Gasteizko Jimmy Jazz aretoak ‘EHan sortua’ online jaialdia antolatu du larunbaterako

Arkada Social, Rotten XIII, Brigade Loco eta The Guilty Brigade taldeak igoko dira oholtzara 17:00etatik aurrera. Gasteizko Jimmy Jazz aretoak EHan sortua jaialdia antolatu du larunbat honetarako, ekainak 6. Lau talde bildu ditu horretarako, eta zuzenekoak streaming bidez jarraitu ahal izango dira. “Bueltan gaude berriz ere. Lanean hasteko kristoren gogoa geneukan eta baita monoa ere. Oraingoan […]

Read More… from Gasteizko Jimmy Jazz aretoak ‘EHan sortua’ online jaialdia antolatu du larunbaterako

[Bideoa] Oihane Amantegik ‘Ibaiertzeko ipuina’ bere lehenengo eleberria kaleratu du

Heriotza zortzi urteko haur baten begietatik kontatu du idazleak. Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean, Ochlockonee ibaiertzean, kokatu du Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazle eta antropologoak Ibaiertzeko ipuina (Elkar) bere estreineko eleberria, “zehazten ez den garai ia mitiko batean”. Bertan eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak eta ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak bizi dira, eta horien […]

Read More… from [Bideoa] Oihane Amantegik ‘Ibaiertzeko ipuina’ bere lehenengo eleberria kaleratu du

Euskarazko ehun hitz aurkitu dituzte 1610ean Suitzan idatzitako liburu batean

Mintzoa argitaletxeak eskuratu du Mithridates de differentis linguis… izeneko liburu bitxia. Nafarroako Mintzoa argitaletxeak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatzitako Mithridates de differentis linguis… izeneko liburu bitxia eskuratu du. Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalariaren bultzadaz, Conrad von Gesner XVI. mendeko bibliografoak idatzi zituen liburuko pasarte batzuk. Hauetan euskararen inguruko informazio zehatza ematen da: batetik, non erabiltzen […]

Read More… from Euskarazko ehun hitz aurkitu dituzte 1610ean Suitzan idatzitako liburu batean

Datorren urteko ekainean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren Jaia Bastidan

Ekainaren 7tik 12ra jai birtuala antolatzen ari direla jakinarazi dute antolatzaileek, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren urteroko hitzordua mantentzeko asmoz. Datorren ekainaren 7an Bastidan ospatzekoa zen Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Hazitik gora! lelopean, baina Koronabirusaren osasun krisiak eragindako alarma egoeragatik, 2021eko ekainaren 6ra atzeratzea erabaki du antolakuntzak. “Aukera desberdinak aztertu ondoren eta datorren ikasturtearen hasieran izango […]

Read More… from Datorren urteko ekainean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren Jaia Bastidan

[Bideoa] Kartzelako soinu bandak

Karlos Gorrindok ‘Funanbulistaren beldurra’ eleberria aurkeztu du. Joseba Sarrionandiak egin dio hitzaurrea liburuari. Karlos Gorrindo (Gernika, 1958) idazleak kartzelan bizitakoak jaso ditu, gaur aurkeztu duen Funanbulistaren beldurra izeneko liburuan. 1980an ETAko kide izateagatik espetxean sartu zuten eta bertan 16 urte eman zituen. Inazio Mujika Erein argitaletxeko editorearen arabera, “oso gutxitan eman da espetxean bizitzen denaren […]

Read More… from [Bideoa] Kartzelako soinu bandak

‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du UEUk

Ikastaroa irailaren 4an izango da Baionan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara. Matrikula zabalik dago jada. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, Gau beltza (Arimen Gaua) ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du. “Badira urte batzuk globalizazioaren ufadaz Halloween ospakizuna zabaltzen ari dela Euskal Herrian. Ospakizun hori Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean”, azaldu dute antolatzaileek. […]

Read More… from ‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du UEUk

Euskadiko Orkestrak marka berria aurkeztu du

Euskadiko Orkestrak hausnarketa eta elkarrizketa sakon baten ostean, marka bakarra izatea erabaki du: Euskadiko Orkestra. “Orain arte erabili diren izendatzeko modu guztiak (EO, OSE, EOS, etab.) ordezkatuko ditu, izan ere, guzti hauek oso modu aldakorrean erabili dira orain arte eta ez dira erabilgarriak izan marka indartzeko, azaldu dute Orkestrako arduradunek. Nazioarteko zabalkundea lortzeko Basque National […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak marka berria aurkeztu du

EuskarAbentura espedizioaren 3.edizioa 2021era atzeratu dute

Aurten ezingo da espedizioa burutu, baina “irailetik aurrera, inoiz baino gogo gehiagorekin hartuko diogu hurrengoa prestatzeari”, adierazi du antolakuntzak. Hasiera batean EuskaraAbenturaren hirugarren edizioa abuztuan egitea proposatu bazen ere, Koronabirusaren osasun krisiak eragindako alarma egoeragatik, espedizioa datorren urtera atzeratzea erabaki du antolakuntzak. 2018an jarri zuten martxan egitasmoa eta ordutik hona, udaro, 120 gazte euskaldunek osatutako […]

Read More… from EuskarAbentura espedizioaren 3.edizioa 2021era atzeratu dute

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak urriaren 29, 30 eta 31n

Laugarren edizio honetan hiru herrialde gonbidatu dituzte: Quebec, Uruguai eta Estatu frantsesa. Euskal Irudigileak elkarteak ilustrazioaren nazioarteko Irudika topaketen laugarren edizioa egingo duela iragarri du. Urriaren 29, 30 eta 31n izango da hitzordua Gasteizen eta bertan, ilustratzaile profesionalak, argitaletxe eta agente literarioak izango dira. Euskal Herriko ilustrazioaren sektorea ere bertan egongo da. Laugarren edizio honetarako […]

Read More… from Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak urriaren 29, 30 eta 31n

San Telmo Museoak zuzeneko sormen jarduera batekin ospatuko du ateen irekiera

Astearteez gain, sarrera doakoa izango da igande arratsaldeetan ere. Donostiako San Telmo Museoak gaur irekiko ditu ateak goizeko 10:00etan. Astearteetan egin ohi den bezala, sarrera doakoa izango da, eta berrirekiera ospatzeko, 11:00etatik 12:00etara, klaustroan, Koldobika Jauregi eta Susana Cencillo SK efimeroak-en eskutik, sorkuntza jarduera bat programatu da, musika eta plastika uztartuz. Ordubetez, Koldobika Jauregi artistak […]

Read More… from San Telmo Museoak zuzeneko sormen jarduera batekin ospatuko du ateen irekiera