[BIDEOA] ‘Inoren munduan’ eleberria kaleratu du Asel Luzarragak

Liburuko protagonistak hiru neska izatea nahi zuen idazleak, “gizonek gizonentzat eraikitako mundu hierarkiko batean, mundu horri aurpegi ematen”. Bioklik helduentzako eleberriaren ostean, gazte literaturara egin du jauzia Asel Luzarraga (Bilbo, 1971) idazleak, Inoren munduan (Elkar) eleberriarekin. Bertan, Baso eta ibai, mendi eta mortu, itsaso eta hiriz osaturiko lurralde ezezagun eta denbora zehaztugabe batera garamatza egileak […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Inoren munduan’ eleberria kaleratu du Asel Luzarragak

Lanik iraultzaileena dakar La Basu rap abeslariak ‘Gerra’ izenpean

EP-ak biltzen dituen hamar kantuetan, rapa hainbat estilotako musikarekin uztartu ditu Bilbokoak. Elena Caballero La Basu (Bilbo, 1983) rap abeslariak ‘Gerra’ izeneko EP-a plazaratu du. Hamar kantuk osatzen dute lana, horietatik sei euskaraz idatziak. Musikari bizkaitarrak hainbat estilotako musikarekin uztartu du rapa. Erritmo gogorrak eta borrokaz beteriko hitzekin, diskorik iraultzaileena ondu duela dio. Lan berri […]

Read More… from Lanik iraultzaileena dakar La Basu rap abeslariak ‘Gerra’ izenpean

[BIDEOA] ‘Bizi Dantza’ izeneko disko-liburu bikoitza kaleratu dute Pirritx Porrotx eta Marimototsek

Euskal dantza tradizionalak ditu oinarri lan berriak. Pailazoak feminismoaz, ekologismoaz edota maitasun askatasunez mintzo dira kantuetan. Urteko sasoi honetan egiten duten moduan, proiektu berria dakarte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Bizi Dantza izenpean. Euskal dantza tradizionaletan oinarrituta, disko-liburu bikoitza eta ikuskizuna aurkeztu dute. Disko Liburuari dagokionez, denetara hamahiru kantu eta ipuin biltzen ditu: Katu bi, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Bizi Dantza’ izeneko disko-liburu bikoitza kaleratu dute Pirritx Porrotx eta Marimototsek

[BIDEOA] Xabier Etxeberria idazleak ‘Txoria nintzela’ ipuin liburua kaleratu du

80eko hamarkadan Euskal Herriko herri txiki batean gertatzen diren zazpi istorio jasotzen ditu lanak Aste gutxi batzuk dira Xabier Etxeberria idazleak (Zarautz, 1974) bere anaia Martinekin eta Aritz Trueba marrazkilariarekin batera, Buyan izeneko komikia aurkeztu zuela eta dagoeneko bere lehen ipuin liburua dakar eskuartean. Txoria nintzela (Elkar) izenpean, 80eko hamarkadan Euskal Herriko herri txiki batean […]

Read More… from [BIDEOA] Xabier Etxeberria idazleak ‘Txoria nintzela’ ipuin liburua kaleratu du

[BIDEOA] ‘Irteera argiak’ izenpean, Eñaut Elorrietak bere diskorik pertsonalena kaleratu du

“Irteera argiak” (Elkar) Eñaut Elorrietak azken urteotan izandako hazkuntza eta garapen artistiko zein pertsonalaren fruitua da. Bederatzi kantuz osatuta, aro berri bati eman dio hasiera musikariak. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Irteera argiak’ izenpean, Eñaut Elorrietak bere diskorik pertsonalena kaleratu du

Idoia Garzes lasarte-oriarrak irabazi du Augustin Zubikarai saria

Garzesek urte guztia edukiko du proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Idoia Garzes lasarte-oriarrak irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 24 proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Garzesek aurkeztu zuen proiektua saritzea erabaki […]

Read More… from Idoia Garzes lasarte-oriarrak irabazi du Augustin Zubikarai saria

[BIDEOA] ‘Zugzwang’ disko berria kaleratu du Willis Drummond taldeak

Lan berriarekin batera, Lehentasuna izeneko aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu du Baionako hirukoak. Jurgi Ekizak (ahotsa, gitarra), Xan Bidegainek (baxua) eta Felix Buffek (bateria) osatzen duten taldeak seigarren estudioko lana plazaratu du gaur, Zugzwang izenpean. Hamar kantuz osatuta, benetako artisau lana dela nabarmendu du Bidegainek Bilboko Kafe Antzokian egin duten aurkezpenean. “Aurreko diskoekin konparatuz, sortze […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Zugzwang’ disko berria kaleratu du Willis Drummond taldeak

[AUDIOA] Mikel Markez: “Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen”

Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara ondutako lan koralean. […]

Read More… from [AUDIOA] Mikel Markez: “Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen”

Ruper Ordorikak ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ lana kaleratu du

Binilo euskarrian plazaratu du eta 500 ale bakarrik argitaratu dira. Datorren urtean 25 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak, eta, hori ospatzeko, Ruper Ordorikaren, zuzeneko disko bikoitza plazaratu du Kafe Antzokiko Soinuak diskoetxe sortu berriak. Musikariak 30 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Kafe antzokian eta bertako hiru zuenekoetatik ateratako abestiekin osaturiko bilduma da honakoa. Edizio […]

Read More… from Ruper Ordorikak ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ lana kaleratu du

Igandean abituko da Berako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa

Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña, Manifestu bat eta Bakean dagoenari bakean utzi antzezlanak jasotzen ditu aurtengo egitarauak. Berako Euskara Batzordeak Berako Kultur Batzordea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin antolatzen du urtero Berako Kafe-Antzerki Zikloa. Euskarazko antzerkia ostatuetara eta, oro har, jendea biltzen den tokietara eramatea du helburu egitasmoak. Aurten azaroaren 10ean, igandea, emango diote […]

Read More… from Igandean abituko da Berako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa