Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sanchez Ugaldek eskuratu dute Galbahe Beka

Egitasmoak euskal ondare etnografikoa berrinterpretatzea du helburu, Igartubeiti eta San Telmo museoetako bildumen bitartez, erlezaintza, heriotza, argizaria eta hitzaren inguruko praktika sinbolikoak berraktibatuz. Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak, lankidetzan, Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) aholkularitzarekin sustatutako etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe bekaren epaimahaiak aho batez erabaki du bere lehen edizioan Miriam Montano […]

Read More… from Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sanchez Ugaldek eskuratu dute Galbahe Beka

Rozalen, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunza izango dira Gernikako Haziberri Festibalean

Uztailaren 9an izango da hitzordua, Europako Herrien parkean. Haziberri jaialdiaren bosgarren edizioa egingo dute uztailaren 9an, Gernikako Europako Herrien parkean. Antolatzaileek azaldu dutenez, “2021ean jaialdia sortu zenetik, urtero-urtero, gure egiteko moduei eutsiz, festibala ontzeko lanean aritu gara eta aurtengo kartela ere horren adierazle dela uste dugu. Kartelburu nagusia Rozalen kantautorea ezaguna izango da. Olaia Inziarte […]

Read More… from Rozalen, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunza izango dira Gernikako Haziberri Festibalean

Bulegok Ken Zazpiren ‘Noizbait’ abestiaren bertsio garaikidea plazaratu du

Azken urteotan, azkoitiarrak ohartu dira belaunaldi berriek ez dutela talde bizkaitarra beraiek bezainbeste ezagutzen eta belaunaldien arteko zubi bat eraiki nahi izan dute aurkeztu duten bertsioarekin. Bulegoren aurtengo bira hasteko astebete falta den honetan, azkoitiarrek Ken Zazpiri omenaldi bat egin nahi izan diote eta talde bizkaitarraren Noizbait kantaren bertsio garaikidea aurkeztu dute. Taldekideek azaldu dutenez, […]

Read More… from Bulegok Ken Zazpiren ‘Noizbait’ abestiaren bertsio garaikidea plazaratu du

Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarrak ‘Hiri ilunen umeak’ diskoa kaleratu du

Emakume gazte baten ikuspegitik heldutasuna du hizpide musikari gipuzkoarraren azken lanak. Zortzi abestiz osatuta, azken urteotan Sara Azurza abeslari eta konpositorea aldarazi duten gaiei buruz dihardu Hiri ilunen umeak izeneko disko berriak. Musikariak bere esperientziak kontatzen ditu, besteak beste, gauari, heriotzari, gaztetasunari eta maitasunari eskainitako abestietan. Lan berriaren izenburua abiapuntutzat hartuta, Azurzak hiru hitz erabili […]

Read More… from Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarrak ‘Hiri ilunen umeak’ diskoa kaleratu du

Emakume migratzaileen ikuspuntua azalera ateratzeko erakusketa ireki dute Iruñeko Emakumeen Etxean

Collage teknikarekin egindako 17 artelanek osatzen dute Emakumeak eta kulturartekotasuna izeneko erakusketa. Ekainaren 20ra arte bisitatu ahal izango da. Kulturartekotasuna emakume migratzaileen begiradaren bidez islatzen da Emakumeak eta kulturartekotasuna izeneko erakusketa berrian, haien ikuspuntua, iragana eta orainaldia eta etorkizuneko nahiak uztartuta. Udalak Emakumeen Etxean jarri du ikusgai, Kultur Aniztasunaren II. Astearen barruan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, […]

Read More… from Emakume migratzaileen ikuspuntua azalera ateratzeko erakusketa ireki dute Iruñeko Emakumeen Etxean

Zero Chou zinemagile taiwandarrak jasoko du Zinegoak jaialdiko 2025eko Ohorezko Saria

Bilboko jaialdiak Chouren lanari buruzko atzera begirakoa antolatu du, zuzendariaren filmografia ezagutzeko. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga Antzokian. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak DAMAk babestutako edizio honetako Ohorezko Saria Zero Chou zinegile taiwandarrarentzat izango dela jakinarazi du gaur. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga […]

Read More… from Zero Chou zinemagile taiwandarrak jasoko du Zinegoak jaialdiko 2025eko Ohorezko Saria

Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da ostegunetik larunbatera

Atturri, J Martina, Armarri, Ezpalak, Neallta Fola, Apotheke, Naxker, Arene 6, Lukiek, Nevadah, Bidelapurrak, Pubic Enemy, Gozzue, Laino Beltzak, Kaparrak, Istilu, Azken Sustraiak, Inguma, Berandu Baino Lehen, Streetwise, Estutu eta Nafarroa 1512 dira Ekinez jaialdian izango diren taldeetako batzuk. Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako taldeen elkargunea izango da beste behin ere ostegunean, […]

Read More… from Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da ostegunetik larunbatera

Ipuin rallya eta haren sari banaketa egin dute Ondarroan

250 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, horietatik Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak 15 lan saritu ditu. XIII. Augustin Zubikarai ipuin rallya egin dute aurten Ondarroako ikastetxeetako ikasleen artean eta pasa den ostiralean, maiatzak 23, sari banaketa ekitaldia antolatu zuten Kofradia Zaharreko aretoan. Zaldupe eskolako, Ondarroa BHI institutuko eta Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek parte […]

Read More… from Ipuin rallya eta haren sari banaketa egin dute Ondarroan

Irudikak 2025eko Egonaldien programaren erakusketa inauguratu du Gasteizen

Erakusketa Kordoi Etxean egongo da ekainaren 27ra arte. Bertan, Harriet Lenneman eta Tania Manzanal artisten lanak ikusteko aukera egongo da. Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak Harriet Lennemanek eta Tania Manzanalek Angoulemeko Citè Internationale de la Bande Dessinée, Casa del Autor de Zapopan eta Bilbaoarte Fundazioaren artean antolatutako egonaldi artistikoan egindako lana aurkeztu du. Egonaldia martxoaren […]

Read More… from Irudikak 2025eko Egonaldien programaren erakusketa inauguratu du Gasteizen

Xabin Fernandezen ‘Zure ilunetan’ proiektuak irabazi du Audiogile Berriak

Beldurra, suspensea eta umore beltza tartekatzen dituen Jon K. Sanchezen Zure eskaera, prest! lana geratu da bigarren postuan eta Gaizka Sarasua eta Iraia Irazustaren Kurruka Enea hirugarrenean. Xabin Fernandez Zubeldia da Audiogile Berriak egitasmoaren aurtengo irabazlea, halaxe erabaki dute Tabakalerak eta EITBk. Fernandezek EITBk ekoitzi eta GUAU audio plataformaren bidez zabalduko du Zure Ilunetan izeneko […]

Read More… from Xabin Fernandezen ‘Zure ilunetan’ proiektuak irabazi du Audiogile Berriak