Nazioarteko Dantzaren Egunean sareak dantzan

ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak #dantzaeguna traolarekin, dantzari buruzko aipamen bat sareetan partekatzera gonbidatu nahi dute jendea. Koronabirusaren krisiaren eraginez, asko dira bertan behera utzi edo atzeratu behar izan dituzten kultura ekimenak. Dena moldatu beharra dago, egun dugun ezohiko egoerara egokitu. Gaur Nazioarteko Dantzaren Eguna dugu eta honetan ere bada aldaketa. Sare sozialek aretoen […]

Read More… from Nazioarteko Dantzaren Egunean sareak dantzan

‘Udabarria Bertsotan’ irailera atzeratu dute

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea maiatzean zen jokatzekoa baina egoera dela eta, atzeratu egingo da. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020 udazkenean jokatzekoa da, baina aurretik, maiatzean, Udabarria Bertsotan sailkapen fasea jokatu behar zen. “Bizi dugun egoera dela eta, Udabarria Bertsotan ez da maiatzean izango. Printzipioz irailera atzeratuko da, baina denborak esango du orduan egin ahal izango […]

Read More… from ‘Udabarria Bertsotan’ irailera atzeratu dute

Lekeitioko Kaleka jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak

Uztailaren 9tik 12ra bitartean egitekoa zen kale arteen jaialdi hau. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak ezin izango du aurten bere 31. edizioa egin COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela eta, eskatzen diren neurriak ezin direlako ziurtatu. “Uztailaren 9tik 12ra egin beharreko jaialdia egitea ezinezkoa da egun bizi dugun egoera honetan, izan ere gogora dezagun urtero 20.000 […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak

Donostia Kulturak egitarau berezia antolatu du Jazzaren Nazioarteko Egunerako

Egun osoan zehar izango dira ekimenak Antzokia eta Jazzaldia Etxean egitarauen barnean eta DK Irratiko Ispilu Beltza irratsaioa. Bihar, apirilak 30, osteguna, Jazzaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin egingo du bat Donostia Kulturak eta arreta berezia eskainiko dio jazzari bere eguneko programazioan. Hala, egunari hasiera emateko, goizeko 8:00etatik 10:00etara bitartean, DK Irratiko Ispilu Beltzairratsaioak jazza izango du […]

Read More… from Donostia Kulturak egitarau berezia antolatu du Jazzaren Nazioarteko Egunerako

Greba Digitalaren ostekoak

COVID-19ak eragin dituen eta etorkizunean eragingo dituen kalteei aurre egiteko asmoz, premiazko neurriak hartzeko deia egin zuten Euskal Herriko sortzaile eta eragile ugarik greba digitalera deitu zutenean. Orain, etorkizunari begira, kulturgintzak bizi duen krisi egoerari aurre egiteko neurri batzuk proposatu dituzte. Alde batetik, krisi egoera honi ahalik eta modu integralean erantzuteko eta ondorioei adostasunetik eta […]

Read More… from Greba Digitalaren ostekoak

‘Buyan’ eleberri grafikoaren aplikazio digitala abian da

Google Play bidez eskuratu ahal izango den honako bertsio digitala komiki fisikoa bezala irakurri ahal izango da, baina paperak dituen mugak gaindituz. Iazko urrian ikusi zuen argia Buyan izeneko eleberri grafikoak Xabier eta Martin Etxeberria anaiek eta Aritz Trueba marrazkilariaren eskutik. Zazpi urteko lanaren fruitua izan zen eleberri grafiko hau eta “komiki historiko fantastiko” gisa […]

Read More… from ‘Buyan’ eleberri grafikoaren aplikazio digitala abian da

[Bideoa] Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Hemen elkarteak film laburren online proiekzioa eskainiko dute

Zazpi film laburren proiekzioa eskainiko dute #DKEtxean egitarauaren barruan. Solasaldia ere egongo da sortzaileekin. Hemen ikus-entzunezko emakumeen elkarteak eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean, #DKEtxean egitarauaren barruan. Ondoren, solasaldia ere egongo dela iragarri dute. Bertan, film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek parte hartuko dute. Film laburrek giza eskubideak […]

Read More… from [Bideoa] Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Hemen elkarteak film laburren online proiekzioa eskainiko dute

Hendaiako leihoak inspirazio iturri Borderline Fabrikaren bidez

Hendaiako kultur guneak Gonbidatu artista bat eta Udaberria gure leihoetan egitasmoak jarri ditu martxan. Proposamen berrituekin dator Hendaiako Bordeline Fabrika. Oraingoan kolektiboko sortzaileak deskubritzeaz gain, artista bat hendaiarren leiho azpira gonbidatzea proposatu nahi izan dute eta baita udaberria etxera ekarriko dizkiguten instalazio artistikoak sortu eta partekatzea ere. Konfinamendu egoeragatik, “ezin dugu behar bezala lanik egin, […]

Read More… from Hendaiako leihoak inspirazio iturri Borderline Fabrikaren bidez

Bizkaiko hainbat idazle eta ilustratzailek haurrei zuzendutako sei ipuin ondu dituzte

Bizkaia Txapeldun izeneko egitasmo honetarako Leire Bilbaok eta Irati Egurenek, Egunpasa ederra ipuina ondu dute, Nerea Arrienek eta Ane Pikazak, Leihoetako bateriak eta Jabier Elortzak eta Elena Ciordiak, Telmoren Beldurra, besteak beste. Bizkaiko hainbat idazle eta ilustratzailek bat egin dute Bizkaia Txapeldun ekimenarekin: Toti Martinez de Lezeak eta Nuria Hache ilustratzaileak esaterako, El pincel magico […]

Read More… from Bizkaiko hainbat idazle eta ilustratzailek haurrei zuzendutako sei ipuin ondu dituzte

#DKEtxean programazioa aste honetarako

Dantzaren Nazioarteko Egunak eta Jazzaren Nazioarteko Egunak Donostia Kulturaren programazio birtuala (#DKEtxean) markatuko dute aste honetan zehar. #DKEtxean programazioaren bosgarren astean, eduki kultural berriekin itzuliko da Donostia Kultura, agenda birtual honetarako artistek eta tokiko sortzaileek propio sortutakoak Hauxe da aste honetako egitaraua, apirilaren 27tik maiatzaren 3ra bitartekoa. Antzokian Etxean programan, Paul San Martin, Jazzaren Nazioarteko […]

Read More… from #DKEtxean programazioa aste honetarako