[Bideoa] Irene Solaren ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’ liburua euskaratu du Joxan Elosegik

Idazleak eleberri honen aukera baliatu du ikuskera eta ahotsari buruz gogoeta egiteko. Irene Sola idazle katalanak Joxan Elosegi itzultzailearekin eta Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editorearekin batera, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Bi heriotza bortitz jasaten dituen familia baten inguruan josi du idazleak narrazioa, bertan irudiak txertatuz, poemak, beste […]

Read More… from [Bideoa] Irene Solaren ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’ liburua euskaratu du Joxan Elosegik

Jose Mari Zabala izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Erlea Manerosek hautatu du programarako, besteak beste, Zabala testuinguru honetara egungo begiradarekin itzultzeak ekar dezakeen emaitza interesgarriagatik. Jose Mari Zabala (Irun, 1949) izango da Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua, halaxe iragarri du gaur Donostiako San Telmo Museoak. Erlea Manerosek hautatu du artista berria. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, ezinezkoa izan da Manerosek bere lana ekainerako […]

Read More… from Jose Mari Zabala izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Esther Otxoaren ‘Basoa nire baitan’ argazki erakusketa paratu dute Errenterian

Basoa eta bere elementuak dira Errenteriako artistak egindako 19 argazkiz osatutako erakusketa honen haria. Bertan, bularreko minbiziaren prozesuan zehar izandako bizipenak erakusten ditu. Erakusketa uztailaren 11ra arte egongo da ikusgai Xenpelar Etxean, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Esther Otxoak (Errenteria, 1966) Basoa nire baitan argazki erakusketa zabaldu du berriro Errenteriako Xenpelar Etxean, COVID-19k eragindako etenaldiaren […]

Read More… from Esther Otxoaren ‘Basoa nire baitan’ argazki erakusketa paratu dute Errenterian

Aniztasuna, eta adin tarte ezberdinei zuzendutako egitarau oparoa dakar Gasteizko Oihanederrek

Proposamenak uda osora begirakoak izango dira: alde batetik, beste urte batzuetan jorratu dituzten jarduerak berriztu dituzte (Gasteiztarrak Arraun The World, Kortxeak & Krispetak, Irri barra gauak…), eta bestetik, proposamen berriak eskainiko dituzte, egoera berrira egokituz. Martxoaren 4an egin zuten Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean azken jarduera. Baina lanean jarraitu dute, eta besteak beste, ekainera bitarteko hilabeteetan […]

Read More… from Aniztasuna, eta adin tarte ezberdinei zuzendutako egitarau oparoa dakar Gasteizko Oihanederrek

[Bideoa] Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikariek ‘Haurrak lotarazteko soinua’ sehaska kanta gaurkotu dute

Eñaut Elorrieta eta Ainara Ortegak abesten dute, eta pianoaz eta txistuaz gain, Ivan Casadok biolontxeloa jotzen du. “Goxo eta leun” aurkeztu nahi izan dute 1824an Juan Ignazio Iztuetak jaso zituen doinu eta hitz zaharrak. Haurrak lotaratzeko soinua sehaska kanta gaurkotu dute Iñar Sastre piano jotzaile anoetarrak eta Jagoba Astiarazan txistulari zestoarrak. Ainara Ortega eta Eñaut […]

Read More… from [Bideoa] Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikariek ‘Haurrak lotarazteko soinua’ sehaska kanta gaurkotu dute

28 bertsolarik parte hartuko dute udazkenean egingo den VI. Xilaba Txapelketan

Irailaren 19an hasiko da Hiriburun, eta finala azaroaren 21ean jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Bertsularien Lagunak elkarteak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen Xilaba bertsolari lehiaketa udazkenean egingo dela jakinarazi du. Elkarteak oraindik, ez du egutegiaren berri eman, baina iragarritakoaren arabera, irailaren 19an emango diote hasiera txapelketari Hiriburuko La Perle gelan. Guztira […]

Read More… from 28 bertsolarik parte hartuko dute udazkenean egingo den VI. Xilaba Txapelketan

‘Euskal Herriko talentuak’ izeneko argazki erakusketa paratuko dute Baionan

Kepa Etchandy, Anne Kuhn eta Abel Bourgeois argazkilarien lanak Baionako DI DAM aretoan egongo dira ikusgai uztailaren 18tik irailaren 13ra bitartean. Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten hiru argazkilariren lanak ikusteko parada egongo da datorren uztailaren 18tik irailaren 13ra bitartean, Baionako DI DAM aretoan. Kepa Etchandy, Anne Kuhn eta Abel Bourgeois argazkilarien teknikak eta […]

Read More… from ‘Euskal Herriko talentuak’ izeneko argazki erakusketa paratuko dute Baionan

Kepa Junkerak jasoko du 2020ko Adarra Saria

Bilboko musikariak bere disko-produkzio eskerga eta ezin baliotsuagoaren bidez euskal musikari egin dion ekarpen handia hartu du aintzat Adarra Sariko Aholku Batzordeak. Kepa Junkera musikari bilbotarra izango da 2020ko Adarra Sariaren irabazlea. Hala erabaki du Juan Gonzalez Andres kazetariak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak osatutako Aholku […]

Read More… from Kepa Junkerak jasoko du 2020ko Adarra Saria

1936ko Gerra Usurbilen nola bizi izan zuten aztertzeko proiektua abian

Ion Martin usurbildarrak, Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak, memoria historikoa osatzeko helburuarekin, hiru urterako hitzarmena sinatu dute. “Zer gertatu zen Usurbilen, 1936an, faxistak herrian sartu zirenean? Nortzuek egin zieten aurre? Zeintzuek jo zuten erbestera? Zein izan zen emakumearen rola gerran? Non daude garai hartako lubakiak?”, galdera horiei eta beste hainbati erantzuteko proiektu proposamena […]

Read More… from 1936ko Gerra Usurbilen nola bizi izan zuten aztertzeko proiektua abian

‘Bidegileak’ bildumaren azken lau aleak kaleratu dituzte

Joxe Arratibel Zurutuza, Miren Jone Azurza Aristegieta, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi eta Xole Erbili Arbilla dira Bidegileak sortako protagonista berriak. Argitalpen berri hauekin 33 urte bete dituen proiektu honi amaiera eman nahi diote. Bidegileak bildumaren azken lau aleak aurkeztu dituzte gaur, Donostiako Tabakaleran. Liburuxka berri hauekin, 33 urte bete dituen proiektu honi amaiera eman […]

Read More… from ‘Bidegileak’ bildumaren azken lau aleak kaleratu dituzte