Huntza, Olatz Salvador, Anne Etchegoyen, Sonakay, Xabi Bandini eta ‘Agur eta Dolore’ Udagoieneko Osteran

Hainbat jatorritako euskarazko sortzaileak izango dira aurtengo zirkuituan, emakume eta gizonezkoen aukera berdintasuna bermatuz. Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren XX. edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak berriz ere. Ekimenak Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal sortzaileak oholtza gainean jartzen ditu. Hala, hamarkada bi hauetan formatu txiki eta handiko hainbat ikuskizun antolatu izan dira, publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa […]

Read More… from Huntza, Olatz Salvador, Anne Etchegoyen, Sonakay, Xabi Bandini eta ‘Agur eta Dolore’ Udagoieneko Osteran

Aurten lehenengo aldiz, Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia izango da Durangoko Azokako Szenatokia gunean

Egitarauak Kukai Dantza taldeko Erritu ikuskizuna ere jasotzen du abenduaren 6an. Durangoko Azokako 54. edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da, eta kulturaren plazako lantaldea buru-belarri ari da aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak prestatzen. Szenatokia guneak esaterako, prest du jada aurtengo eskaintza eta lau egunez, arte eszenikoak San Agustin kulturguneko protagonistak izango dira. Egitarauak osagai […]

Read More… from Aurten lehenengo aldiz, Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia izango da Durangoko Azokako Szenatokia gunean

Asier Iturralderen eta Aintzane Usandizagaren ‘Etxe honetan’ album ilustratua argitaratu du Pamielak

Ilustratzaileak eta idazleak aurtengo Etxepareren haurrentzako albumak sortzeko saria irabazi dute Etxe honetan lanarekin. Aintzane Usandizaga idazleak eta  Asier Iturralde ilustratzaileak Biko-Teka tailerrean ezagutu zuten elkar, eta horri esker sortu zuten Etxe honetan izeneko albuma. Galtzagorrik eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatzen duten Biko-Teka tailerrean ereindako hazien uzta jasotzen ari dira orain. Iturralde eta Usandizagaren lanak […]

Read More… from Asier Iturralderen eta Aintzane Usandizagaren ‘Etxe honetan’ album ilustratua argitaratu du Pamielak

Donostia Kultura Irratia abian

Kultura izango da irratiaren ardatza, eta herritarrak bihotza. Irrati tailer gisa jaio zen duela ia 30 urte, eta izaera horri eusteko asmo irmoa du. Jarraituko du ahozko komunikazioaren eta soinuaren formazio-leku izaten, eta, betiko moduan, estudioak herritarren zerbitzura jartzen. 1991 urtean jaiotako Altzako Casares Irratiaren urrats berria da Donostia Kultura Irratia (FM 107.4 sintonian). Lehengo […]

Read More… from Donostia Kultura Irratia abian

Katixa Agirre, Eider Rodriguez eta Bernardo Atxagaren lanen itzulpenak argitaratu dituzte

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eleberriaren daniarrerako itzulpena, Bernardo Atxagaren Soinujolearen Semea eleberriaren albanierarako itzulpena, eta Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia ipuin bildumaren katalanerako itzulpena egin dituzte. Ane-Grethe Østergaard itzultzaileak eraman du daniarrera Katixa Agirreren Atertu arte itxaron (2015) liburua. Eleberriak bikote batek Euskal Herrian zehar egiten duen bidaia kontatzen du, road movie tankerako narrazio batean. Argitaratutako urtean bertan Akademia Saria irabazi […]

Read More… from Katixa Agirre, Eider Rodriguez eta Bernardo Atxagaren lanen itzulpenak argitaratu dituzte

‘Gasteiztarrak Arraun The World’ erakusketa azaroaren 3ra bitartean ikusgai

Maroko, Argentina, Vietman eta Bielorrusiako argazkiak izango dira koadroetan, eta munduko beste hamaika tokitako argazkiak ikusteko aukera ere izango da pantaila digitaletan. Bost kontinentetako argazkiak ikusteko aukera egongo da. Gasteiztarrak Arraun the World 2019 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa azaroaren 3ra bitartean egongo da ikusgai, Montehermoso Kulturunean (Jovellanos aretoan). Maroko, Argentina, Vietman eta Bielorrusiako argazkiak izango […]

Read More… from ‘Gasteiztarrak Arraun The World’ erakusketa azaroaren 3ra bitartean ikusgai

[BIDEOA] ‘Anti’ film laburrak bi sari eskuratu ditu Claypoleko zine jaialdian

Josu Martinez (Barakaldo, 1986) zinemagilearen lan hau pasa den urtean zuzendutako Ama film laburraren jarraipen zinematografikoa da. Anti-n Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé eta Ximun Fuchs dira aktore nagusiak. Josu Martinez zinemagileak zuzendutako Anti film laburrak bi sari eskuratu berri ditu Argentinako Claypoleko Zinema Independentearen jaialdian: Epaimahaikide Gazteen Saria eta Ikusleen Saria. Anti (2019) Adabaki Ekoizpenak eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Anti’ film laburrak bi sari eskuratu ditu Claypoleko zine jaialdian

Familia bateko belaunaldi desberdinen istorioak jasotzen ditu Ruben Sanchezek ‘Hondarrak’ eleberrian

Gasteizkoaren lehen nobela honetan, kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Tupa dugu Ruben Sanchezek ondutako Hondarrak (Txalaparta) liburuaren protagonista. Tupa etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate. “Euskal Herrian halako pertsonak izan ditugu inguruan, familian, kuadrillan, unibertsitatean. Euskal Herriko gatazkak […]

Read More… from Familia bateko belaunaldi desberdinen istorioak jasotzen ditu Ruben Sanchezek ‘Hondarrak’ eleberrian

[BIDEOA] Dena prest igandean, Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako

Zirkuituak 3.200 kilometro izango ditu lau gunetan banatuta eta pasa den urteko erronkarekin jarraituta, aurten inklusibitatearen marka jartzen ahalegindu dira. Argia ikastolak igande honetan Nafarroa Oinez 2019 antolatzeko erronka hartu du esku artean. Laugarren aldia da Nafarroako ikastolen aldeko jaia antolatzeko ardura hartzen duena eta dagoeneko dana daukate prest daukate igandean milaka euskaltzale herrian hartzeko. […]

Read More… from [BIDEOA] Dena prest igandean, Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako

Xabier Amurizarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren ustez, bizkaitarrak bertso-eskolak bultzatu eta metodologian eragin nabarmena izan du, bere lana Euskal Herriko bazter guztietara hedatuz. Xabier Amuriza (Amorebieta-Etxano, 1941) da aurtengo Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Erakundeak adierazi duenez, “bertsolaritzak azken urteotan izan duen loraldiaren protagonista da, tradiziotik modernitatera jauzia emanez”. Eusko Ikaskuntzak “Bertsolaritza izanik euskara eta euskal […]

Read More… from Xabier Amurizarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria