Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti

Larraitz Zuazok zuzendutako bideo honekin, taldeak elektroswinga alde batera utzi du eta elektronikan guztiz murgildu da. Koban taldeak Anestesia digitala izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti. “Aspalditik genuen kantu hau publikatzeko gogoa, eta zer esango dizuegu, nahigabe baina momentu aproposean iritsi da”, azaldu du zazpikoteak sare sozialen bidez. Taldearen ustez, sare sozial digitalei lotuta […]

Read More… from Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti

Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

Koronabirusaren eraginez sortzaile ugari dira datozen egun eta asteetako emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituztenak. Batzuk baina, antzerkiaz, musikaz, literaturaz gozatzeko alternatibak bilatu dituzte, jada. Xabi Bandinik esaterako martxoaren 18an eskainiko du zuzenekoa streaming bidez, Zetak Taldeak berriz, martxoaren 22an. Zea Mays taldeak emanaldi akustikoa eskaini zuen pasa den igandean, Instagram aplikazioaren bidez. Dj […]

Read More… from Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

eLiburutegia herritar guztien eskura

EAEko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako bazkideek 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiagoko katalogo bat izango dute eskura. Liburuak ordenagailu, tablet zein eBook bidez irakur daitezke. EAEko liburutegi publikoen itxieren ondorioz, azken egunetan, eLiburutegiko maileguen gorakada nabarmena izan da. Irakurketa Publikoko Sareak eskaintzen dituen zerbitzu digitalak aukera ona dira askorentzat. eLiburutegiaren bidez, liburu digitalak […]

Read More… from eLiburutegia herritar guztien eskura

Iñigo Muguruza Musika Ikertzeko Beka sortu dute

Azken hamarkadetako musika modernoarekin lotutako ikerketak bultzatzea du xede ekimenak. Euskal rockaren pizkundeko izen garrantzitsuetako bat izan zen Iñigo Muguruza. Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Delirium Tremens, Lurra… musika talde askotako kide eta baita Irungo Musika Eskolan gitarra elektrikoko irakasle ere, 25 urtez. Musikan ibilbide oparoa egin zuen irailean zendutako musikariak. Hori dela eta, Irungo […]

Read More… from Iñigo Muguruza Musika Ikertzeko Beka sortu dute

Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”

Koronabirusa gelditzeko hartu diren neurriei jarraituz, asko dira bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak. Aretoek, antzokiek… ateak itxi dituzte eta euskal antzerkigintzan bizi den egoera are kezkagarriagoa da orain. Antzerkigileen artean baina, bada egoera honi buelta eman eta zerbait desberdina egiteko aukera bat dela nabarmentzen duenik ere. Iñaki Ziarrusta Atx Teatroko zuzendaria eta aktorea da […]

Read More… from Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”

Bertsolaritza Nafarroako ikastetxeetan lantzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute

Nafarroa osoko 58 ikastetxetan emango da bertsolaritza 2020. urtean zehar. Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere webgunean zabaldu duenez, urteetako lankidetzari jarraipena ematea adostu dute Elkarteak berak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak. Kontratuaren ondorioz, Nafarroa osoko 58 ikastetxetan emango da bertsolaritza 2020. urtean zehar. 1986tik dago martxan Bertsolaritza Irakaskuntzan programa Nafarroan, herrialdeko ikastetxeetan bertsolaritzaren oinarrizko edukiak lantzeko […]

Read More… from Bertsolaritza Nafarroako ikastetxeetan lantzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute

Elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 12. edizioan parte hartzeko epea luzatu du

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Egun jendarteak bizi duen osasun krisi egoera kontutan hartuta, Elkar argitaletxeak 12. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako lanak aurkezteko epea luzatu duela iragarri du. Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen edizio berri hau urte hasieran jarri zuen abian Elkar Fundazioak. Aurtengo honetan, Paddy Rekalderen Kaioa ipuina, Mai […]

Read More… from Elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 12. edizioan parte hartzeko epea luzatu du

Loraldia Kultur Elkarteak jaialdiaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du

“Egun sortu den egoerari eutsi ezinean gaude eta, martxan jarri diren babes- eta segurtasun- neurriak aplikatu ahal izateko ezin dugu kalitate hau bermatu bai sortzaile, egoitza zein ikusleentzako”. Antolakuntzak sortzaile, babesle eta egoitzekin sortutako hainbat ekimen “beste uneren batean” plazaratzen saiatuko dela iragarri du. “Gaur egun gure gizartean sortu den egoera aztertuta eta COVID-19 delakoak […]

Read More… from Loraldia Kultur Elkarteak jaialdiaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du

‘Moskito’ izeneko poema liburua plazaratu du Igor Estankona idazleak

Aitatasunaz, bikoteaz, nazioaz eta heriotzaz mintzo da idazle bizkaitarra gaur, Donostian aurkeztu duen lan berrian. Moskito (Susa argitaletxea) Igor Estankona (Artea, 1977) idazlearen bosgarren poema liburua da, Iratzeen esporak argitaratu zuenetik hamaika urtera aurkeztu du lan berria gaur, Donostiako liburutegiko sotoan. Tarte horretan “kritikaren bidez mantendu dut literaturarekiko lotura”, kontatu du egileak. Bizitzaren bideak bezain […]

Read More… from ‘Moskito’ izeneko poema liburua plazaratu du Igor Estankona idazleak

Taupada Fest! jaialdia egingo dute larunbatean, Oreretako Mogambo aretoan

Rodeo, Criatura, Peedöh, Piztupunk eta Yakovlev 42 taldeak igoko dira Mogamboko oholtzara, gaueko 21:30etik aurrera. Zintzilik Irrati libreari laguntzeko asmoz jaio zen ekimena 2014an. Taupada Fest! jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo dute larunbatean, hilak 14, Oreretako Mogambo aretoan. Zintzilik Irratiaren aldeko ekimena duela sei urte jaio zen eta antolatzaileen arabera, “bere xumetasunean, DIY hardcore/punk musika jaialdi […]

Read More… from Taupada Fest! jaialdia egingo dute larunbatean, Oreretako Mogambo aretoan