Bilboko Konpartsen arabera, “abuztuaren 22tik aurrera pandemiak eta krisi ekonomikoak jotako Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko bitartekoa izango da”. Aste Nahasia iragartzeko kartel lehiaketa jarri dute martxan. Pasa den larunbatean ospatzekoa zen Konpartsakide Eguna, “Aste Nagusirako motorren beroketari hasiera ematen dion konpartsen arteko ospakizuna”, Ainhoa Riveiro eta Iñigo Iglesias Bilboko Konpartsetako bozeramaileek azaldu dutenez. […]
Ohiko Bilboko Aste Nagusitik Aste Nahasiara
