Peninsula filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari

Urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean izango da Donostiako jaialdia. Datorren urriaren 30ean, ostirala, Koreako Peninsula filmak (Yeon Sang-ho, 2020) hasiera emango dio Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari, Victoria Eugenia Antzokian. Amaiera, berriz, Frantziako Mandibules filmak (Quentin Dupieux, 2020) emango dio azaroaren 6an, leku berean. Bi data horien artean, fantasiazko zinemako urteko film luze […]

Read More… from Peninsula filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari

Ostegunean hasiko dira XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian

Datorren ostegunean, hilak 29, hasiko da Azpeitian Euskal Antzerki Topaketen 38. edizioa, eta ohi bezala, euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza. Aurtengo jaialdian “kalitate handiko” hamaika obra eskainiko dituztela aurreratu du Eneritz Albizu Azpeitiko kultura batzordeburuak. Tartean dira Soreasun sortutako bi antzezlanen estreinaldiak: azaroaren 6an, Bonbom beltz konpainiaren Lanaz eta Xaharretaz eta azaroaren […]

Read More… from Ostegunean hasiko dira XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian

‘Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa’ mintegia New Yorkeko City University-n

Mari Jose Olaziregik eskainiko du mintegia. Aurten hamar urte bete ditu Etxepare Euskal Institutuak City University of New York-en (CUNY) sortutako Bernardo Atxaga katedrak. Hori dela eta, katedra idazle asteasuarraren obrari buruzkoa izango da aurten, Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa izenpean, eta gaurtik hasita, Mari Jose Olaziregik emango du mintegia. Olaziregi Euskal Filologian […]

Read More… from ‘Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa’ mintegia New Yorkeko City University-n

Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Aurtengo egitarauan literatura, sormena, dantza, bertsolaritza, musika eta zinema uztartuko dira. Emanaldi guztietarako sarrerak edo gonbidapenak beharko dira, aforoa kontrolatu ahal izateko. 2020ko Literatur Amuak jaialdia aurkeztu du Ondarroako Udalak. Euskara Batzordeak argi izan du urteetan egutegian finkatzen doan jaialdiak aurten ere bere lekua izan behar zuela, nahiz eta Covid-19ak eragindako egoerak asko baldintzatu duen […]

Read More… from Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Lander Garrok irabazi du Augustin Zubikarai saria

Garrok urte guztia izango du proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Lander Garrok irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 29 proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Garrok aurkeztutako proiektua saritzea erabaki du Ana […]

Read More… from Lander Garrok irabazi du Augustin Zubikarai saria

Bilboko Euskal Museoak ‘Arzak bere saltsan’ izeneko erakusketa aurkeztu du

2021eko urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Luisa Lopez Telleriaren komisariotzapean, Arzak bere saltsan izeneko erakusketak Juan Mari Arzak (Donostia, 1942) sukaladariaren ibilbidea aztertuko du hainbat mahairen bidez, zeinak bere ibilbide pertsonal zein profesionalaren parte izan baitira, “Alto Vinagres jatetxeko mahaiez ari gara; 1897an ireki zen jatetxe hori”. Euskal Sukaldaritza Berria deritzon mugimenduaren funtsezko […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak ‘Arzak bere saltsan’ izeneko erakusketa aurkeztu du

Zuzeneko arteen zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik

Musika Bulegoak zuzeneko arteen zirkuitu berezi bat antolatu du. Musika Bulegoaren arabera, “EAE ez da Covid-19 pandemiatik libratu. Pandemia horrek aurrekaririk gabeko osasun-krisia eta hartutako babes-neurrien ondoriozko krisi ekonomikoa eragin ditu mundu osoan. Neurri horiek eragina izan dute bizitza sozial eta ekonomikoaren eremu guztietan, eta zuzeneko arteen sektorean dituzten ondorioak bereziki kezkagarriak dira”. Musikaren eta arte eszenikoen sektoreko […]

Read More… from Zuzeneko arteen zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik

Durangaldeko sortzaileek eskaintza berezia izango dute Azokako denda birtualean

Durangaldeko sortzaileek online dendan lortzen duten diru-sarreren ehuneko ehuna jasoko dute. Osasun-krisiak baldintzatuta, aldaketa ugari izango ditu Durangoko Azokako 55. edizioak. Besteak beste, modu zuzenean eragingo dio salmenta guneari: aurten salerosketa online egin beharko da, eta, beraz, ez da erakusmahairik egongo Landako Gunean. Hauen ordez, webgune honetan denda birtuala sortuko da, eta abenduaren 4tik 8ra […]

Read More… from Durangaldeko sortzaileek eskaintza berezia izango dute Azokako denda birtualean

Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean lau film luze eta hiru labur ikusgai

Urriaren 26tik 30era bitartean izango dira proiekzioak. Ondoren, ikusleek errealizadoreekin egingo den solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen VI. edizioa egingo da datorren astean Gasteizeko Vital Fundazioa Kulturunean. Hitzordu honek euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Aurten, gainera, film labur dokumentalei buruzko atal bat izango du. “Askotariko programazio […]

Read More… from Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean lau film luze eta hiru labur ikusgai

‘Kopla barik’ bertso zirkuitua urriaren 24an abiatuko da

Formatu desberdineko lau saio antolatu dituzte udazkena ere bertsoz josteko. Bertsozale elkartearen esanetan, “ez dago aitzakiarik, kopla barik. Kulturaz gozatzeko momentu guztiak direlako onak”. Horregatik Kopla barik bertso zirkuitua antolatzea erabaki dute, formatu desberdineko lau saioz osatutako zikloa izango da. Bertso saio musikatua, bertso trama, sariketa eta jaialdia izango dira zikloa osatuko duten saioak, bertsozale […]

Read More… from ‘Kopla barik’ bertso zirkuitua urriaren 24an abiatuko da