250.urteurrenaren ospakizunekin, konpositoreari eskainitako egitaraua eskainiz. Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, 46 musikari gazte eta izen handiko sei irakasle elkartuko ditu, oraingoan, Donostiako Musikenen egingo den neguko topaketarako. Denbora honetan zehar, musikari gazteek egitarau zorrotz bati egingo diote aurre, ondoren eskainiko duen […]

Read More… from EGOk, Eneko Sagardoy eta Jone Martinezekin batera, Beethoveni eskainitako egitarau bati ekingo dio