‘Harria Hitz’ bisita gidatua egingo dute uztailaren 25ean, Usurbilen

Ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta horretarako Usurbilen ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Ereiten Kultur Zerbitzuak-eko kideak Harria Hitz bisita gidatuekin bueltan dira beste behin. Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu dituztela iragarri dituzte euren webgunean. Hala, aurtengo lehenengo bisita gidatua uztailaren 25ean […]

Read More… from ‘Harria Hitz’ bisita gidatua egingo dute uztailaren 25ean, Usurbilen

Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi

Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateurren tokiko proposamenez gozatzeko aukera izango da. Horietaz gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adios  hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek parte hartuko dute jaialdian. 2020ko irailaren 5ean, Miramonen egingo den Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango duen arren, […]

Read More… from Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi

2021eko dFerian parte hartzeko izen ematea ireki dute, irailaren 6ra arte

XXVII. edizioa 2021eko martxoaren 15etik 18ra izango da. dFeria Donostiako arte eszenikoen jaialdian izena emateko epea ireki dute. Hala, jaialdian parte hartzeko interesa duten antzerki eta dantza konpainiek webgunean eman beharko dute izena: www.www. dFeria.eus. Bertan, bete beharreko izen-emate fitxa, eta ikuskizunaren dossier osoa aurkituko dituzte. Irailaren 6ra arte izango dute izena emateko epea zabalik. […]

Read More… from 2021eko dFerian parte hartzeko izen ematea ireki dute, irailaren 6ra arte

Jose Luis Zumetaren azken erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian ikusgai

Neurri ttikiak izeneko erakusketa irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da Ziburun. Bertan, formatu txikiko margolanak daude ikusgai. Jose Luis Zumeta artista zendu berriaren erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian paratu dute, irailaren 6ra arte. Neurri ttikiak izenpean, Zumetak berak aukeratutako formatu txikiko piezekin osatu dute erakusketa. Hala, azkeneko urtean margotutako hamabost olio daude ikusgai, horietatik […]

Read More… from Jose Luis Zumetaren azken erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian ikusgai

Aretoetako zuzenekoak Iruñeko plazetara

Lin Cortes izango da agertokira igotzen den lehen taldea, gaur, arratsaldeko 20:00etan, Burgoen plazan. Iruñeko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko xedearekin, Udalak aire zabaleko hamar kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan. Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: flamenko berria, flamenko-elektronika, pop […]

Read More… from Aretoetako zuzenekoak Iruñeko plazetara

Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Ikuskizunak askotarikoak izateaz gain, balore zehatzak lantzeko tresna gisa ere aurkeztu dituzte: berdintasuna, euskara, aniztasuna, topiko sexistak haustea, estereotipoak… horiez gain umorearentzako tartea ere egongo da. Sarrerak uztailaren 24tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan. Kultur Uheri ekimena antolatu du Ondarroako Udalak uda sasoirako. Hala, uztailaren 31tik abuztuaren 30era bitartean herriak askotariko kultur ekimenez gozatzeko […]

Read More… from Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Uharte Zentroak ‘Etxean egina’ ikerketa deialdia ireki du

Uztailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. Uharte Zentroak bi hilabeteko hiru egoitza eskainiko ditu etxetik egiten diren ikerketa edo ekoizpenetarako, gaia edozein dela ere. “Gorputz, gizarte, ekonomia eta lan paradigma nabarmen aldatzen ari den une honetan, aukera eman nahi diegu, hainbat arrazoi direla medio, lantokia etxean izan behar dutenei, etxetik mugitu ezin direlako […]

Read More… from Uharte Zentroak ‘Etxean egina’ ikerketa deialdia ireki du

Komisario Berriak programak 2020ko komisariotzako praktiken inguruko ikerketa proiektuak aukeratu ditu

Komisario Berriak 2020 aukeratu dituzte Iñigo Gomez, Itziar Gutierrez eta Ane Lekuonak aurkeztutako Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan; Arteriak-ek proposatutako #AGORA / CEMENTO / CODIGO; eta Mario Ortiz Paniegoren Espacio Publicitario proiektuak izan dira hautatuak. Komisario Berriak 2020 proiektuak gaur eguerdian argitaratu ditu aurtengo edizioan babestuko diren […]

Read More… from Komisario Berriak programak 2020ko komisariotzako praktiken inguruko ikerketa proiektuak aukeratu ditu

‘Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa’ izeneko liburua aurkeztu dute

Miel Angel Elustondok idatzitako liburu batek gogora dakar Abdon Gonzalez de Alaiza, Txistu euskarazko komikiaren bultzatzailea. Arabako Foru Aldundiak eta Arraia-Maeztuko Udalak Miel Angel Elustondok idatzitako Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa izeneko liburua aurkeztu dute. Argitalpen berriak euskarazko lehen komikiaren sorkuntza eta haren bultzatzaile Abdon Gonzalez de Alaiza ekintzaile kulturalaren ibilbidea errepasatzen ditu. “Herrialde honetan, […]

Read More… from ‘Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa’ izeneko liburua aurkeztu dute