Idoia Ilundainen gradu amaierako lanak eraman du EHUko Mikel Laboa Katedra eta Mintzola Ahozko Lantegiaren Saria

Ahoz gorako irakurketak sozializazio esperientzia bihur daitezkeela aztertu du Ilundainek. Ahoz gorako irakurketa eta kontaketa haur hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializatzeko esperientzia izenburupean Idoia Ilundainek garatutako lanak eskuratu du EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak banatutako 1.GRAL saria, gradu amaierako lanentzako saria, alegia. Atzo eman zuen sarituaren berri Laboa Katedrako Jone Miren […]

Read More… from Idoia Ilundainen gradu amaierako lanak eraman du EHUko Mikel Laboa Katedra eta Mintzola Ahozko Lantegiaren Saria

Durangoko Azoka ate joka

Ate irekiera 10:30ean izango da Landako Gunean, eta goiz osoan zehar Euskal Herri osoko ikasleek Azokak antolatu dituen tailerretan parte hartuko dute. Ordu batzuk baino ez dira falta Durangoko Azokako 54. edizioa hasteko, eta Landako gunean muntaketa-lanekin amaitzen ari dira dagoeneko. Bihartik hasita eta abenduaren 8ra arte, kulturzaleek 200 ekitaldiz osatutako egitarauaz gozatu ahal izango […]

Read More… from Durangoko Azoka ate joka

[BIDEOA] V. Mazoka abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, Gasteizen

Mazoka 2019ko abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, eta Erdi Aroko hiriguneko hainbat eremu historiko hartuko ditu. Gasteizko marrazki azokak bost urte beteko ditu aurten, eta urte-amaiera paregabea prestatu du, marrazketaren, artearen eta aisialdi kulturalaren inguruko ospakizun eta jarduerez betea, herritar guztientzat. Mazoka 2019ko abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, eta Erdi Aroko […]

Read More… from [BIDEOA] V. Mazoka abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, Gasteizen

Izarok ‘Paris’ izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Lan berria urtarrilaren 31n aurkeztuko duen arren, Durangoko Azokan ere izango dela iragarri du abeslari bizkaitarrak. Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa aurkeztuko du urtarrilaren 31n eta gaur Paris izeneko aurrerapen kantua aurkeztu du sare sozialen bidez, “ongi etorriak berriro nire limoizko unibertsora. Pasioaren lorategian zaude orain. Zatoz eta ikusi nola dantzatzen […]

Read More… from Izarok ‘Paris’ izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

[BIDEOA] Garik eta Josu Zabalak Bilboko Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute

Egun horretako oroigarri izateko asmoz, dator orain kaleratu berri duten bederatzi kantuz osatutako diskoa. Iñaki Garitaonaindia Gari-ri eta Josu Zabalari diskoa argitaratzeko proiektua ezustean etorri zaie. Hasiera batean, abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertua proba izan behar zena, zuzeneko disko bilakatu da orain. Hurrengo egunetan Euskalduna Jauregian aritzeko proba zen Kafe Antzokiko emanaldi hura. […]

Read More… from [BIDEOA] Garik eta Josu Zabalak Bilboko Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute Ibilkiren bidez

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. 2020ko urtarrila eta abuztuaren artean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Baionan, Bidarten, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen, Hendaian, Hiriburun edo Miarritzen eskainiko diren zortzi antzezlan eta […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute Ibilkiren bidez

Lehen aldiz launa emakume eta gizon arituko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Abenduaren 14an Donostia Arenan (Ilunben) jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Xabier Gaztelumendik (Añorga, 1961) jantziko dio txapela irabazleari. Pasa den asteburuko Tolosako finalaurrekoa jokatuta, erabakita geratu da abenduaren 14an,  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Lau emakume eta lau gizon lehiatuko dira aurten lehen aldiz Donostia Arenan (Illunben). Agin Laburu Rezola (Arrasateko […]

Read More… from Lehen aldiz launa emakume eta gizon arituko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

‘Airea ez da debalde’ izeneko gaukaria kaleratu du Joseba Sarrionandiak

Iaz idatzitako Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaren jarraipena da lan berria. Airea ez da debalde izeneko lana plazaratu du Joseba Sarrionandia idazleak (Iurreta, 1958). Duela urtebete juxtu idatzitako Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakeraren jarraipena da lan berria. Egileak gogoetarako beta eskaintzen du iazko azaroaren 1etik aurtengo otsailaren 28ra bitarteko idatziak biltzen […]

Read More… from ‘Airea ez da debalde’ izeneko gaukaria kaleratu du Joseba Sarrionandiak

[BIDEOA] ‘Mesfidatu hitzez’ izenpean Toure ikertzailearen zazpigarren abentura kaleratu du Jon Arretxek

Basauriko idazleak Parisen kokatu du oraingo honetan protagonista. Aurreko liburuan, Ez erran deus izenekoa, giro urbanoa alde batera utzi eta nekazaritza giro batean kokatu zuen Jon Arretxek (Basauri, 1963) Toure pertsonaia. “Bertan, behingoz, bakea topatuko zuela uste genuen, baina hortik ere alde egin behar izan zuen”. Hala, Mesfidatu hitzez (Erein) nobela berrian Parisera alde egingo […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Mesfidatu hitzez’ izenpean Toure ikertzailearen zazpigarren abentura kaleratu du Jon Arretxek

[BIDEOA] Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria

Doctor Deseo taldearen hamazazpigarren diskoa dugu gaur, Bilbon, aurkeztu duten Maketoen iraultza (Baga Biga) izenekoa. Euskara hutsean dauden hamahiru abestik osatzen dute bilduma, horietatik bakarra da berria, gainerakoak urteetan egindako kantek osatzen dute. 1995ean egin zuten laurreneko ekarpena euskaraz, eta diskoz disko hamaika bultzada eman dizkiote euskarari. […]

Read More… from [BIDEOA] Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria