Larunbatean hasiko da Euskal Zine Bilera online

Edizio honetako eduki guztiak zinebilera.eus egongo dira ikusgai azaroaren 21etik 29ra bitartean. Jaialdiaren aurkezpena azaroaren 17an, asteartea, 11:00etan egingo da online. Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Euskal Zine Bilera hasteko. 43. edizio honetan, online izaera hartuko du jaialdiak, pantaila guztietara helduz eta publiko zabalago batera hurbiltzeko. “Inoiz baino errazagoa izango da Euskal Herrian […]

Read More… from Larunbatean hasiko da Euskal Zine Bilera online

Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

Abenduaren 21era arte jasoko dira lanak eta 2021eko otsailean jakitera emango dituzte irabazleen izenak. Aurten lehen aldiz, Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu dute kaixomaitia.eus atariko kideek, Elkar argitaletxearen babesean. Azaroaren 16tik abenduaren 21 bitartean jasoko dira lanak eta datorren urteko otsailean jakitera emango dituzte irabazleek izenak. Antolatzaileek iragarri dutenez, “sari ekonomiko garrantzitsuak” jasoko dituzte irabazleek. Hala, lehiaketan […]

Read More… from Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

Esti eta Mikel Markez kantariek ‘Azal berritzen’ izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean

Guztira hamar kantu berri jaso dituzte lan berrian, Estik sortutako bost kantu eta Mikelek sortutako beste bost. Esti eta Mikel Markez kantariek Azal berritzen izeneko diskoa grabatu eta kaleratu dute. Bertan hamar kantu bildu dituzte, Estik sortutako bost kantu berri eta Mikelek sortutako beste bost. Alegia, diskoaren sorkuntza prozesua erdibana burutu dute, baina bi artistek […]

Read More… from Esti eta Mikel Markez kantariek ‘Azal berritzen’ izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean

Mila Salterain Idazleak ‘Sasiola’ izeneko eleberri historikoa kaleratu du

Eleberriaren ardatza XVII. mendean, Durangaldean lan egiten zuen diru faltsutzaile talde bat da. Mila Salterain idazleak Alberdania argitaletxeko Jorge Gimenez Bech editorearekin batera, Sasiola izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Durangarra da Salterain, eta inguru horietan XVII. mendean gertatu zirenak dira, hain zuzen, Sasiola eleberri historikoan kontatzen dituenak. Gimenezek adierazi duenez, “talaia ugaritatik hurbil gintezke nobela […]

Read More… from Mila Salterain Idazleak ‘Sasiola’ izeneko eleberri historikoa kaleratu du

Laburbira zikloa asteazkenean helduko da Gasteizera

Guztira bederatzi film labur proietatuko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Jarduerara hamar minutu lehenago etortzea gomendatzen dute antolatzaileek. Laburbira zikloaren XVII. ediziora 27 lan aurkeztu badira ere, orotara bederatzi lan ikusteko aukera egongo da ordubete inguruko proiekzio batean. Hala, egitasmoak 33 herri bisitatzen ari da, Euskal Herria iparraldetik hegoaldera eta mugetatik haratago ere egiten ari da […]

Read More… from Laburbira zikloa asteazkenean helduko da Gasteizera

[BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

Egileak era bateko eta besteko iturrietara joz, ikerketa zabal eta sakon bati ekin dio Naparra. kasu irekia osatzeko. Alonsok 2016ko Tene Mujika beka irabazi zuen proiektu honekin. Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea eta Iparraldean errefuxiatua, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, norbaitek bahitua. Ordutik ez da haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egile […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

Bigara elkartearen ‘Abere Ba’ erakusketa Donostian ikusgai

Bigara elkarteak euskarazko animalien izenetan palindromo meategi aberatsa topatu du, eta izen horiek abiapuntu hartuta hitz eta letrekin esperimentatzen aritu da. Proposamenak sortzeko gonbita egiten du orain. Bihartik aurrera Abere ba erakusketa bisitatu ahal izango da Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, martxoaren 13ra arte. Abere ba Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak osatzen duten Bigara […]

Read More… from Bigara elkartearen ‘Abere Ba’ erakusketa Donostian ikusgai

May Ayim eta Raymond Carver poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Liburuak Garazi Ugaldek eta Harkaitz Canok itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 36. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: May Ayim alemanaren gainekoa eta Raymond Carver estatubatuarrarena. Autore bi hauekin 36. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatu zen bilduma. Beñat Sarasolak zuzentzen du proiektua […]

Read More… from May Ayim eta Raymond Carver poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

Dama Beltzak eta Travellin´ Brothers euskal taldeak, besteak beste, izango dira aurtengo jaialdian. Oraingoan, “blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa” osatu du antolakuntzak. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak iaz abiatu zuten bideari jarraituz, aurten ere Bluez Hotsak izeneko jaialdia antolatu du azaroaren 21etik 29ra bitartean, Soraluzen. “Ez dira musikarako garai onenak, baina […]

Read More… from Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

Mintzalasai elkarteak haurrentzako ‘Asteburu konfinatuak’ kanpaina abiatu du

Euskara bereganatzen laguntzeko, haur euskaldunei euskararekin eskolaz kanpoko lotura sortzea da ekimenaren helburua, baina baita euskaraz une atseginak biziaraztea ere, haien lotura afektiboa indartzeko. Martxoko itxialdian bultzatutako Etxean euskaraz kanpainaren ondoren, Mintzalasai elkarteak Asteburu konfinatuak kanpaina abiatu du. Hala, Eguberriko oporrak heldu arte, elkarteak artikulu bat argitaratuko du ostiralero bere webgunean. Artikulu horrek lau jarduera […]

Read More… from Mintzalasai elkarteak haurrentzako ‘Asteburu konfinatuak’ kanpaina abiatu du