Leire Errandonea itzultzaile gazteak Minaberri beka eskuratu du

Nafarrak Marie-Aude Murail idazle frantsesaren Sauveur et fils liburua euskaratuko du. Leire-Errandonea Garcia-Larratxek (Bera, 1997) irabazi du nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko beka. Epaimahaiak bigarren deialdi honetara aurkeztu diren hamar gazteetatik aukeratu du itzultzaile nafarra. Orain, Marie-Aude Murail idazle frantsesaren Sauveur et fils liburua osorik itzuli beharko du, eta horretarako Xabier Olarra itzultzaile eta […]

Read More… from Leire Errandonea itzultzaile gazteak Minaberri beka eskuratu du

Arabako kultur sortzaileei zuzendutako Muina deialdia abiatu du Lazarraga Kultur Elkarteak

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunearen muina bera osatuko duten kultur egitasmoak hautatu eta programatzeko tresna da deialdia. Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Muina deialdiaren bigarren edizioa abiatu du Izaskun Arrue Kulturgunean, “kulturaz gozatu eta euskaraz sortu nahi duten guztiei irekia”. Egitasmoak proposamen-poltsa bat sortzeko asmoa du eta Araban prestaturiko kultura-egitasmoak jaso, hautatu eta 2026an zehar eskainiko dira, […]

Read More… from Arabako kultur sortzaileei zuzendutako Muina deialdia abiatu du Lazarraga Kultur Elkarteak

Argizaiolak eta euskal kulturako beste hileta-elementu batzuk jasotzen dituen liburua aurkeztu dute

Argitalpen hau mugarri bat da euskal bibliografia etnografikoan, ehunka irudi biltzen baititu bolumen bakar batean, hala nola argizaiolak, oihalak, fuesak eta argimutilak. Joseba Urretabizcayak eta Fernando Hualdek Argizaiola liburua aurkeztu dute Gordailua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Argitalpenak, zehatz-mehatz eta kontu handiz, hileta-errituekin eta heriotzaren euskal ikuspegiarekin zuzenean lotutako elementuak grafikoki dokumentatzen ditu. Azaldu dutenez, […]

Read More… from Argizaiolak eta euskal kulturako beste hileta-elementu batzuk jasotzen dituen liburua aurkeztu dute

Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu dute Bilbon

Aresti bera eta beronen lanak ezagutzera ematea da ekitaldi hauen xede nagusia. Gabriel Aresti Segurola bilbotar idazle eta euskaltzain urgazlea 1975eko ekainaren 5ean zendu zen, 41 urte zituela. Urtemuga hori kontuan izanda, Euskaltzaindiak xx. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zen hura omentzeko eta beronen ekarria goresteko hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearekin […]

Read More… from Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu dute Bilbon

Artium Museoak eta Zas Kultur espazioak egonaldi artistikoa egiteko deialdia abiatu dute

Ekainaren 30era arte egongo da parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik. Arte-sorkuntza garaikidea Araban sustatzeko helburuarekin, Gasteizko Artium Museoak eta Zas Kultur espazioak egonaldi artistikoa egiteko deialdia abiatu dute. Zehaztu dutenez, “deialdi hau hainbaten arteko lan-eremu batean proiekturen bat garatu nahi duten 35 urtera bitarteko artistei zuzenduta dago, zeinei eskainiko baitzaie museoko eta espazioko lantaldeen […]

Read More… from Artium Museoak eta Zas Kultur espazioak egonaldi artistikoa egiteko deialdia abiatu dute

Karmele Mitxelenak idatzitako ‘Benetako zirkua’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Benetako zirkua eleberri labur bat da, herri txiki batera zirku italiar bat iritsiko dela-eta, bertako haur-talde batengan piztutako sentimenduak eta biziko dituzten abenturak kontatuko dituena, samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin. Karmele Mitxelenak idatzitako Benetako zirkua nobela laburrak irabazi du 2025eko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta […]

Read More… from Karmele Mitxelenak idatzitako ‘Benetako zirkua’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillanen antzezlanak ‘Ganbila’ bildumara gehitu dituzte

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte: Agurtzane Intxaurragaren Zorretan eta Oier Guillanen Aztitza. Intxaurragaren liburuak bi testu dakartza: Hitzak (2012) eta Zorretan (2024). Susa argitaletxeak azaldu duenez, “bi obrak hamabi urteko tartean eginak diren arren, badituzte puntu komunak ere: emakumeari historikoki lotu […]

Read More… from Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillanen antzezlanak ‘Ganbila’ bildumara gehitu dituzte

Iker Aranberri idazleak Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria jaso du Donostian

Epaimahaiaren arabera,  Aranberriren Baden Verboten poema bildumak “heldutasun poetiko harrigarria” du, bai edukiari dagokionez, bai egiturari, irudimenari eta hizkuntzari dagokienez. Iker Aranberrik Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria jaso zuen atzo arratsaldean Baden Verboten poemategiagatik (Debekatuta ibaian bainatzea alemanez). Sari-emate ekitaldia Santa Teresa komentuan egin zen, Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo egoitzan. Gipuzkoarrak 12.000 euroko saria […]

Read More… from Iker Aranberri idazleak Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria jaso du Donostian

Ekidak ‘Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean’ diskoa kaleratu du

Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte betetzen diren egunean, ekainaren 5ean, aurkeztuko dute lan berria, Bilboko Bira espazioan. Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte bete dira aurten eta Ekida arte ekimen sozialistak disko bat osatu du poeta bilbotarraren hainbat poema oinarri hartuta. Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean izenpean, bederatzi kantuz osatuta dator lana eta Elene, Borla, J […]

Read More… from Ekidak ‘Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean’ diskoa kaleratu du

Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da. Hamabosgarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako eremuan egonaldia egiteko Pantxix Bidart idazle, musikari, kantari eta konpositore hazpandarra hautatu zuten. Horrez gain, bigarren hilabete bateko egonaldia eskainiko dute Pasai […]

Read More… from Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik