Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Kantari bizkaitarrak bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Parentesiak izenpean. Maria Riverok Parentesiak izeneko disko berria aurkeztu du, gaur . Hilabete askoko lana izan da musikariarentzat, eta gauden egoeran gauden arren, estreinaldiaren datari eustea erabaki du. Diskoan Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba musikariek ere parte hartu dute. Diskoaren izenburuari dagokionez, Riverorentzat […]

Read More… from Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna ere bertan behera

Kulturaldiarako programatuta zeuden ekimenetako batzuk beste dataren batean eskainiko dituela iragarri du Basaizea elkarteak. Koronabirusaren krisiaren eraginez, bata bestearen atzetik doaz Euskal Herrian bertan behera geratzen ari diren ekimenak. Atzo Sarako Idazleen Biltzarra atzeratuko dutela ezagutzera eman genuen. Gaur berriz, Kulturaldia eta Nafarroaren eguna bertan behera utzi duela iragarri du Basaizea Kultur Batasunak. “Basaizeako kideok […]

Read More… from Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna ere bertan behera

‘Erantzuna oinean’ izeneko galdera jolasa aurkeztu du Arabako Bertsozalek

Parte hartzaileek bertsogintzari buruzko hamar galderen erantzunak asmatu beharko dituzte. Irabazleen artea, Opari kita zozketatuko dute: Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa izango dira.  Araban egun hauetan bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, epaileen arteko bilerak, gai jartzaileen bilerak, bertsozaleak asetzeko saiok, bestelako bertso saioak… normaltasunez burutuko […]

Read More… from ‘Erantzuna oinean’ izeneko galdera jolasa aurkeztu du Arabako Bertsozalek

Sarako Idazleen Biltzarra atzeratuko dutela iragarri dute

“Osasun-baldintzak onak izanen direlarik, berriz antolatuko dugu”, adierazi du Jean Michel Garat lehendakariak ohar labur baten bidez”. Euskal Herriko beste hainbat kultur ekimenekin gertatzen ari den bezala, Koronabirusaren  krisiaren eraginez, antolatzaileek Sarako Idazleen Biltzarra, oraingoz, bertan behera uztea erabaki dute. 37. edizioa apirilaren 13an eta 14an egitekoa zen, baina antolatzaileek dataz aldatzea erabaki dute. “Mezu […]

Read More… from Sarako Idazleen Biltzarra atzeratuko dutela iragarri dute

Saioa Royo eta Jon Martinez ‘Txiki’: “Etenaldi honen ostean, gogor entseatu beharko dugu berriz”

Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana da Birritan Bortxatua. Sortzaile orori gertatzen ari zaion bezala, Aldatzen Laguntzen antzerki taldekoek ere bertan behera utzi behar izan dituzte estreinatu berri duten Birritan Bortxatua antzezlanaren emanaldiak. Jon Martinez Txiki eta Saioa Royo aktoreek agenda betea zuten datozen aste eta hilabeteetarako. Nagore Laffage eta Iruñeko talde bortxaketaren […]

Read More… from Saioa Royo eta Jon Martinez ‘Txiki’: “Etenaldi honen ostean, gogor entseatu beharko dugu berriz”

Etxetik bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko KIT-a osatu du Bertsozalek

COVID-19aren eraginez abiatutako berrogeialdiak etxean egotera behartu gaitu. Hori dela eta, Bertsozale Elkarteak egun hauetan bertsolaritza lagun izan nahi duenak sarean denetariko eskaintza izango duela ziurtatu du. “Gure egunerokoa etxera ekarri behar izan dugu azken egunotan; eta horixe izango da, koronabirusa tarteko eta etorkizun laburrean behinik behin, jarraitu beharreko pauta. Berrogeialdian hainbat ganbaratako hautsak harrotu […]

Read More… from Etxetik bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko KIT-a osatu du Bertsozalek

Abesteko prest al zaude?

“Etxean gaude. Baina ez gaude isolatuta. Konfinamendu garaietan, elkartasun apur bat aldarrikatu nahi izan dugu. Bakarrik ezin da, lagunekin bai”, zabaldu du Skakeitan taldeak sare sozialen bidez. “Zuek gurekin abestea nahi dugu”. Zortzi egun dira berrogeialdian murgildu ginenetik, ordutik hona, asko eta asko dira buruari eraginda, sortzen ari diren ikus-entzunezko originalak. Azkena Skakeitan taldeak atzo […]

Read More… from Abesteko prest al zaude?

Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du

Parte hartzaileek museoko piezaren bat alderatu beharko dute etxean duten eguneroko objektu batekin. Argazkiak martxoaren 27ra arte bidali ahal izango dira. Itxialdiko egun hauetan, hausnartzeko eta pentsatzeko sasoi honetan… Bilboko Euskal Museoak iraganera bueltatzea proposatzen du: egungo mundua gure aiton-amonen munduarekin alderatzea, bizirik jarraitzen duen eta Euskal Museoko aretoetan arnastu daitekeen munduarekin alderatzea, alegia. Guzti […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du

‘#TabakaleraEtxean’ egitasmoa sortu dute

Donostiako Tabakalerak eskainiko dituen ekitaldiak zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango ditugu eta, orain arte egindako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri egongo dira. Berrogeialdian, Tabakalerak bere izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi izan du eta guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egin du. Horretarako #TabakaleraEtxean sortu […]

Read More… from ‘#TabakaleraEtxean’ egitasmoa sortu dute

XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Egun batzuk dira Elkar argitaletxeak Erika Elizariren Zendabalitz liburua argitara eman zuela. 21. Igartza Bekaren irabazlea da Hernaniko idazlea. Irati Goikoetxeak berriz, Herriak ez du barkatuko eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 22. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. Gaur […]

Read More… from XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik