Euskal Herriko Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Baffest jaialdiak antolatutako lehiaketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 15era arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Aitziber Orkolaga iazko lehiaketako irabazlearen Plaketak erakusketa ere aurkeztu dute.  Emakumeek egindako argazkigintzari ikusgarritasuna ematea du xede Barakaldoko Baffest jaialdiak. Gaur aurkeztu dute bosgarren edizioa eta horrekin batera, webgunea estreinatu dute eta emakume argazkilariei deia egin diete lehiaketan parte […]

Read More… from Euskal Herriko Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

‘Ihaute Denbora’ erakusketa paratu dute Irisarrin Eliane Heguiaphalen argazkiekin

Argazkilari zuberotarraren zuri beltzezko argazkiei Thierry Truffaut antropologoaren testuak eta Maritzuli Dantza konpainiaren arropak ere gehitu dizkiete. Erakusketa gaur hasi eta maiatzaren 7ra bitartean bisitatu ahal izango da Irisarriko Ospitalea ondarearen hezkuntza gunean. Eliane Heguiaphal argazkilari zuberotarraren obrekin osatuta, Ihaute Denbora izeneko erakusketa paratu dute Irisarriko Ospitalea ondarearen hezkuntza gunean. Bertan, inauteri eta maskaradekin zer […]

Read More… from ‘Ihaute Denbora’ erakusketa paratu dute Irisarrin Eliane Heguiaphalen argazkiekin

‘Hamaika desira!’ lelopean dator aurtengo Loraldia Festibala

Hogei egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko dira Bilboko hamabost gunetan. Loraldia Festibalaren seigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Bilboko Rekalde aretoan. Martxoaren 10a eta 29a bitartean egingo da jaialdia, Bilbon eta euskal kulturako hainbat erreferente izango ditu gogoan. Iparragirre da horietako bat. Aurten, 200 urte beteko dira Urretxuko bardoa jaio zenetik. […]

Read More… from ‘Hamaika desira!’ lelopean dator aurtengo Loraldia Festibala

Isiltasunean ezkutatutako misterioez gainezka egiten duen eleberria

Euskaraz, galegoz, katalanez eta gaztelaniaz, lau hizkuntzatan aldi berean argitaratu da Francisco Castro idazle galizarraren Isiltasun urte luzeak eleberria. Euskarazko bertsioa Mitxel Muruak itzuli du eta Alberdania argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Garai iluna da Francisco Castro idazle galizarrak plazaratu duen Isiltasun urte luzeak eleberriak arakatzen duena. Goiz-albako “paseoak”, bide bazterretan tiroka hildakoak, satorraren bizimodura […]

Read More… from Isiltasunean ezkutatutako misterioez gainezka egiten duen eleberria

Gipuzkoan hasiko da Eskolartekoa otsailaren 28an

Ekainean egingo da egun osoko festa-finala. Oinak buruan eta ideiak dilindan lelopean, dator 32. Eskolartekoa. Bertsozale Elkartearen arabera, “lurraldez lurralde, bertsoa txoko txiki eta handietara iritsiko da gazteen eztarrietatik belarrietara”. Oraingoan ere, 14-18 urteko gazteei zuzenduta dago txapelketa eta idatzizko zein bat-bateko txapelketak egingo direla iragarri du Bertsozalek bere webgunean, “azken urteetako ereduari jarraituta, lurralde […]

Read More… from Gipuzkoan hasiko da Eskolartekoa otsailaren 28an

Martxoaren 10ean banatuko dira Musika Bulegoa Sariak

Hamar musikarik jasoko dute saria. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak martxoaren 10ean banatuko ditu Musika Bulegoa Sariak Gasteizko Europa Kongresu Jauregian. Epaimahaiak, beraz, hilabete bat du 108 proposamenak aztertzeko. Guztira, musika arloko hamar bakarlari edo talde sarituko dituzte. Laugarren edizio honetan musika estilo anitzetako proposamenak jaso dira. Pop-rocka jotzen duten taldeak edo bakarlariak (proposamen guztien […]

Read More… from Martxoaren 10ean banatuko dira Musika Bulegoa Sariak

Vicente Ameztoy artistari eskainitako atzera begirakoa Bilboko Arte Ederren museoan ikusgai

Denetara artista donostiarraren 53 margolan bildu dituzte. Haren ibilbide ia osoa. Erakusketa ekainaren 7ra arte egongo da Bilboko museoan ikusgai. Bilboko Arte Ederren Museoak gaur ireki ditu Ameztoy erakusketaren ateak, Vicente Ameztoy artista donostiarrari (1946-2001) eskainitako atzera begirako zabala jasotzen du. Aurreko belaunaldiko euskal artisten hizkuntza abstraktuaren aurrean, Donostiako artistak figurazioaren aldeko apustua egin eta […]

Read More… from Vicente Ameztoy artistari eskainitako atzera begirakoa Bilboko Arte Ederren museoan ikusgai

Umorea izango da Arrakala jardunaldien gai nagusia

Tailer, hitzaldi eta erakustaldien bidez, Dantzertik bere eskolako ateak jendarteari irekiko dizkio martxoaren 6tik 7ra. Laugarren urtea da jada, Dantzerti Euskal Herriko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak Arrakala izeneko jardunaldiak antolatzen dituela. Bilboko eskolak gai bat aukeratzen du urtero jardunaldietarako ardatz izan dadin, eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak ekartzen ditu eskolako kideekin […]

Read More… from Umorea izango da Arrakala jardunaldien gai nagusia

Zinegoak jaialdia: ‘hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko’

Programazioan leku berezia izango dute hainbat gaik, besteak beste, LGTBI+ pertsonek pairatzen duten indarkeriak eta suizidioen ikusgarritasunak. Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren aurtengo programazioa aurkeztu dute Pau Guillen zuzendariak eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunak. Zinegoak otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte izango da aurten, eta bere programazioan islatuko du aurtengo leloa: hamaika […]

Read More… from Zinegoak jaialdia: ‘hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko’

Abian da Hartzaro Festibala Uztaritzen

Inauteriak berpizteko asmotan egiten dute jaialdia Uztaritzen. Otsailaren 25era bitartean hainbat ekintza izango dira: musika, dantza eta antzerki emanaldiak, besteak beste. Inauterien bereizgarri diren ohiko pertsonaiekin batera, Hartzaro jaialdia egiten ari dira otsailaren 25era arte, Uztaritzen. 1997an sortua, jaialdiak inauterien tradizioa sorkuntzarekin elkartzea izan du helburu hasieratik dantza, musika eta kantuaren bidez. 24. edizioa du […]

Read More… from Abian da Hartzaro Festibala Uztaritzen